Fermín Calbetón

Irundar ospetsua

Fermín Cándido Calbetón Blanchón[1] (Donostia, 1853ko irailaren 4 - Madril, 1919ko otsailaren 4), donostiar politikari liberala izan zen XIX. eta XX. mende bitartean. Donostiako Parte Zaharreko Puiuelo kalean, gerora bere izena eramango zuen horretan, jaio zen. Joaquín Kalbeton aita ere politikaria izan zen, eta Donostiako alkatea ere izan zen epe labur batez.

Fermín Calbetón
D. Fermín Calbetón en Eibar de Indalecio Ojanguren (Cropped).jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Izen osoa Fermín Calbetón y Blanchón
Jaiotza Donostia eta Irun1853ko irailaren 4a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua José Ortega y Gasset kalea
Heriotza Madril1919ko otsailaren 4a (65 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Familia
Aita Joaquín Kalbeton
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Alemana
Frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Habanako Unibertsitatea
Kidetza Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Liberal Fusionista

Karrera politikoaAldatu

Zuzenbidean lizentziatua, Habanako unibertsitatean katedradun izan zen 1882-1886 urte bitartean. Bertan, Matanzasko diputatu ere hautatu zuten. Euskal Herrira itzulita, 1887an Itsasosteko ministerioko zuzendari eta Donostiako diputatu hautatu zuten. 1898an Gipuzkoako senatari izendatu zuten eta 1903. urtetik aurrera biziarteko senatari kargua hartu zuen. 1910. urtetik aurrera Sustapen ministro kargua hartu zuen. Ogasun ministroa ere izan zen beranduago denbora labur batez, kargua hartu eta bi hilabetera hil baitzen. Pio X.aren garaian, Espainiako enbaxadore izan zen Vatikanon.[2]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu