Ireki menu nagusia

Tuberkulosia gaixotasun infekziosoa da, gizakien artean kutsatzen dena. Gaixotasun akutua da, baina behin baino gehiagotan pairatu daiteke.

Tuberkulosi

Tuberculosis-x-ray-1.jpg

X-izpien bidezko gaixo baten bularraren irudia.
Deskribapena
Mota primary bacterial infectious disease Itzuli
mycobacterium infectious disease Itzuli
Espezialitatea infektologia
Arrazoia(k) Mycobacterium tuberculosis
Sortzen du Potten gaitza
Patogenoaren transmisioa aire bidezko kutsadura
Asoziazio genetikoa C2CD2 Itzuli, DCUN1D5 Itzuli, DSCAM Itzuli, DYNC2H1 Itzuli, IL2RB Itzuli, NAA60 Itzuli, VWA8 Itzuli, ZFPM2 Itzuli eta SPON1 Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak cycloserine Itzuli, etionamida, aminosalicylic acid Itzuli, ethambutol Itzuli, Capreomycin Itzuli, pyrazinamide Itzuli, isoniazida, isoniazida, Viomycin Itzuli, pyrazinamide Itzuli, cycloserine Itzuli eta etionamida
Identifikatzaileak
GNS-10-MK A15A19
GNS-9-MK 010018
GNS-10 A15A19
GNS-9 010018
OMIM 607948
DiseasesDB 8515
MedlinePlus 000077 000624
eMedicine med/2324 emerg/618 radio/411
MeSH D014376D014375
Disease Ontology ID DOID:399
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

2004an, 14,6 milioi pertsonak gaixotasuna zeukaten munduan zehar, eta urtero ia bi milioi pertsona hiltzen dira haren ondorioz. Munduko osasun arazo handienetakoa da, bereziki herrialde pobreetan.

Aitortu beharreko gaixotasuna denez, 489 tuberkulosi kasu jakinarazi ziren 2005ean Euskal Autonomi Erkidegoan.

"Hetika", "biriketako", "birikeria" edo "bularretiko" izenak hartu izan ditu historian zehar euskaraz.

Tuberkulosi kasuen % 80 gorriak markatutako herrialdeetan gertatzen dira. Iturria: O.M.E. (2007)

Eduki-taula

HistoriaAldatu

KronologiaAldatu

Gaixotasunak hildako pertsonaia ezagunakAldatu

Tuberkulosiaren aurkako ospitaleak Euskal HerrianAldatu

Antzina, mendi edo gain aldeetan ospitaleak eraiki zituzten gaixotasunaren aurka borrokatzeko, haizearen ezaugarriak zirela-eta.

Gaur egungo Donostia Ospitalean, orain arte "Amarako Ospitalea" zenak, historikoki "Toraxeko Ospitalea" izena zeukan, gaixo tuberkulosoak artatzen zituelako.

Bilbo aldean, Santa Marinako Ospitaleak funtzio horiek betetzen zituen.

InfekzioaAldatu

Mycobacterium tuberculosis izeneko bakterioak eragiten du gaitza. Beste Mycobacterium batzuek animaliak infektatzen dituzte (Mycobacterium microttik arratoiak, eta Mycobacterium bovis-ek behiak). Azken espezie honek gizakia ere kutsa dezake, esnearen bidez (pasteurizazioa asmatu aurretik ohikoa zen tuberkulosia harrapatzea gaixotutako behien esnea kontsumitzerakoan).

Robert Koch zientzialari alemaniarrak aurkitu zuen lehenengoz Mycobacterium tuberculosis bakterioa, eta agerian utzi zuen mikrobio hori zela gaitzaren eragilea.

Tuberkulosia airetik transmititzen da, gaixoak eztula edo doministiku egiterakoan . Gaixoaren txistu tantek milioika bakterio patogeno dute. Bakterio hauek erresistentzia handia diote ingurugiroari, gai izanik 8 hilabete irauteko lurrean dagoen karkaxa batean, esaterako.

Kutsatutako txistu-tantak irentsi eta gero bakterioa arnas bidetik iristen da biriketara. Hala ere, kutsatutako pertsonen %90-ak ez du gaixotasuna garatuko, haien erantzun immuneak gaitza indargabetuko baitu (makrofagoek bakterio patogenoa deuseztatuko dute). Erantzun immune kaskarra dutenek besterik ez dute tuberkulosia garatuko.

Sintoma klinikoakAldatu

MotakAldatu

Odolaren bitartez bakterioa gorputz osora heda daiteke, biriketatik beste organo batzuetara igaroz.

Tuberkulosia agertu daiteke, beraz, organo batean baino gehiagotan, baina motarik ohikoena da biriketan agertzen dena.

BiriketakoaAldatu

GiltzurrunetakoaAldatu

HezurretakoaAldatu

MeningitiaAldatu

BelarrietakoaAldatu

DiagnostikoaAldatu

 
Mycobacterium tuberculosis-en koloniak, hazkuntza-inguru batean hazita

Tuberkulosia diagnostikatzeko datu klinikoak erabiltzen dira, baina ustezko diagnostikoa laborategian baieztatu behar da, bakterio eragilea laginetan aurkituz.

  • Karkaxean egindako azterketa mikroskopikoaren bidez atzeman behar da eragilea, Mycobacterium tuberculosis alegia.
  • Karkaxako kultiboan Mycobacterium tuberculosis isolatu behar da. Bakterioa oso motel hazten denez, 4 edo 5 astez utzi behar da kultiboa bakterioa isolatu arte.

Diagnostikoa egiteko erabiltzen diren beste probak hauek dira:

PrebentzioaAldatu

  • Neurri orokorrak: Kutsatzeko arriskuan egonez gero hartu beharrekoak.
  • Txertoa. Tuberkulosiaren aurkako txertoa dago, andui moteldu batekin egindakoa: BCG izenarekin ezagutua. Ematen duen babesa ez da erabatekoa, hala ere.


TratamenduaAldatu

Luzea da (6-9 hilabete).

Terapia konbinatua erabili ohi da (bi edo hiru sendagai batera)

Gehien erabiltzen diren botikak hauek dira:

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuberkulosi  
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian