Polentzi Gezala

Txistularia eta jostuna

Polentzi Gezala Sargarzazu (Lezo, Gipuzkoa, 1919ko azaroaren 20a - Coarraze, Biarno, 2008ko otsailaren 22a) Txistulari Lezoarra izan zen. Lanbidez jostuna zen eta Europan ibili zen euskal txistuarekin.[1]

Polentzi Gezala

Bizitza
JaiotzaLezo1919ko azaroaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCoarraze2008ko otsailaren 22a (88 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta jostuna
Musika instrumentuatxistua

Musicbrainz: a6994925-3b45-4e7a-bcf6-b8da4950f14e Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Guraso abertzale eta euskaltzaleengandik musika, dantza eta, oro har, euskal kultura jaso zuen. Aita, Pontxio, aduana agentea, Gurutze Santuaren Plazako Gure Borda etxekoa; ama, Barbara, etxekoandrea, Kabitte Haundi baserrikoa. Aitaren aldeko aitona, Regino, 30 urtean izan zen Lezoko alkate; baita Polentziren aita ere alkate izan zen hainbat urtetan. Bederatzi anaia-arrebetatik bera zortzigarrena zen.

Lezoko Patrizio Intxaurrandietarekin jo zituen txistuaren lehen notak; geroxeago Errenteriako Alejandro Lizasorekin jarraitu zuen, eta Donostiako Isidro Ansorenarekin ere sakontze ikasketak egin zituen. 36ko gerran Euskal Herritik kanpo ihesea ibili zen familiarekin, eta soldadutzan zazpi urte egin eta gero, musikaren munduan murgildu zen eta irakasten ere ibili zen.

Ibilbide Profesionala aldatu

Denera 18 disko argitaratu zituen eta horietako zazpi bakarka. 1951an Etorki dantza taldearekin Parisera joan zen. Parisen bizi izan zen hainbat urteetan. Hala ere, Europa osoan zehar eman zituen kontzertuak Londres, Brusela, Hungaria, Tunisia, Haga, espainia... Kontzertu horiek bakarka edo taldeekin eman zituen: Etorki, Oldarra, Jeiki eta Gazteria dantza taldeekin edota Carmen Amaya eta Marienma dantzari espainiarrekin...

Diskografia aldatu

  • LES BALLETS BASQUES. Les Ballets et Choeurs Basques Etorki (Frantzia, 1955)
  • LE PAYS BASQUE CHANTE (1956)
  • BASQUE SONGS AND DANCES (195?)
  • CHOEURS ET BALLETS BASQUES “ETORKI”. (Paris, 1962)
  • POLENTZI GEZALA. (Donostia, 1965)
  • ZORTZIKO ARTIZAR (1966)
  • EN PASSANT PAR LE PAYS BASQUE, No2 (Paris, 196?)
  • POLENTZI GEZALA. Danses basques. (Frantzia)
  • POLENTZI GEZALA. Danses du Pays Basque. (Frantzia, 1970)
  • POLENTZI GEZALA. Banda Municipal de Irún (Donostia, 1970)
  • LE PAYS BASQUE. Légendes, musiques, chants, danses. (1971, zuzendaria: Philippe Oyhamburu. Marion Game-ren partehartzearekin)
  • POLENTZI GUEZALA (Madrid, 1976)
  • LE PAYS BASQUE. Saint-Jean de Luz en fete
  • LE TXISTU. Polentzi Gezala (Frantzia)
  • CHANTS POLYPHONIQUES DU PAYS BASQUE (Paris,1998)
  • EUSKAL EDERTI BATASUNA. Ballets et choeurs basques Etorki (Donostia-Baiona, 2001)
  • GARBIZU SALAVERRIA, TOMÁS (1901-1989). Obra selecta (Orio, 2003)
  • ANAIKI 20eme aniversaire du Choeur (2008)

Omenaldiak aldatu

1969an Tunisian eta 1972an Hungarian Nazioarteko interprete txapelketak irabazi zituen. 1977an Parisko hiriak zientzia eta arteetako ohorezko domina eman zion.

Hala ere, Sekula ez zuen ahaztu Lezo. Askotan joaten zen jaioterrira txistua jotzera. 2003ko apirilaren 3an zabaldu zuten Lezon Gezala auditoriuma eta Lezoko herriak omenaldia egin zion 2010ean[2] eta bere biografia argitaratu zen.[3]

Heriotza aldatu

Enbolia baten ondorioz hil zen 2008ko otsailaren 22an Coarrazeko bere etxean, 88 urte zituela.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Ugalde Ordoki, Juan Jose. (2014). «Polentzi Gezala» Issuu (Lezoko Udala) (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  2. Homenaje a Polentzi Gezala el sábado (Gaztelaniaz)
  3. Polentzi Gezala liburua (Egilea: Joxe Juan Ugalde Ordoki) (Gaztelaniaz) (Frantsesez)

Kanpo estekak aldatu