Jakov Sverdlov
Jakov Mikhailovitx Sverdlov "Andrei", "Mikhalych", "Max", "Smirnov" eta "Permyakov" ezizenez ere ezaguna; (errusieraz: Яков Михайлович Свердлов; 1885ko ekainaren 3a – 1919ko martxoaren 16a) militante boltxebikea izan zen[1].
Biografia
aldatuHasierako urteak
aldatu1917 urtearen aurretiko urteetan Errusia barnean geratzen zen boltxebikeen artean garrantzitsuenetakoa izan zen. 1914an atxilotu eta Siberiara erbesteratu zuten, Stalinekin batera, eta 1917ko Otsaileko iraultzaren ondorioz aske geratu zen. 1917ko apiriletik aurrea Alderdi Boltxebikeko Komite Zentraleko kide aukeratu zuten, eta 1917ko abuztuan, Alderdiko Idazkari[1].
Alderdi Boltxebikean
aldatuBoltxebikeen barne-antolakuntzako arduradun nagusia izan zen. Komite Militar Iraultzaileko kide ere izan zen, eta Iraultza aurreko Komite Zentral Boltxebikearen batzarraren (iraultza proletarioa berehala prestatzeko erabakia hartu zuen batzarraren) antolatzaile izen zen. 1917eko azaroak, Iraultza Sozialistarekin batera aldi berean burutu zen Errusia Osoko Sobieten Bigarren Biltzar Nagusian ordezkari boltxebikeen bozeramaile izan zen, beraz, Sobietak iraultza proletarioaren eta botere burgesa uzkailtzearen aldeko ildoa zilegiztatzeko paper garrantzitsua jokatu zuen. 1917eko azaroaren 21ean Errusia Osoko Sobieten Komite Exekutiboko buru aukeratu zuten Kamenev ordeztuz, beraz, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federalaren buru izan zen. 1918an, Brest-Litovskeko Itunaren sinaduran paper garrantzitsua izan zuen, eta Asanblada Konstituziogilea bertan behera uzten erabakigarria izan zen[1].
Heriotza
aldatuLehen Konstituzio Sobietarra izan zen “Herri Langile eta Zanpatuaren Eskubideen Adierazpena” idatzi zuen komisioaren parte izan zen. 1918ko abuztuan Lenin atentatu batean zauritu zutenean, praktikoki, Lenin berreskuratu arteko hilabeteetan, Gobernuburu postua ere bere esku egon zen. Aleksandra Kollontairen arabera, bere genero askapenaren aldeko borrokan aliatu garrantzitsua izan zen. 1919an, Errusiako Gerra Zibilan zehar hil zen. Bere omenez, Jekaterinburg hiria, 1924etik 1991era “Sverdlovsk” bezala berrizendatu zuten[1].