Mohamed Siyad Barre (somalieraz: Maxamed Siyaad Barre, arabieraz: محمد سياد بري‎—‎; Garbahare, Somalia hegoaldean, 1919ko urriaren 6a - Lagos, Nigeria, 1995eko urtarrilaren 2a) Somaliako diktadorea izan zen.

Mohamed Siyad Barre

Minister of Foreign Affairs (Somalia) (en) Itzuli

1976 - 1977
Umar Ghalib - Abdirahman Jama Barre (en) Itzuli
Afrikar Batasuneko presidente

1974ko ekainaren 12a - 1975eko uztailaren 28a
Yakubu Gowon - Idi Amin

3. Somaliako presidente

1969ko urriaren 21a - 1991ko urtarrilaren 26a
Sheikh Mukhtar Mohamed Hussein - Ali Mahdi Muhammad
Bizitza
JaiotzaShilavo (en) Itzuli eta Luuq (en) Itzuli1919ko urriaren 6a
Herrialdea Somalia
Italiar Inperioa
Lehen hizkuntzasomaliera
HeriotzaLagos1995eko urtarrilaren 2a (75 urte)
Hobiratze lekuaGarbaharey District (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta diplomazialaria
Jasotako sariak
KidetzaSupreme Revolutionary Council (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Italian Army (en) Itzuli
Somali Armed Forces (en) Itzuli
Graduajeneral
maior jeneral
Parte hartutako gatazkakOgden War (en) Itzuli
Somaliako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa Somali Revolutionary Socialist Party (en) Itzuli

1930eko hamarraldiaren hasieran, Italiako polizia koloniarrean sartu zen. 1941ean, britainiar polizian sartu zen. Garai horretan, bidaia ugari egin zituen Somalia barrualdera, eta oso ondo ezagutu zituen herrialde hartako bazter guztiak. 1950ean, Somalia italiarren mende gelditu zenean, Siyad Barre poliziako inspektore-buru zen.

1954-1955 urteetan carabinieri polizia-akademiara bidali zuten, Florentziara, eta polizia-koronel bihurtu zen. Ondoren, Benaadir eskualdeko polizia-buru egin zuten, independentziaren bezpera arte. 1960an gudarostera joan zen, eta 1965ean gudarosteko komandante-buru izendatu zuten. 1969ko estatu-kolpearen ondoren, Barreren bizitza eta Somaliako estatuaren historia nahastu egiten dira. Izan zituen karguei esker oso ondo ezagutu zituen gudarostea eta polizia. Estatuaren pribatizazioa eta klanen banaketa bideratu zituen, eta oposizio politikoak eta militarrak bortizkeriaz zapaldu zituen.

1990ean izan zen altxamenduak ez zuen aginpidetik irtenarazi, eta hainbat astetan eutsi zion altxamenduari, hiriburua utzi aurretik. Une horretatik aurrera, Somaliako historiaren aldi ilunena hasi zen: herrialdea txiki-txiki eginda zegoen, borrokaldi etengabe eta lapurreta ugarien ondorioz. Azkenik, 1992an, Siyad Barrek porrota onartu behar izan zuen, eta atzerrira alde egin zuen, Lagosera.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohamed Siyad Barre