Ireki menu nagusia

Joxepa Arregi Egidazu, (Arrasate, Gipuzkoa, 1919ko apirilaren 9a - ib., 2010eko maiatzaren 24a) Jesus Mari Zabarte ETAko presoaren ama eta Pakito Arriaranen izeba izan zen. ETAko preso eta iheslarien aldeko borrokan eman zuen bizitza. Izaera borrokalariaz, espetxe politikari aurre egin beharraz, preso eta iheslarien amaren irudi eta sinboloa izan zen. Etxerat elkarteko presidentea izan zen.

Joxepa Arregi
Bizitza
Jaiotza Arrasate1919ko apirilaren 9a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Arrasate2010eko maiatzaren 24a (91 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak aktibista
Kidetza Etxerat

BiografiaAldatu

Joxepa Arregi Egidazu 1919ko apirilaren 9an jaio zen Arrasateko Musakola auzoko Garratz baserrian. Anaia bikia izan zuen, Alberto. Guztira 12 anai-arreba izan ziren etxean; eta, artean gaztetxoa zela, 13 urterekin, eskola utzi eta neskame lanetan hasi zen.

Tomas Zabarte Iturriaga, bere senarra izango zena, Gaztedi Sozialista Bateratuetako (JSU)[1] kide izanik, Guadalupeko Gotorlekuan kartzelatu zuten 1934ko Urriko Iraultzan parte hartzeagatik. 36ko gerran, Tomas Gazte Sozialista Bateratuen Dragones miliziano batailoiko teniente izan zen. Besteak beste, Intxortako frontean egin zuen borroka bere batailoiarekin.[2] Azkenean, Asturiasko frontean atxilotu zuten, eta kartzelatu.

Tomas espetxetik irten ondoren ezkonduko ziren. Hiru seme-alaba izan zituzten: Jose Alberto, Isabel eta Jesus Mari. Hirugarren semea jaio aurretik hil zen Tomas, Joxepak 25 urte zituela. Alargunduta eta gerraosteko egoera larri hartan, bizitzari aurre egitearren, fundizio bat antolatu zuen Ziorlan, beste langile batzuekin elkartuta.

Jesus Mari semearen norabidetikAldatu

1969an, Jesus Mari Zabarte Garratz semea, ETAko kidea izanik, ihes egin zuen Arrasatetik Ipar Euskal Herrira, bertan errefuxiatzeko. Joxeparen bizitzak norabide berria hartu zuen semearekiko babes eta laguntza erabat bere gain hartu zuelarik.

Kartzeletako bideakAldatu

1973ko irailaren 26an Espainiako poliziak segada bat prestatu zuen Bilboko Indautxu kalean Jesus Mari ZabarteGarratz eta Imanol Mitxelena atxilotzeko. Tiroketan Garratzek bost tiro jaso zituen eta Mitxelenak beste bost. Atxilotu eta espetxeratu egin zuten. Kartzelaz-kartzela ibiltzen hasi zen: Basauri, Burgos, Santoña, Carabanchel, Puerto de Santa Maria...

1977ko amnistia dekretuarekin libre geratu zen, eta egunerokotasun normal batera itzuli zen. 1978an atxilotu zuten berriro, itxura denez poliziek Jesus Mari hiltzeko prestatuta zeukaten segada batean[3] bizirik atera ostean. Jesus Mari berriro kartzelara bueltatu zen. Lehendabizi Martutenera eta handik Soriara. Soriatik irten zen 1979ko martxoaren 28an, eta 1984ko ekainaren 15ean atxilotu zuten berriro, Hernanin, Guardia Zibilek ETAko talde bat etxebizitza batean inguratu zutenean, inongo ihesbiderik gabe. Guardia Zibilek Garratzekin etxebizitza hartan zeuden Agustin Arregi Txuria eta Juan Luis Lekuona Kattu hil egin zituzten.[4][5]

1984tik aurrera kartzela ugarian izan da Jesus Mari. Semea zihoan kartzeletara, hara joango zen Joxepa ere, falta barik: Carabanchel, Herrera de la Mancha, Alcala-Meco, Almeria, Ceuta, Salto del Negro, Puerto de Santa Maria, Alcala, Salto del Negro, Alcala, Valdemoro, Salto del Negro, Huelva, Jaen...

Joan etorria espetxeraAldatu

Jesus Marik egoera larriak ezagutu ditu espetxean. Amaren erronka ez da bestelakoa izan. Honela azaltzen zuten Joxepak Ceutako kartzela zaharrera bere seme gazteena ikusteko, egin behar izaten zuen bidaia:[6]

"Ostiral eguerdiko 15:00retan trena Zumarragan hartu, hain justu, Paristik zetorren “ilargi erdiaren trena” delakoa, arabiarrez beteta etortzen baitzen. Trenean lo egiten saiatzen zen, eta Algeciras-era larunbat goizeko 9:00etan heltzen zen.

Gero barkua hartu behar zuen eta Gibraltarreko itsasartea barkuz zeharkatu, espetxeraino heltzeko. Larunbat arratsaldean bisita egin ostean, Penintsula behetik gora zeharkatzen zuen berriro. Zumarragara igandeko 16:00retan heltzen zen. Funtsean, 48 orduko bidaia ia etengabea".

Presoen aldeko eskubideen borrokaren ikurAldatu

Joxepa semeak hartutako bideak markatu zuen erabat. Espetxeari aurre egiteko han izan beharra sentitu izan zuen beti. Bere egin zuen ETAko presoen eskubideen aldeko borroka. Ahal zuen mobilizazio guztietan parte hartuko zuen, jendea animatzen gainera. Inork ondo zegoen galdetuta beti erantzun bera emango zuen: "Ondo ez, gogor!!". Itzal handia izan zuen presoen familiartekoen artean, eta Etxerat elkarteko lehendakari ere izendatu zuten.

Semeak agur esateko aukerarik gabeAldatu

Joxepa hilzorian zegoela, Jesus Marik ama bisitatzeko baimena eskatu zuen. Jakina zen Garratzek ez zuela inoiz espetxe agintariei inolako mesederik eskatu, baina amari agur esateko egin zuen eskaera. Jesus Marik adierazi zuen ama bizirik ikusi nahi zuela, bere bizitzako esker ona adierazteko. Bere eskaera ez zen onartua izan eta ama ikustera eraman beharrean Huelvako espetxetik Jaen II espetxera aldatu zuten.[7]

Agur ekitaldiakAldatu

Agur omenaldia ZiorlanAldatu

Maiatzaren 26an agur omenaldi jendetsua eskaini zioten. Musakolako Santa Teresa elizan hileta kristaua ospatu ondoren, azken agurra eman zioten elizaren atari aurreko plazan.[8]

Bertan, Jon Maia eta Jokin Labaien bertsolariek bertso sorta bat abestu zuten, Ines Osinaga, Gose taldeko abeslaria, Amets Gorria[9] kanta abestu zuen Joxepa Arregiren omenez.[10]

Azken agurra Anboto mendiaren magaleanAldatu

Uztailaren 11n senide, lagun eta ezagunek Anboto mendiaren magalean errautsa zabaldu eta ekitaldia egin zioten. 100 lagunetik gora elkartu dira Zabalaundin. Joxepa Arregiren argazkiarekin batera Jesus Mari Zabarte semearen argazkia, arrosak, ikurrinak, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen zuten banderak eta Espainiako Bigarren Errepublikako bandera zeuden ekitaldian.

Azken agurra emateko bost lagunek Aurreskua dantzatu zioten. Jarraian, Jesus Mari Zabarte semeak idatzitako gutuna irakurri zuten eta horrekin amaitzean, Amaia Gabilondok egindako olerkia entzuteko aukera izan dute Zabalaundin bildutakoek.  Segidan, guztiei banatutako oroigarri batean idatzita zeuden Jon Maiak maiatzaren 26an abestutako bertsoak kantatu zituzten.

Jarraian, senideek ikurrinean zabaldu zituzten Joxeparen errautsak eta lau haizeetara hedatu. Ekitaldia Arregik horrenbeste aldiz abestu zuen Eusko gudariak kantuarekin amaitu zen.[11][12]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu