Ireki menu nagusia

Michel Déon (Paris, Frantzia, 1919ko abuztuaren 4a - Galway, Irlanda, 2016ko abenduaren 28a) frantses idazlea izan zen.

Michel Déon
Michel Déon au salon du livre de Paris 2012.jpg
seat 8 of the Académie française Itzuli

Bizitza
Izen osoa Édouard Michel
Jaiotza Paris1919ko abuztuaren 4a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Galway2016ko abenduaren 28a (97 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa
Familia
Ezkontidea(k) Chantal Déon  (1963ko martxoaren 15a -  2016ko abenduaren 28a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Janson-de-Sailly Itzuli
Lycée Masséna Itzuli
Paris Law Faculty Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta antzerkigilea
Lan nabarmenak Les Poneys sauvages Itzuli
Un taxi mauve Itzuli
The Foundling Boy Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Association des amis de Robert Brasillach Itzuli
Mugimendua Hussards Itzuli
Izengoitia(k) Michel Déon
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Action française
IMDb nm0246357

Frantziako Akademiako kide izan zen 1978tik.

BiografiaAldatu

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Parisko Unibertsitatean, baina literaturaren mundua aukeratu zuen lanbide gisa.

1950ean idatzi zuen lehen lana, Je ne veux jamais l´oublier (Ez dut sekula ahaztu nahi). Estilo intimista zuen, eta trebetasun harrigarria zuen bihotzeko gauzez idazteko: Les Trompeuses Espérances (1956, Gezurrezko itxaropenak), Fleur de colchique (1957, Azpelar lorea) eta Les Gens de la nuit (1958, Gaueko jendea). Gero, L´Armée d´Algérie et la pacification (1959, Aljeriako armada eta bakegintza) saiakera eta La Carotte et le Bâton (1960, Ipar Afrikako terrorismoaren kontrako eleberria) idatzi zituen.

Interallié saria jaso zuen 1970ean, Les Poneys sauvages (Poney basatiak) lanagatik.

Azken urteetan, Irlanda hartu zuen bizilekutzat, eta Stendhalen aztarna sumatzen zaio han idatzitako hainbat lani: Jeune homme vert (1975, Gizon gazte berdea) eta Les Vingt Ans du jeune homme vert (1977, Gizon gazte berdearen hogei urteak).

Haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen: Tomas eta Infinitua.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Déon