Japoniar (japonieraz: 日本人 Nihonjin?) [1] Japoniar uharteetako etnia bat dira, bertoko nagusia dena (japoniar etniakoa da populazioaren % 98,5)[2]. Munduan, badaude japoniar arbasoak dituzten 130 milioi pertsona inguru, horietatik 127 miloi Japonian bizi direnak. Kanpoan bizi diren japoniarrei japoniar diaspora (japonieraz: 日系人 Nikkeijin?) diete. Haien hizkuntza japoniera da.

Japoniarrak
日本人

Biztanleak guztira
130 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Japonia: 127.000.000
Hizkuntza
Japoniera
Erlijioa
xintoismo eta budismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak

Japonian bertan beste etnia batzuk ere badaude: jamatoak, ainuak edo ryukyuarrak. Zenbait testuingurutan talde horiek guztiak japoniar etnikoen multzoan sartzen dira.

Hizkuntza aldatu

Artikulu nagusia: «Japoniera»

Japoniera hizkuntza isolatutzat hartzen den hizkuntza bat da; hala ere, Ryukyuko hizkuntzei lotuta dago, eta zenbait ikerlarik altaitar hizkuntzen familian sartzen dute. Hirutariko idazkera sistema du, hiragana, katakana eta kanji idazkerak erabiltzen baititu. Japoniarren alfabetatzea populazioaren % 99aren gainetik dago.

Erlijioa aldatu

Japoniarren erlijioa sinkretikoa izan da tradizionalki, eta budismoaren eta sintoismoaren elementuak konbinatu dira. Sintoismoa libururik edo kanonik ez duen erlijio politeista da. Japoniako familia inperialak tronurako eskubidea bermatzeko erabili zuen, eta estatu erlijio gisa ezarri zen 1868an (1945eko AEBen okupazioak abolitu egin zuten). Mahāyāna budismoa, berriz, VI. mendean iritsi zen Japoniara eta hainbat sektaren jatorri izan zen. Japoniarren %84 eta %96 artean bi erlijiotan sinesten dute.

Jatorria aldatu

Gaur egun onartuen dagoen teoriak dio japoniarrak Japoniako uhartedian jatorriz bizi ziren Jōmon herrien eta kanpotik iritsi ziren Yayoi herrien arteko nahastetik sortu zirela. Bi taldeon jatorria ez dago argi, baina itxura batean honela laburbil daiteke:

Hala ere, oraindik ez dago kontsentsu garbirik gai horren inguruan.

 
Duela 20.000 urte glaziarrek estaltzen zuten Japoniako azalera

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.