Nicole Girard-Mangin

mediku frantsesa

Nicole Girard-Mangin (Paris, 1878ko urriaren 111919ko ekainaren 6a) Frantziako armadan Lehen Mundu Gerran aritu zen emakume mediku bakarra da. Tuberkulosian aditua zen.[1]

Nicole Girard-Mangin

Bizitza
JaiotzaParis1878ko urriaren 11
Herrialdea Frantzia
Bizilekuaboulevard Saint-Germain (en) Itzuli
HeriotzaParis1919ko ekainaren 6a (40 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Maur-des-Fossés
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta sufragista
Zerbitzu militarra
Graduamédecin-major (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Biografia aldatu

Bere gurasoak Varennes-en-Argonnetik zetozen, Frantziako ipar-ekialdeko eskualdetik. Bere aita eskolako irakaslea zen.[2] 1896an medikuntza ikasketak hasi zituen eta 1899an André Girardekin ezkondu ondoren utzi egin zituen. Bere abizena Girard-Mangin bezala hartu zuen, eta senarrari bere familiaren mahastiarekin lagundu zion Champagne eskualdean. Semea jaio ondoren, bikoteak dibortziatzea erabaki zuen. Girard-Manginek ikasketekin jarraitu zuen, eta 1909an tesia aurkeztu ahal izan zuen.[3]

 
Nicole Mangin 1892an

Tuberkulosian eta gaixotasun kutsakorretan espezializatu zen. Geroago tuberkulosi-klinika bat ireki zuen eta minbiziari buruzko ikerketa hasi zuen Émile Roux medikuaren taldearekin batera Pasteur Institutuan. 1909an, Les Poisons cancéreux tesia defendatu zuen, tuberkulosiari eta minbiziari buruzko ikerketekin jarraituz.[4] 1914an Beaujongo ospitaleko tuberkulosiaren aurkako dispentsarioa zuzendu zuen.[5][6]

Lehen Mundu Gerra aldatu

 
Girard-Mangin Dun txakurrarekin jolasean

1914ko abuztuaren hasieran, frantziar armada herrialde osoan zehar mugitzen ari zen. Frantzia ahalik eta soldadu, erizain eta mediku gehien deitzen ari zen, edozein unetan has zitekeen gerrarako prestatzeko asmoz. Girard-Mangin, oraindik senar ohiaren abizena erabiltzen zuena, deitua izan zen.[3] Akats bat egon zitekeen bere paperetan, eta horrek enplegatu bat Gerard Mangin doktoreari deika ari zela pentsatzera eraman zuen. Hala ere, bere paperak ondo zeuden eta, ondorioz, Frantziako armadako lehen emakume medikua izatera heldu zen, maila ofizialik edo mediku baten ordainsaririk ez bazuen ere.[7]

Bere lehen destinoa Bourbonne-les-Bainseko bainuetxe zahar batean izan zen, non bere nagusiak ez zuen onartzen han emakume bat mediku izatea. Behin baino gehiagotan idatzi zuen kuartel nagusira, Girard-Mangin postutik bota zezaten eskatuz.[3] Haien eskaerak etengabe baztertu ziren, Frantziako armadak mediku kualifikatuen eskasia handia baitzuen oraindik. Iritsi eta astebetera, bere lehen pazienteak ikusi zituen, soldadu zaurituz betetako tren bat. Azaroan, Verdungo ospitale militar batera bidali zuten, eta bertan egon zen 1916ko otsailera arte.[8] Mediku laguntzaileren izendapena jaso zuen, baina soldata erizainen mailan mantendu zen.

Verdunen, sukar tifoidea zuten pazienteak tratatu zituen.[3] 1916ko otsailetik aurrera, alemaniarrek ustekabeko eraso bat egin zuten Verdun inguruan, eta aurrerapen handiak egin zituzten epe laburrean. Argi geratu zen Girard-Manginek lan egiten zuen ospitalea laster etsaien menpe geratuko zela. Ihes egin ahal izan zuen, bere paziente guztiekin batera. Ebakuazioan, Girard-Mangin zauritu egin zen metraila-pieza batek ibilgailuaren leihoa apurtu zuenean.[3]

 
Nicole Girard-Mangin bere bulegoan.

Handik gutxira, bere ofizial nagusiari aurre egin zion maila eta soldata faltagatik. Zenbait hilabeteren ondoren, mediku nagusi izendatu zuten, eta atzeratutako ordainketa bat jaso zuen. 1917an, mediku-kapitain mailara igo zuten, eta Parisko Edith Cavell Ospitalean erizainak prestatzeko programaren zuzendari izendatu zuten. Parisen egon zen bitartean, Emakumeen Sufragiorako Frantziako Batasunaren aldeko kanpaina egin zuen. Amerikako Gurutze Gorriaren tuberkulosiari buruzko saioetan parte hartu zuen. Edith Cavell ospitalea zuzendu zuen Parisen, laguntzaileak prestatzen. Espainiako gripearen bi pandemiari aurre egin zien, eta neurri higienikoak ezarri zituen heriotza gutxiago erregistratzea lortzeko. Gerra amaitzean, bizitza zibilera itzuli zen, ohorerik eta kondekoraziorik gabe.[6]

Girard-Mangin 1919ko ekainaren 6an hil zen, gaindosi baten ondorioz. Bere biografoaren ustetan, bere buruaz beste egin zuen minbizi sendaezina zuela jakin zuenean. Ateoa zenez, Girard-Manginek hileta zibila jaso zuen. Père Lachaise hilerrian erraustu zuten, eta haren errautsak familiaren hilobian lurperatu zituzten, Saint-Maur-des-Fossesen.[2]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Virginia Gasullek Nicole eleberrian Girard-Mangin doktorearen bizitza berreskuratu du.
  • Poilus delakoek (Lehen Mundu Gerrako trintxeretako soldaduak) plaka oroigarri bat eskaini zioten fronteko zaurituei zerbitzua ematearren.
  • Postak bere irudiarekin zigilu bat egin zuen 2015eko martxoan.
  • Hainbat herrik eman diote bere izena kale bati: Horrela, bada, Nicole-Girard-Mangin etorbidea dago Nantesen, Orlyn eta Tolosan 2018tik. Paris hiriak ere kale bati bere izena eman zion 2018ko irailean, Lehen Mundu Gerraren amaieraren mendeurrena zela eta.[9]
  • 2019an, funtzio publikoko bi eskolek Nicole Girard-Mangin izena hautatu zuten promozio izen gisa: Metzeko Eskualdeko Administrazio Institutuaren 2018-2019 promozioa eta Osasun Publikoko Goi Ikasketen Eskolako (EHESP) ikasle publiko zuzendari eta erietxeetako zuzendarien 58. promozioa. Era berean, 2019ko urriaren 10ean, Armada Ministerioko Estatuko Administrazioko adskripzioen 2. promozioak bere izena hartu zuen.
  • 2021eko uztailaren 3an, Armaden Osasun Zerbitzuaren ohorezko domina jaso zuen. Villey-le-Seceko gotorlekuan egindako ekitaldi batean eman zioten, bere biloba bat bertan zela.[10][11]
  • 2022ko azaroaren 11n, Verdungo guduaren omenezko domina jaso zuen.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Nicole Girard-Mangin, première femme médecin sur le front - 1914-1918» parismatch.com 2014-08-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  2. a b Txantiloi:FR-fr «14-18 Unique femme médecin de la Grande Guerre, mobilisée par erreur, la Meusienne Nicole Mangin accepte son affectation avec détermination. Médecine de guerre» www.vosgesmatin.fr (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  3. a b c d e (Ingelesez) Shipton, Elisabeth. (2014-07-01). Female Tommies: The Frontline Women of the First World War. The History Press ISBN 978-0-7509-5748-9. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  4. Girard, Paul. (1909). «Les signaux lumineux dans l'Agamemnon d'Eschyle» Revue des Études Anciennes 11 (4): 289–295.  doi:10.3406/rea.1909.1595. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  5. (Frantsesez) Girard Mangin, Nicole (1878-1919) Auteur du texte. (1913). Essai sur l'hygiène et la prophylaxie antituberculeuses au début du XXe siècle, par Mme le Dr Nicole Girard-Mangin. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  6. a b (Frantsesez) Girard Mangin, Nicole (1878-1919) Auteur du texte. (1914). Guide antituberculeux du Dr Girard-Mangin. [3e édition.. ] (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  7. Humanities, National Endowment for the. (1919-05-10). Goodwin's weekly : a thinking paper for thinking people. [volume (Salt Lake City, Utah) 1902-1919, May 10, 1919, Image 7. ], 7 or. ISSN 2163-6737. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  8. (Ingelesez) Hacker, Barton; Vining, Margaret. (2012-08-17). A Companion to Women's Military History. BRILL ISBN 978-90-04-21217-6. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  9. «Conseil de Paris» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  10. «Colloques et événements - Nicole Girard Mangin,... | IRA de Metz» www.ira-metz.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  11. « L’unique femme médecin française de la Grande Guerre enfin décorée ». L'Est Républicain.
  12. (Frantsesez) delasommeabellefontaine. (2022-11-11). «Une femme extraordinaire» De la Somme à Bellefontaine (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).

Kanpo estekak aldatu