Louis Lachenal (Annecy, Savoia Garaia, 1921eko uztailaren 17a - Chamonix, 1955eko azaroaren 25a) frantziar eskalatzailea izan zen. 1950eko ekainaren 3an, Annapurnako frantziar espedizioan parte hartu zuen eta, Maurice Herzogekin batera, Annapurna Ieko gailurrera iritsi zen (8.091 metro). Aurretik, 1947an, Eigerren iparraldeko aurpegiaren bigarren igoera burutzea lortu zuen, Lionel Terrayrekin. Chamonixko Vallée Blanche glaziarrean eskiatzen ari zela, elurrez estalitako arrakala batean erorita hil zen. Mont Blanc mendiguneko Pointe Lachenal mendiak haren izena darama.[1]

Louis Lachenal
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis Antonin Lachenal
JaiotzaAnnecy1921eko Uztailaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVallée Blanche (en) Itzuli1955eko Azaroaren 25a (34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta gidaria
Jasotako sariak
Oroigarria Annecy herrian

Erreferentziak Aldatu

  1. Pointe Lachenal, summitpost.org

Kanpo estekak Aldatu