Joseph Murray
Joseph Edward Murray (Milford, 1919ko apirilaren 1a - Boston, 2012ko azaroaren 26a) estatubatuar sendagilea izan zen. Worcesterreko Holy Cross Collegen (Massachusetts) ikasi zuen medikuntza eta, ondoren, Rockfordeko Unibertsitatean eta Bostongo Peter Brigham Ospitalean organoen transplanteari buruzko ikerketak egin zituen. 1970ean, Harvard Unibertsitateko Medikuntza Eskolako irakasle izan zen. Bigarren Mundu Gerran, gudarosteetako ospitaleetako laguntzaile izan zen. Ikerketa ugari egin zituen organoen transplantearen inguruan zakurrekin, eta immunologia-sistemen berrikuntza aztertu zuen aldi berean. Murrayren azterketak oso garrantzitsuak izan dira burmuinaren transplanteetan aurrera egiteko. Horregatik guztiagatik, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1990ean, Edward Donall Thomasekin batera.
Joseph Murray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milford, 1919ko apirilaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Wellesley |
Heriotza | Boston, 2012ko azaroaren 26a (93 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Medical School (en) College of the Holy Cross (en) Milford High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, zirujaua eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Pontifize-Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu