Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Bilbon eta Portugaleten lehen ikasketak egin ondoren, 1936an batxilergoa bukatuta, Espainiako Gerra Zibilean boluntario sartu zen frankisten alde borrokatzera. Behin-behineko alferez maila zuela bukatu zuen gerra. Militar izateko bokazioak bultzatuta, Dibisio Urdinerako izena eman zuen, indar militar frankista horrekin Sobiet Batasunean alemaniar nazi inbaditzaileen alde borrokatzeko.[1]

Espainiara itzulita, Zaragozan Filosofia ikasteari ekin zion. Irakasgai komunen bi ikasturte egin eta gero,[1] Madrilgo Complutense Unibertsitatean burutu zituen ikasketa horiek, eta ondoren Alemaniara eta Ingalaterrara jo zuen ikasketetan sakontzera. Psikologiako katedraduna izan zen Valentzian (1961) eta Madrilen (1966tik 1986an erretiroa hartu zuen arte), eta honoris causa doktore izendatu zuten Valentziako (1987) eta Euskal Herriko (1989) unibertsitateetan, besteak beste.

Hainbat elkarte eta erakundetako kide eta kargudun izateaz gainera, Zientzia Moral eta Politikoen Espainiako Errege Akademiako (1983) eta Espainiako Errege Akademiako (1988) kidea da. Bere obran indukzio-metodoa zorroztasunez erabiltzen duen jakintzaren alortzat hartu du psikologia, baina azpimarratuz hala ere ez duela ahazten jokabidearen konplexutasuna. Ikuspegi hori oinarri harturik garrantzizko ekarpenak egin ditu gizarte-psikologiaren, talde-dinamikaren, jokabidearen eraldaketaren, eta abarren alorretan. Ikergai izan ditu Francoren garaiko gizarte-jarrerak, estereotipo nazionalak eta gazteen pentsamoldea, besteak beste. Pinillosen liburu ugarien artean bereziki aipagarriak dira La mente humana (1965, Giza adimena), Principios de Psicología (1975, Psikologiako hastapenak), Más allá de Freud (1976, Freudez haraindi) eta La psicología y el hombre de hoy (1986, Psikologia eta gaur egungo gizona).

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Rafael FRAGUAS: «José Luis Pinillos, mentor social de la Psicología académica en España», El País, 2013-11-04.