Ireki menu nagusia

Jesús Gallego Rodríguez

Jesús Gallego Rodríguez (Valladolid, Espainia, 1919ko urriaren 6a - Donostia, Gipuzkoa, 2004ko abuztuaren 23a) Gaztelan jaiotako donostiar margolaria eta irakaslea izan zen.

Jesús Gallego Rodríguez
Bizitza
Jaiotza Valladolid1919ko urriaren 6a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Donostia2004ko abuztuaren 23a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta katedraduna

BiografiaAldatu

Mutiko zela, bere familia Valladolidetik Bordelera joan zen bizitzera eta handik, 1927an, Donostiara. Bere kabuz ikasi zuen gaztetan margotzen, eta gerra-garaian Parisa erbesteratu zen. 1940ko hamarkadaren erdialdera Donostiara itzuli eta gero, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, eta Parisen osatu zuen bere prestakuntza.

Fauvismoaren eragin handia nabari zen haren gaztetako lanetan, heldutasunean figurazioaren esparrura itzuli bazen ere. 1960ko hamarkadaren erdialdera, ordea, abstrakziora jo zuen, eta, figurazioa erabat alboratu ez bazuen ere, 1965etik 1985era ziklo abstraktua osatu zuela esan daiteke. 1986tik aurrera errealismoa izan zen haren lanean nagusi, eta estetikaren bidez eduki sozial handiko aldarrikapena egin zuen marjinazioaren, drogaren eta beste arazo sozial batzuen inguruan. Garrantzi eta eragin handia izan zuen gerra ondoko euskal herritar margolari askorengan. Urte askoan belaunaldi baten baino gehiagoren maisu ere izan zen.

ErreferentziakAldatu