Emiliano Arriaga
Emiliano Arriaga Ribero (Bilbo, Bizkaia, 1844ko otsailaren 4a - Zuhatzu, Araba, 1919ko abuztuaren 9a) musikagilea eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Juan Crisostomo Arriaga musikagilearen anaiaren biloba, biolinista trebea izateaz gainera, musika-lan ugari (La Romanesca; Amanecer en Deusto musika poema; Ave María, abesbatza eta organorako obra; Chimberiana, Bilbainescas) eta teoria-liburuak idatzi zituen (Teoría del violín eta El cuarteto). Bilboko gaietan maisu, giro horretako literatura lanak ere idatzi zituen, erdaraz beti: Vuelos cortos, Txiplistxaplas, Revoladas, La Pastelería eleberri kostunbrista eta Lexicón Bilbaino[oh 1], Bilboko erdara nolakoa zen erakusten duen obra. 1909an, Sabin Aranak Begoña Ama Birjinari idatzitako edestiari musika jarri zion. Emiliano Arriaga izan zen bere osaba zaharraren musika lana hedatzen gehien saiatu zen pertsona. Euskal opera libreto bat ere idatzi zuen, Lekobide, Manuel Arriandiagak euskaratu zuena.
Emiliano Arriaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1844ko otsailaren 4a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Zuhatzu, 1919ko abuztuaren 9a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea, musikagilea eta idazlea |
Kidetza | Sociedad Bilbaina Euzkeldun Batzokija Bilboko Elkarte Filarmonikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
OharrakAldatu
- ↑ Jatorrizko izenburu osoa: Lexicón etimológico, naturalista y popular del bilbaíno neto / compilado por un chimbo, con apéndice a sus vuelos cortos.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.