III. Internazionala, Komintern (errusieraz: Коминтерн) edo Internazional Komunista (Коммунистичекий интернационал) bezala ere ezagutua, 1919an Leninek eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak sortutako nazioarteko erakunde komunista izan zen. Bere helburua ondokoa zen: Bitarteko guztiekin, borroka armatua barne, nazioarteko burgesia gainditu eta nazioarte mailako errepublika sobietar bat sortzea, Estatuaren erabateko deuseztapenerako trantsiziozko urrats bezala.

III. Internazionala
Datuak
Motapolitical international (en) Itzuli
HerrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Ideologiamarxismo-leninismoa, komunismoa eta leninismoa
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaGrigori Zinoviev, Nikolai Bukharin eta Georgi Dimitrov
Idazkari orokorraGeorgi Dimitrov
Egoitza nagusi
GazteriaYoung Communist International (en) Itzuli
Historia
Sorrera1919ko martxoaren 2a
Sortzailea
Ordezkatzen duII. Internazionala
OndorengoakCominform (en) Itzuli eta IV. Internazionala
Desagerpena1943ko maiatzaren 15a

Komintern-ek II. Internazionalaren banaketa ekarri zuen, Bigarren Mundu Gerraren aurrean komunistek hartu beharreko jarrera zela eta.

III. Internazionalak zazpi Mundu Kongresu burutu zituen, lehena 1919ko martxoan eta 1935ean azkena. Behin Stalinek Sobietar Batasuneko boterea eskuratu ondoren, sobietarren kanpo politikarako tresna bilakatu zen. Stalinek berak disolbatu zuen 1943. urtean.

Internazionalaren historia

aldatu

Internazional Komunista 7 kongresu mundialetan ospatu zen. Hasiera batean urtero ospatzea adostu zuten arren, denborarekin gutxiagotan egiten zituzten.

I. Kongresu Mundialetik IV. nera

aldatu
 
Lenin oharrak hartzen Internazional Komunistako III. Kongresuan, 1921.

Internazional Komunistaren I. Kongresu Mundiala Petrogradon izan zen, 1919ko martxoaren 2tik 6ra. Kongresu honetan "demokrazia burgesa eta proletarioen diktadura" gaia jorratu zen eta sobieten sistema zabaltzeko beharra. Horrez gain, Grigori Zinoviev izendatu zuten Internazional Komunistako Komite Exekutiboko presidente.

Honako alderdi hauei egin zitzaien kongresura joateko gonbidapena:

  •   Alemaniaː Alemaniako Alderdi Komunista
  •   SESB: Errusiako Alderdi Komunista
  •   Austriaː Austriako Alderdi Komunista
  •   Hungaria: Hungariako Alderdi Komunista
  •   Finlandia: Finlandiako Alderdi Komunista
  •   Polonia: Poloniako Alderdi Komunista
  •   Estonia: Estoniako Alderdi Komunista
  •   Letonia: Letoniako Alderdi Komunista
  •   Lituania: Lituaniako Alderdi Komunista
  •   Bielorrusia: Bielorrusiako Alderdi Komunista
  •   Ukraina: Ukrainako Alderdi Komunista
  •   Txekia: Txekiar Alderdi Komunistako sektore iraultzaileak
  •   Bulgaria: Bulgariako Alderdi Komunista
  •   Errumania: Errumaniako Alderdi Sozialdemokrata
  •   Serbia: Serbiako Alderdi Sozialdemokratako ezkerraldea
  •   Suedia: Ezkerraldeko Alderdi Sozialdemokratikoa
  •   Norvegia: Langile Alderdi Norvegiarra
  •   Danimarka: Klassekampen taldea
  •   Herbehereak: Herbehereetako Alderdi Komunista
  •   Belgika: Belgikako Langile Alderdiko sektore iraultzaileak (1921ean Belgikako Alderdi Komunista bihurtuko zirenak)
  •   Frantzia: Frantziako Langileen Internazionala (1920an Frantziako Alderdi Komunista osatuko zutenak)
  •   Suitza: Sutzako Alderdi Sozialistako sektore iraultzaileak (Suitzako Alderdi Komunista eratuko zutenak)
  •   Italia: Italiako Alderdi Sozialista, Italiako Alderdi Komunista
  •   Espainia: PSOEko sektore iraultzaileak (PCE sortuko zutenak, 1921ean)
  •   Portugal: Talde iraultzaile marxistak (Portugalgo Alderdi Komunista sortuko zutenak, 1921ean)
  •   Erresuma Batua: Britainiako Alderdi Sozialista
  •   Erresuma Batua: Erresuma Batuko Langile Alderdia
  •   Erresuma Batua   Irlanda: Langile erakundeetako sektore iraultzaileak
  •   Erresuma Batua: Britainiar sindikalismoko sektore iraultzaileak
  •   Australia: Australiako Industrial Workers of the World sindikatua
  •   Japonia: Tokio eta Yokohamako talde sozialistak (Japoniako Alderdi Komunista osatuko zutenak)
  •  
    II. Kongresuan parte hartu zuten liderren argazkia. Bertan onartu zituzten Internazionalera sartzeko baldintzak.

Talde hauetatik honakoak joan zirenː Errusia, Alemania, Austria, Hungaria, Polonia, Finlandia, Ukraina, Letonia, Lituania, Bielorrusia, Estonia, Armenia eta Volga inguruko Alderdi Komunistak; Suediako Ezker Alderdi Sozialdemokrata, Zimmerwaldeko Konferentziako ordezkariak, talde komunista txekiar, bulgariar, jugoslaviar, britainiar, frantses eta suitzarrak; Herbehereetako sozialdemokratak, Amerikako Langile Alderdi Sozialista, Estatu Batuetako Propaganda Sozialistaren Liga, Txinako Langileen Alderdi Sozialista, Koreako Langileen Batasuna eta Turkia, Georgia, Azerbaijan, Persia eta Turkestango sobietar zatiak.

Horrez gain, Norvegiako Langile Alderdia era batu zen (1923an atera zen arren). Italiako Alderdi Sozialistak sartu nahi ez izateak, 1921ean Italiako Alderdi Komunista eratzea eragin zuen.

Lehen kongresu honetan, komunista eta sozialisten arteko banaketa determinatzeaz gain, “hedapen iraultzailea”ren programa definitu zen, non ordezkari bakoitzak bere herrialdean Errusiako Iraultzaren adibidea jarraituz lana egingo zuela adostu zuten. Lehenik eta behin langileak antolatzera bultzatu eta ondoren altxamendu armatua; beharrezkoa balitz beste alderdi ezkertiarrekin aliantzak egitea ere bai. Lehen Kongresuko data iristerako, Altxamendu Komunista alemaniarrak porrot egin zuen jada; Hungarian aldiz, Béla Kun komunistak erregimen boltxebikea ezartzea lortu zuen. Ondorioz, “iraultza mundiala” oraindik komunisten aukeren artean sartzen zen.

Internazional Komunistaren II Kongresuak Moskun egin zuen ekitaldia 1920ko uztailaren 19tik abuztuaren 7ra arte, Errusiako Gerra Zibila bukatzear eta boltxebikeak irabaztear zeudenean. Hala ere, Alemaniako agitazio iraultzaile komunistak porrot egin zuen, Béla Kun-en Hungariako erregimena deuseztatua izan zen eta Polonian komunismoa ezarriko zen edo ez erabakia guda baten baitan zegoen. Aldi berean, gainerako herrialde industrializatuetan (Frantzia edota Ingalaterra bezalakoak) Errusiako interbentzionismoarenganako sumindura desagertu egin zen eta agitazio proletarioarentzat baldintzak falta ziren. Faktore horiengatik, aukera gutxi zeuden errebuelta komunista bat antolatu eta ongi ateratzea.

Kongresu honetan, proletarioen artean sobiet-sistemen hedapenaren beharra azpimarratu zen, horrela boterera irits daitezkeen eta funtzio administratiboak ongi bete zitzaketen militante taldeak sortzeko. Internazionalean sartzeko eskariak egiten zituzten erakunde sozialdemokrata kopuru altuaren ondorioz, 21 baldintza ezarri ziren erakunde politiko orok bete zitzan eta lehenengo estatutuak onetsi ziren.

Internazional Komunistaren III Kongresua 1921eko ekainaren 22tik uztailaren 12ra izan zen Moskun. Bertan tratatu ziren gaia alderdi komunista batzuen ultraezkerreko ikuspuntua izan zen; hala nola, Alemaniako Alderdi Komunista 1919ko altxamendu espartakistaren ondoren. Ordezkariek munduko egoera aldatu zela ikusi zuten, horregatik ”frente batuak” izeneko taldeekin lan egitea erabaki zuten militante gehiago erreklutatzeko, gutxienekoa baitziren herrialde gehienetan. Kongresuan emakume langile mugimendu komunistan txertatzeko ideiak ere bildu ziren.

Internazional Komunistaren IV Kongresua ere Moskun izan zen, 1922ko azaroaren 30etik abenduaren 5era bitartean. Bertan “frente bakarra” izeneko taktikak sakondu zituzten, inperio kolonialetako komunismoaz eta Europa mendebaldeko sindikatuen lanaz lehen aldiz hitz egiteaz gain. Asiako eta Ozeano Bareko herrialdeetako komunismoaren egoeraz ere analisia egin zen. Leninen gaixotasun larriaren ondorioz, Trotski izan zen Kongresuko lider garrantzitsuena, “mundu-iraultzaren alde lanean” jarraitzeko helburua mantendu zuena, internazionalismo kontestu batean. Kongresuak masoneriako edota Giza eskubideen Ligako kide izatea eta aldi berean Alderdi Komunistako kide izatea ezinezkoa zela adierazi zuen.

V. Kongresu Mundialetik VII.nera

aldatu

V Kongresua

aldatu

V Kongresuak Moskun leku hartu zuen, 1924ko ekain eta uztailean, Leninen heriotzaren ondoren eta lider komunista errusiarrak SESB eratuta zeukatenean, Stalin, Trotski eta Zinóviev buruan zeudela. Kongresu honetan, hitzaldien hizkuntza alemana izatea baztertu zen eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista (PCUS) gainerako Alderdi Komunisten gainetik kokatzen zela onartu zen, arrakastatsua izan zen iraultza bakarra eurek eraman zutelako aurrera. Bestalde, Internazional Komunistaren eta kide diren alderdien “boltxebizazioa” abian jartzen duten estatutu berri batzuk onartu ziren.

Alderdi komunista atzerritarrak “gida” sobietarra onartzera behartuta ikusten dira. Horretaz gain, “iraultza mundial”-aren aukeratik aldendu zirenez aldi baterako behintzat, Komitern-aren funtzioa “Sobietar Batasuna defendatzea eta sendotzea”  zen. Gainera, Stalinek ez zuen komunismoa maila internazionalera zabaldu nahi, herrialde bateko sozialismoa sartzen baitzen haren politikan. 1926ko udan, CEIC-aren presidentzia abolitu zen eta Grigori Zinóviev-ek Komitern-aren zuzendaritza postua galdu zuen. Haren ordez, Nikolái Bukharinek hartu zuen idazkari kargua.

VI Kongresua

aldatu

Kongresu hau ere Moskun antolatu zen, 1928ko uztailean eta irailean. Garai hartan, Sobietar Batasuna krisialdian sartzen ari zen, ondorioz, “Hirugarren Periodoa” hasi zen, baina ez zen Stalinen Politika Ekonomiko Berria kritikatu. Bestalde, kapitalismoaren krisi bat aurreikusi zen, eta beraz, politika extremista baten beharra ere bai, liberalismoaren eta faxismoaren aurka  borrokatzeko. Kontextu horretan, demokraziaren aldekoak “sozialfaxista” bezala identifikatu zituzten eta euren “lehenengo etsaiak” bezala klasifikatu zituzten. Faktore horren ondorioz, alderdi komunisten populartasuna asko jaitsi zuten mundu-mailan ezkerreko alderdien.

“Internazional Komunistaren Programa” onetsi zen eta “frente batuak” alderdirik gabeko pertsonen artean militanteak bilatzeko konpromezua hartu zuten; idazleak, kazetariak edo pertsona famatuak barneratuz. Horretarako, iraultza armatua azkeneko errekurtsoa izango balitz bezala jartzen zuten.

1929ko apirilean, Stalinen eragina igotzen eta Trotskirena jaisten ari zela, Nikolái Bukharinek bere kargu uztera behartua ikusi zen eskuindarra izatea leporatu ziotenean. Bukharin ordezkatzeko, Gueorgui Dimitrov aukeratua izan zen 1934an, karguan mantendu zena Internazional Komunista desegin zen arte.

VII Kongresua

aldatu

1935eko uztailaren 25a eta abuztuaren 20a bitartean bildu zen Kongresua Moskun. Faxismoaren goreneko aldiaren eta ezker muturreko politikaren porrotaren ondoren, “frente popularren” politika abiarazi zen; hau da, beste alderdi ezkertiar batzuekin aliantzak egiteko politika. Garai hartan SESB-ren burua Stalin zen, bere arerioez Purga Handian libratu baitzen. Horrekin batera, Stalin eta Trotskiren arteko haustura ofiziala egin zen. Azken honek atzerrira alde egin behar izan zuen eraila ez izateko; bere jarraitzaileak atxilotu edo erailak izan ziren erregimen berriaren eskuetan.

Mugimendu trotskistek “frente popularren” politika onesten ez zuten bitartean, Internazional Komunistako alderdiek ez zioten ezetzik esaten sobietarrek emandako aginduei. Stalinen gobernua kuestionatzea ia ezinezkoa zen, ordurako, Komiternak purga stalinisten erreminta bihurtu ziren, gainerako alderdi komunistei purga hauek gauzatzera edo “desleialak” izan zitezkeen alderdi batzuk deuseztatzera bultzatzeaz gain.

Aldi berean, militante komunista askok Sobietar Batasunean babestu ziren faxismoagandik ihesi zebiltzala, baina NKVD-ak atxilotu eta hil egiten zituzten “trotskista” edo “espiak” izatea leporatuz. Horietaz gain, Andres Nin, Internazional Sindikalaren idazkari ohia, eta Leon Trotski, Armada Gorriaren fundatzailea, atzerriak hil zituzten NKVDko agenteak 1937an eta 1940an hurrenez hurren.

Era berean, Internazional Komunistaren VII. Kongresuan Peru, Kolonbia, Venezuela, Costa Rica eta Puerto Ricoko alderdi komunistak batu ziren Internazionalera 1935eko abuztuaren 20an. Egite hau Kongresuko 43. Protokoloan geratu zen jasota.

Internazional Komunistaren Antolakuntza

aldatu

Internazional Komunistaren organoak, euren lehen estatutuen arabera, honako hauek ziren:

  • Internazional Komunistaren Kongresu Mundiala: botere gehiena zeukan organoa zen. Urtean behin biltzen zen eta programa eta estatutuak alda zitzakeen bakarra da. Zazpi mundu-kongresu ospatu ziren guztira.
  • Internazional Komunistaren Batzorde Exekutiboa: kongresuak egin bitartean boterea zeukan organoa zen. Kongresu Mundialak aukeratzen zituen bere kideak, horretaz gain, egoitza desberdin bat aukeratzen zen Batzordearentzat mundu-kongresu guztietan.

Beranduago beste organo bat eratu zen:

  • Internazional Komunistaren Presidiuma: Batzorde Exekutiboaren udalbatzarren artean botere gehiena zeukan organoa.

Hirugarren Internazionalean sartzeko baldintzak

aldatu

"(...) 15. puntua: Internazional Komunistan sartu nahi duten alderdietako bakoitzak Sobietar Errepublika bakoitzari baldintzarik gabe lagundu beharra dauka iraultzaren kontrako borrokan.

18. puntua: Internazional Komunistan sartu nahi duten alderdietako bakoitzak izen hau izan beharko du: halako herriko Alderdi Komunista (Hirugarren Internazionalistako atala). Izenarena ez da arazo formala bakarrik, garrantzi politiko handikoa baino. Internazional Komunistak gerra irmoa deklaratu dio mundu burges osoari eta sasi alderdi sozialdemokrata guztiei (...)."

Internazional Komunistaren abolizioa

aldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, SESBk Hirugarren Reichak inbaditu zituen herrialdeetako alderdi komunista askorekin zeukan harremana galtzea eragin zuen. SESB Hirugarren Reichak inbaditu zuenean, 1941eko ekainean, erregimen sobietarra Britainia Handiaren aliatu bihurtu zen eta 1941eko abendutik aurrera baita Estatu Batuena ere.

Egoera berriaren aurrean (SESB eta bi potentzia kapitalisten arteko itun antifaxista), 1943ko maiatzaren 15ean, Teherango Konferentzia ospatu aurretik, Internazional Komunistako Komite Exekutiboak Internazional Komunista amaitzea erabaki zuen, herrialde kapitalisten errezeloak ekiditeko. Ordurako ordea, Internazional Komunistak hasieran zeukan garrantzi politikoaren zati handi bat galduta zeukan.

1947an, Stalinen eskariagatik, Kominform sortu zen (Informazio Komunistaren Bulegoa) Internazional Komunista ordezkatzeko. Honek Bulgaria, Txekoslovakia, Frantzia, Hungaria, Italia, Polonia, SESB eta Jugoslaviako alderdi komunistak batzen zituen, herrialde ororen estrategiak koordinatzeko helburuarekin. Erakunde hau 1956ko apirilean banatu zen, XX. Kongresuan emandako desestalinizazioaren ondoren.

Jugoslavia eta sobietarren arteko harremana apurtzearen eta Txinarekin izandako gatazka ideologikoen ondorioz, 1960tik aurrera, alderdi komunisten arteko koordinazio bat izatea ez zela beharrezkoa erabaki zuten.

Ondorengo antolatzaileak

aldatu

100 eta 205 Ikerketa Institutuek Internazionalarentzat egin zuten lan eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Komite Zentraleko Sail Internazionalera aldatu zituzten 1943an, Komiterna abolitzen ari zen bitartean. Hala ere, lehenengo zazpi urteetan egin zituen lanak ezezagunak dira oraindik.

1947ko uztaileko Marshall Aideko Parisko Konferentzian, Stalinek Europako alderdi komunista garrantzitsu batzuekin talde bat sortu zuen; hau da, Kominforma edo Informazio Komunista Saila, askotan Kominternaren ordezkotzat jotzen dena. Bulgaria, Txekoslovakia, Frantzia, Hungaria, Italia, Polonia, Errumania, Sobietar Batasuna eta Yugoslaviako alderdi komunistekin egindako sare bat zen. Kominforma 1956an deuseztatu zen Stalinen heriotzaren (1953) eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren 20. Kongresuaren ondoren.

Munduko alderdi komunistek antolatzeko modu formal bat ez zeukaten arren, harreman estuak mantentzen jarraitu zuten Foru Internazional multzo bati esker. Kominterna banatu ondoren, topaketa hauek Moskun izaten jarraitu zuten. Horretaz gain, World Marxist Review, alderdi komunistak batzen zituen biltzarra, garrantzitsua izan zen mugimendu komunista koordinatzerako orduan, Bloke Sozialistaren haustura 1989-1991ra arte.

Atxikitako elkarteak

aldatu
 
Krestintern-aren irudia.

Internazional Komunistak gidatuta, erakunde internazional multzo bat sortu ziren. Aipagarrienak honako hauek dira:

  • Internazional Sindikal Gorria (Profintern)
  • Gazte Komunisten Internazionala (1919-1943)
  • Sorospen Internazional Gorria (MOPR, 1922an sortua)
  • Nekazarien Internazionala (Krestintern, 1923an sortua)
  • Kirolen Internazional Gorria (Sportintern)
  • Emakume Komunisten Internazionala (1920an sortua)
  • Inperialismoaren aurkako Liga (1927an sortua)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu