Ireki menu nagusia

Thomas Rocco Barbella (Brooklyn, New York, 1919ko urtarrilaren 1a - New York, 1990eko maiatzaren 22a), Rocky Graziano izengoitiz ezaguna, estatubatuar boxeolaria izan zen. Italiar etorkinen semea zen, eta New Yorkeko giro baztertuetan hezi zen. Hainbat aldiz kondenatu zuten, 1941ean Armadan sartu baino lehen. Han hasi zen gimnasiotara joaten, eta horri esker sartu zen boxeoaren munduan. Bere ibilbide profesionalak berehala egin zuen gora: 1947an munduko titulua irabazi zion Tony Zale txapeldunari, eta 1952 arte eutsi zion, Sugar Ray Robinsonen aurka galdu zuen arte. Oro har, 67 borrokaldi irabazi zituen, 6 galdu eta 10 baliogabetu egin zizkioten. Erretiroa hartu zuenean, dantzaleku bat ireki zuen. Bertan ere arrakasta handia lortu zuen, showman papera eginez. Bere bizitza zinemara eraman zuten: Somebody Up There Likes Me (1956) filmean Paul Newmanek egin zuen boxeolariarena, eta Rocky (1986) filmean, berriz, Sylvester Stallonek.

Rocky Graziano
Bizitza
Jaiotza Brooklyn1919ko urtarrilaren 1a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Italiako Erresuma  (1919 -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1990eko maiatzaren 22a)
Heriotza New York1990eko maiatzaren 22a (71 urte)
Hobiratze lekua New York
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Jarduerak
Jarduerak boxeolaria eta telebista-aktorea
Altuera 170 zentimetro
IMDb nm0337200
www.rockygraziano.com

ErreferentziakAldatu