Gerardo Bujanda Sarasola (Donostia, 1919ko abuztuaren 25a - ibidem, 2019ko irailaren 4a) gipuzkoar politikari jeltzalea izan zen.[1] Espainiako Gerra Zibilean Saseta bataoiloiko gudaria izan zen, eta Eusko Gudarosteko talde horretako azken beterano bizia izan zen, 100 urterekin hil baitzen, 2019ko irailean[2].

Gerardo Bujanda

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1980ko martxoaren 25a - 1982ko abuztuaren 31
Xabier Arzalluz
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 7a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaDonostia1919ko abuztuaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2019ko irailaren 4a (100 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irrati-esataria
Lantokia(k)Madril
Zerbitzu militarra
Adar militarraSaseta Batailoia
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Biografia aldatu

Antiguako Matia kalean jaioa,[3] Gerra Zibila piztu zenean Euzko Gaztediren kidea zen eta Eusko Gudarosteko Saseta Batailoian izena eman zuen. 17 urteak Oiartzungo frontean bete zituen.[4] 1937ko abuztuan, Santoñako hitzarmena zela eta, preso hartu zuten.[5] Lau urte eman zituen bortxazko lanak egiten eta beste bost iparraldeko Afrikan erbesteraturik.

1946an Euskal Herrira itzuli eta Victoriano Luzuriaga enpresan administrari moduan lan egin zuen. Orduko EAJ klandestinitatean zegoen eta Bujanda buruzagietako bat bilakatu zen, Juan Ajuriagerra, Josu Solaun edo José María Lasarterekin batera.

1950eko hamarkadan Lapurditik emisioak egiten zituen Radio Euzkadin parte hartu zuen, "Jon de Igueldo" ezizenaz.[6] 1954. urtean Frantziako gobernuak irrati hura ixtera behartu zuen, eta ez zen berriro uhinetara itzuli 1965. urtera arte, oraingoan Venezuelatik, baina han ere jarraitu zuen berriemaile Jon de Igueldo klandestinoak[2]. Bitartean, irratigintzara lotuta, beste proiektu bat ere bultzatu zuen, Loiola Irratiarena, Elisabet Maiztegi, Karmen Kristobal, Koro Etxegoien, Mikel Rezola eta beste batzuekin.

Espainiako trantsizioan politikagintzan jarraitu zuen, eta 1977ko eta 1979ko hauteskundeetan diputatu hautatu zuten Gipuzkoan.

Erreferentziak aldatu