Carmen Barrero Aguado
Carmen Barrero Aguado 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan modista zen eta 20 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da.[1][2][3][4]
Carmen Barrero Aguado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1921 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1939ko abuztuaren 5a (17/18 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | jostuna |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
Biografia
aldatuCuatro Caminos auzoan bizi zen familia xume baten 9 seme-alabetako bat zen Carmen. Bere aita gerra baino hainbat urte lehenago hil zen; eta bera hil ostean, Carmenek 12 urte zituenetik lan egin zuen bere familia mantentzen laguntzeko. Izan ere familian 8 anai-arreba ziren, haietako 4 Carmen baino gazteagoak. Espainiako Alderdi Komunistaren militantea zen, eta bertan Marina bezala ezagutzen zuten, Carmen Iglesias Diaz identitate faltsua erabiltzen zuen. Gerra ostean, Francisco Sotelo lagunak lan klandestinoarekin jarraitzea proposatu zion, Madrilen alderdiaren emakumeen arduraduna izatea eskainiz. Arduradun bezala emakumeentzako lan plan bat burutu zuen.
1939ro maiatzaren 16an atxilotu zuten eta abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren hilarrietan[5].
Bere anaia, Palmiro Barrero Aguado ere 1940ko apirilaren 8an fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerri berdinean.
Memoria
aldatuUrtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[6]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak
2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei homenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historigileari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela[7].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Madrilgo frankismoaren biktimen zerrenda. Memoria y Libertad-en
- ↑ NÚÑEZ DÍAZ-BALART, Mirta eta ROJAS FRIEND, Antonio (1997): Consejo de Guerra. Los fusilamientos en el Madrid de la posguerra (1939-1945). Compañía Literaria, Madrid. ISBN 9788482130590. (Dialnet)
- ↑ Fusilados por el franquismo en el Cementerio del Este de Madrid
- ↑ Memorial Madrid. Represión franquista y lucha por la libertad
- ↑ Estas eran Las Trece Rosas
- ↑ Madrid homenajea a las Trece Rosas en el 74 aniversario de su ejecución
- ↑ Listado de personas ejecutadas durante la posguerra (1939-1944) en la ciudad de Madrid(Internet Archiven artxibatua)