Ireki menu nagusia

Jean Dauger (Kanbo, 1919ko azaroaren 12a- Baiona, 1999ko urriaren 23a) goi mailako errugbilari lapurtarra izan zen.

Jean Dauger
Bizitza
Jaiotza Kanbo1919ko azaroaren  12a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Baiona1999ko urriaren  23a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak hamabosteko errugbilaria eta rugby league playerra Itzuli
Posizio edo espezialitatea erdikoa

1936an, 17 urte zituela eta katastron lan egiten ari zela, Aviron Bayonnaisen debuta egin zuen. 1938an errugbi-XIII erdi-profesionalera pasa eta RC Roanne XIIIan jokatu zuen.

1941ean Vichyko gobernuak errugbi-XIII debekatu eta Baionara itzuli zen. 1956ra arte jokatu zuen Baionan.

Kirola uztean, kazetari bilakatu zen Paris-Presserako lan eginez. Histoires... de rugby eta Le Rugby en dix leçons liburuak argitaratu zituen.

2001ean Baionako Saint-Léon estadioa Jean Dauger zelaia izendatu zuten.