Edward Poynter
Edward John Poynter (1836ko martxoaren 20a – 1919ko uztailaren 26a) Parisen jaiotako Ingalaterrako margolari figuratibo ezaguna. Kritikak akademizismo eta prerrafaelismo mugimenduekin lotu du.
Edward Poynter | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1896 - 1918 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1836ko martxoaren 20a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Londres, 1919ko uztailaren 26a (83 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Ambrose Poynter | ||
Ama | Emma Forster | ||
Ezkontidea(k) | Agnes Poynter (en) ![]() | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Heatherley School of Fine Art (en) ![]() Ipswich School (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Charles Gleyre | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, unibertsitateko irakaslea, arte-historialaria eta artista | ||
Enplegatzailea(k) | Slade School of Fine Art (en) ![]() | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Academy of Arts | ||
Genero artistikoa | margolaritza historikoa | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Biografia
aldatuAmbrose Pynter-ren semea, John Poynter gazte-gaztetatik Ipswich Schoolen eta Brighton Collegen ikasi zuen. Ikasketak, ondoren, Europa osoan zehar jarraitu zituen, bereziki Italian. Erroman Michelangeloren obra ezagutu zuen. 1866an Agnes MacDonald-ekin ezkondu zen. 1896an Royal Academyren lehendakaria izendatu zuten 1918 arte. 1902an Lehen baroneten izendapena jaso zuen.[1]
Obra
aldatuBere margolanen artean bereziki ezagunak gai mitologikoak lantzen dituztenak aipa ditzake, tartean hauek:
- Orpheus and Eurydice (Orfeo eta Euridize) (1862).
- Andromeda (1869)
- Visit of the Queen of Sheba (Sabako erreginaren bisita) (1871–75).
- King Solomon (Salomon erregea) (1890).
Erretratuek ere, bestetik, ospea eman zioten. Aipatzekoa da Oscar Wildek zuen Lillie Langtryri egin ziona.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ https://www.thegazette.co.uk/London/issue/27457/page/4738 | The London Gazette
Kanpo loturak
aldatu- (Ingelesez): Poynterren lanak Royal Academyn.