Gilles Andriamahazo

politikari madagaskartarra

Gilles Andriamahazo (Fort Dauphin, 1919ko maiatzaren 5a - Antananarivo, 1989ko irailaren 13a) Madagaskargo presidentea izan zen. Merina etniaren kidea izan zen. Frantziako Armadan sartu zen eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen. Aljeriako Independentziaren Gerran ere parte hartu zuen Frantziako Armadan. 1960tik aurrera, bere karrera militarra Madagaskargo Armadan jarraitu zuen. 1972an Philibert Tsiranana presidenteak hiriburuko gobernadore militar izendatu zuen eta ministro izan zen gobernu militarrean. 1975eko otsailaren 12an, Richard Ratsimandravaren hilketaren egunean, direktorio militar batek estatuburu izendatu zuen. Urte bereko ekainaren 15ean Didier Ratsirakak ordezkatu zuen.

Gilles Andriamahazo
Madagaskargo presidente

1975eko otsailaren 12a - 1975eko ekainaren 15a
Richard Ratsimandrava - Didier Ratsiraka
Bizitza
JaiotzaTôlanaro (en) Itzuli1919ko maiatzaren 5a
Herrialdea Madagaskar
HeriotzaAntananarivo1989ko irailaren 13a (70 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Graduajeneral