Carl Friedrich Georg Spitteler (Liestal, Basilea Landa, 1845eko apirilaren 24aLuzerna, 1924ko abenduaren 29a) olerkari suitzarra izan zen. Errusian eta Finlandian lan egin zuen harik eta 1892an Luzernan bizilekua hartu eta bete-betean literatura lantzen hasi zen arte; alemanez idatzi zuen eta, olerkiez eta kontakizunez gainera, aipagarriak ditu zenbait saiakera ere.

Carl Spitteler

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarl Friedrich Georg Spitteler
JaiotzaLiestal1845eko apirilaren 24a
Herrialdea Suitza
HeriotzaLuzerna1924ko abenduaren 29a (79 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof Friedental (en) Itzuli
Familia
AitaKarl Spitteler
Ezkontidea(k)Marie op der Hoff (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta teologoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Carl Felix Tandem eta Felix Tandem
Genero artistikoaolerkigintza
Prosa
antzezlana
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioareformed (en) Itzuli

Discogs: 4344109 IMSLP: Category:Spitteler,_Carl Find a Grave: 199060923 Edit the value on Wikidata

Bere lanean nabarmena da Shopenhauerren eta Nietzscheren eragina; errealismo burgesaren kontra egon zen. Bere lanetako gaiak Greziako mitologiatik hartuak dira; bertso ezkor baina aldi berean heroikoak egin zituen. 1919an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen Der olympische Frühling ("Udaberri olinpikoa", 1904-1910) olerki epikoarekin. Haren beste zenbait lan: Prometheus und Epimetheus (1881-1882), Meine frühesten Erlebnisse (1914, "Nire lehen bizikizunak") autobiografia lana, Rede über G. Keller (1919, "G. Kellerri buruzko hitzaldia") saiakera.

Bibliografia

aldatu
  • Prometheus und Epimetheus (1881)
  • Extramundana (1883, zazpi mito kosmiko)
  • Schmetterlinge ("Tximeletak", 1889)
  • Der Parlamentär (1889)
  • Literarische Gleichnisse ("Literatura parabolak", 1892)
  • Gustav (1892)
  • Balladen (1896)
  • Conrad der Leutnant (1898)
  • Lachende Wahrheiten (1898, saioak)
  • Der olympische Frühling (1900-1905)
  • Glockenlieder (1906)
  • Imago (1906, eleberria)
  • Die Mädchenfeinde ("Bi misogino txiki", 1907)
  • Meine frühesten Erlebnisse ("Nire esperientzia goiztiarrenak", 1914, biografikoa)
  • Prometheus der Dulder ("Prometheus sufritzailea", 1924).

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu