Johannes Stark
Johannes Stark (Schickenhof, Baviera, 1874ko apirilaren 15a - Traunstein, 1957ko ekainaren 21a) alemaniar fisikaria izan zen.
Irakasle izan zen Hannoverren, Aachenen, Greifswalden eta Würzburgen. Lan garrantzitsuak egin zituen gasetan izaten diren deskarga elektrikoei buruz, eta uhinen Doppler efektua aurkitu zuen (1905). Bestalde, bere izena duen efektua ere aurkitu zuen 1913an: Stark efektua. Azken horrek eragin handia izan zuen kuantuen teoriaren garapenean. 1919an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Stark |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.