Ireki menu nagusia

Margaret Emily Noel Fortnum (Harrow, Middlesex, Britainia Handia, 1919ko abenduaren 23- 2016ko martxoaren 28 ), Peggy Fortnum izengoitiz ezaguna, ilustratzaile britaniarra da. Bere lan ezagunena Paddington hartza da, Michael Bonden haur literaturaren pertsonaia.

Peggy Fortnum
Paddington Bear statue, Paddington station in March 2011 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Harrow1919ko abenduaren  23a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927-04-12)
Heriotza 2016ko martxoaren  28a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra

BizitzaAldatu

Ilustratzaile ingelesa 1919ko abenduaren 23an jaioa Harrow, Middlesexen. Arte ikasketak egin zituen Tunbridge Wells Schoolen, eta II Mundu Gerran alistatua ibili zen. Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren jarraitu zuen bere formakuntza Londreseko Central School of Arts and Crafts.

Bere ibilaldia arte irakaslea, margolaria eta oihal diseinatzaile esparruetan garatu zuen. Azkenik erabat murgildu zen liburu ilustratzaile lanetan, 80 liburu ilustratu zituen.[1][2].[3]

Bere lehen elkarlana "Dorcas the Wooden Doll" liburua izan zenby Mary Fielding Moore egilearekin batera, 1944an argitaratua. Bere lan ezagunena Paddington hartza da, Michael Bond en pertsonaia..[4]

1958 bere Ralph Nuttall-Smith eskultorearekin ezkondu zen, bera 1988an hil zen arte. "A Bear called Paddington"argitaratu zen lehen aldiz 1958an, eta berriz berrargitaratu zen 40.urtebetetzea betetzerakoan, HarperCollins argitaletxearen eskutik. Egileak jatorrizko bertsioan zuri-beltza erabili zuen. Beranduago, bertsio koloredunak agertu ziren beste egile batzuei esker, horien artean bere senide Caroline Nuttall-Smithena barne.

Royal Mail britaniar posta zerbitzuak Paddington hartza zigilu bilduma argitaratu zuen 2006 zigiluan, animaliak haur literaturari buruzko bilduma, hain zuzen. 2016ko martxoaren 28 hil zen.[5]

Lan literarioaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)   «Peggy Fortnum» cambridgeprints. .
  2. (Ingelesez)   «Peggy Fortnum dies» Nytimes .
  3. (Ingelesez)   «Peggy Fortnum Obituaries» Telegraph .
  4. (Ingelesez)   «Peggy Fortnum Obituaries» Telegraph .
  5. (Ingelesez)   «Peggy Fortnum Obituaries» Telegraph .