Turkiako Independentzia Gerra
Turkiako Independentzia Gerra (turkieraz: Kurtuluş Savaşı, hitzez hitz "Askapen Gerra"), bertoko historiografian "Kanpaina Nazionala" (Millî Mücadele) deitua, Lehen Mundu Gerran Otomandar Inperioa aliatuek menderatua izan zenetik 1923ko irailaren 29an Turkiako Errepublika aldarrikatu arteko Turkiako historiaren garaia da. Gerran Turkiar Mugimendu Nazionalak aliatuak- Erresuma Batua eta Italia Konstantinoplan; Frantzia Zilizian eta hegoaldeko Anatolian; Grezia Esmirnan eta mendebaldeko frontean; Armeniako Errepublika Demokratikoa ekialdekoan- borrokatu zituen.[1]
Turkiako Independentzia Gerra | |||
---|---|---|---|
Data | 1919ko maiatzaren 19a – 1923ko urriaren 29a | ||
Lekua | Turkia | ||
Emaitza | Turkiar garaipena eta Errepublikaren ezarpena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Turkiako Independentzia Gerraren ondorioz, turkiar nazionalistek egungo Turkia sortu eta eratu zuten, eta, Lausanako Hitzarmena sinatzean egungo mugak ezarri zituzten. Greziak mendebaldeko Anatoliako eskualdeak, ekialdeko Trazia eta Egeoko zenbait uharte (1919-1922) eta Armeniak mendebaldeko eskualde batzuk (1920ko azaroaren 2a, Gümrüko Ituna) galdu zituzten. İsmet İnönük Ankarako Gobernua ordezkatu zuen 1923ko Lausanako Hitzarmenean. Gerora, Turkiak eskualde bat baino ez zuen bereganatu: 1939an erreferendum baten bidez independentea zen Hatayko Errepublika Hatay probintzia bilakatu zen.
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Turkiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |