Sinfonia
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da enelabe lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Sinfonia kamera-orkestrarentzat edo orkestra handiarentzat idatzitako musika lana da, oro har sonata forma duena. Kontzertuak hiru mugimendukoak diren bitartean, sinfonia, sonata bezala, laukoa da. Baina badago salbuespen bat. Eta salbuespen hau, Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia da, bost mugimendu baititu, azkenekoan, koruko kideak abesten hasten baitira. "Sinfonia Korala" bezala ere ezagutzen da sinfonia hau, aipaturiko arrazoiagatik.
HistoriaAldatu
1750. urte aurretik sinfonia hitzak adiera desberdinak izan zituen: musika tresnetarako lana izan zitekeen, baita musika tresnetarako preludioa edo ahozko lan batzuen interludioa ere; italiar operan erabili zen, batez ere hitza, sarrerako musika tresnen zatia izendatzeko. Obertura haiek oso ezagun egin ziren, eta orkestek kontzertu lan berezi gisa jo ohi zituzten.
Hamazortzigarren mendearen hasiera aldera du jatorria sinfoniak. Georg Friedrich Händel konposatzaile alemaniar-britainiarrak, concerto grosso izeneko musika lanak idatzi zituen. Hauxe izan zen sinfoniaren aurrekaririk nabarmenena.
Italiako Gianbattista Sammartinik eta Mannhein eskolako Johann Stamitz musikagileek musika forma gisa finkatu zuten sinfonia.
Geroago, Haydn eta Mozart izan ziren sinfonia egile nagusiak, Ludwig van Beethoven baino lehen, eta haien lanek inoiz ez bezalako maila lortu zuten.
Sinfonia klasikoaAldatu
Klasizismoko formaren zorroztasunetik askatu eta instrumentuen teknika berriei bide ematen zaie. Sinfonia klasikoak lau zati zituen: lehena, sonata forma zuena eta gehienetan allegro tenpoan idatzia; bigarrena, geldoa, sonata edo bariazio forma izaten zuena; hirugarrena, minueta eta aurrerago scherzoa; eta laugarrena, sonataren ereduari jarraitzen ziona, baina askotan rondoa ere izaten zena.
XIX. mendeko sinfoniaAldatu
XIX. mendean, askatasun handiagoz sortu zuten sinfonia Franz Schubert, Felix Mendelssohn, Robert Schumann, Anton Bruckner, Johannes Brahms, eta Hector Berlioz musikagileek. XIX. mendearen bukaeran, musikagile abertzaleek landu zuten sinfonia, formaren aldetik inolako aldaketarik egin gabe, Antonín Dvořák txekiarra, eta Nikolai Rimski-Korsakov, Aleksandr Borodin, Piotr Ilitx Txaikovski errusiarrak, besteak beste.
XX. mendeko sinfoniaAldatu
XX. mendeko sinfoniak, berriz, hamabi tonukoak, atonalak, elektronikoak eta neoklasikoak izan dira, eta ezin sailka daitezke ohiko moldeetan.
Sinfonia ospetsuakAldatu
- Ludwig van Beethoven
- 3. Sinfonia Eroica
- 5. Sinfonia
- 6. Sinfonia Pastorala (Beethovenen Sinfonia)
- 7. Sinfonia
- 9. Sinfonia (Korala)
- Wolfgang Amadeus Mozart
- 40. Sinfonia
- Joseph Haydn
- 103. Sinfonia
- 92. Sinfonia (Oxford)
- Mendelssohn
- 3. Sinfonia Eskoziarra
- 4. Sinfonia Italiarra
- Xostakovitx
- 7. Sinfonia Leningrado (Sinfoniaren izena)
- Mahler
- 5. Sinfonia
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.