Pilar Gartziandia
Pilar Gartziandia Antzin (Tolosa, 1919 – Donostia, 2019ko ekainaren 24a), familiak idatzi bezala Pilar Garciandia Ancín[1], Espainiako Gerra Zibileko tolosar emakume errepresaliatua izan zen.[2]
Pilar Gartziandia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1919ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2019 (99/100 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskadiko Ezkerraren Gazteak |
Bizitza
aldatuGazte Sozialistetara afiliatua, Tolosako Cooperativa Internacional-en lanean hasi zen 15 urte zituenean, bere mutil-lagunarekin batera, Andrés Ponga tolosarra, sozialista bera ere.
Faxistak Tolosara gerturatzen ari zirela familiarekin Donostiara ihes egin zuen, 1936ko udan. Donostiatik berehala Bilbora joan behar izan zuten eta han gerra zuzenean bizitzea tokatu zitzaien. Horrela, faxistengandik ihesi, Santanderrera iritsi ziren. Santanderren ikusi zuen azken aldiz Andrés, bere bikotea; Andrés 1939an fusilatu zuten Donostian.[3]
Santanderren Pilar eta bere lagun bat atxilotu zituzten bi erreketek; horietako bat Mataburros ezizeneko bizilagun ezagun bat zen. Handik Tolosara bidali zituzten, Tolosara iristean Pilar gela batetara eraman zuten galdeketa egitera eta handik Guardia Zibilaren Tolosako kuartelera. Bertan, galdeketarekin jarraitu eta gogor kolpatu zuten. Handik Tolosako kartzelara eraman zuten, beste 6 emakume ingururekin elkarbanatu zuen zelda batetara; 17 urterekin, bera zen gazteena.[4] Tolosako kartzela hartatik Ondarretako espetxera lekualdatu zuten 1937ko irailaren 20an.
Sei hilabete beranduago, Larrialdiko auzitaratze sumarisimo militarra (gerra-kontseilua) egin zioten. Matxinada militarrari laguntzeagatik hamabi urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten, adin txikikoa zelako. Pilarrek berak adierazi duenez, gezurretan oinarritutako akusazioak egin zizkioten.[4]
Ondarretako kartzelan bi urte baino gehiago igaro ostean Donostiako San Jose Babes etxera eraman zuten. Bederatzi hilabete pasa zituen bertan, 1940ko irailaren 16an, bere kausaren berrikuspenaren ondoren, behin-behineko askatasuna eman zioten.[5]
Ondorengo urteetan Pilar ezkondu egin zen eta bi seme izan zituen. 2019an hil zen, 100 urte zituela.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Funeraria Vascongada: Esquela de PILAR GARCIANDIA ANCÍN» funerariavascongada.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ Pilar Garciandiaren fitxa – Tolosa Oroimena. (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ Andrés Pongaren fitxa – Tolosa Oroimena. (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Azurki, Aitor. (2012-10-17). ««La cárcel de Ondarreta fue terrible»» Aiete - Lantxabe - Katxola - Ayete (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ Errazkin Agirrezabala, Mikel. (2013). Los nombres de la memoria, Tolosa 1936-1945. ISBN 978-84-938635-6-2. PMC 865476499. (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).