Oxfam edo Oxfam International Gobernuz Kanpoko Erakundeen nazioarteko federazioa da, 13 elkarte 3.000 kiderekin eta 100 herrialde baino gehiagotan zabaldutakoa, garapena eta justizia sozialaren alde eta pobreziaren aurka lan egiten duena. Bidezko merkataritza ere lantzen duen arlo nabarmena da.

Oxfam
Datuak
Motagobernuz kanpoko erakundea, karitatezko erakundea eta Telegraphic address (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
Enplegatuak5.033 (2021)
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakaritatezko erakunde
Ekonomia
Diru-sarrerak486.570.000 £ (2021)
Historia
Sorrera1942
SorlekuaOxford
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: oxfamGB Twitter: oxfamgb Instagram: oxfaminternational Edit the value on Wikidata

1942an sortu zuten Ingalaterran "Oxford Committee for Famine Relief" izenarekin.

Eginkizuna eta balioak aldatu

Oxfamek giza eskubideen unibertsaltasuna onartzen du eta mundu mailako helburuak hartu ditu eskubide hauek martxan jartzeko:

  • Bizibide jasangarriaren eskubidea.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuen eskubidea.
  • Segurtasun eta bizitza eskubidea.
  • Entzuna izateko aukera.
  • Nortasunerako eskubidea.

Oxfamek, pobrezia eta ezin ezer egitea, saihesteko moduko problemak direla uste du eta gizatiar ekintza eta politika borondatez ezabatu ahal direla. Bizibide jasangarriaren eskubidea, gizartean parte hartzeko ahalmena edukitzea, pertsonetan aldaketa positiboa eragitea, oinarrizko giza beharrak eta pozik egoteko eskubidea edukitzea da. Oxfamen iritziz bakea eta armen murrizketa funtsezko baldintzak dira garapenerako.

Lana aldatu

Oxfamen lehentasuna elikagaien falta eta gosea kentzea da, azkenengo urteetan goseteak eragozteko estrategiak garatu dituzte. Janariaz eta medikuntzaz gainera, Oxfamek tresnak ematen dizkie pertsonei haien burua aske edukitzeko eta nazioarteko merkataritza sustatzen du.

Oxfamek merkataritza-justizian, Bidezko Salerosketan, hezkuntzan, zorretan, nazioarteko laguntzan, bizitzaren mantenuan, osasunean, HIESean, genero berdintasunean, gudetan, hondamendi naturaletan, demokrazian, giza-eskubideetan eta klima-aldaketan lan egiten du.

“Saving for Change” programari esker, Oxfam lan egiten ari da komunitateei ekonomikoki garatzen laguntzeko.

Gainera, Oxfamek sorospen-zerbitzuak eman ditu hainbat krisietan munduko leku askotan, adibidez: gatazka israeldar-palestinarrean, Ipar Koreako gosetean, 2011ko Afrika adarreko elikadura-krisian, 2011ko Saheleko lehortean, Ingrid eta Manuel ekaitz tropikaletan eta Nepaleko lurrikaran. Oxfamek mundu mailako liderra da edateko uraren horniketan eta guden ondorioz suntsitutako lurren onbideratzean egiten du lan.

Oxfam International aldatu

Nazioarteko Oxfamen (OIS) idazkaria afiliatuen arteko lankidetza sendotu eta errazten du OIS-en eragina pobrezian eta bidegabekerian handitzeko.

OIS-eko batzordea zuzendari exekutiboa, afiliatu bakoitzeko presidenteak eta Nazioarteko Oxfamen presidenteak osatzen dute. Afiliatuen presidenteak kide hautesleak dira, baina ez dute kobratzen. Zuzendari exekutiboa eta Nazioarteko Oxfamen presidentea ez dira kide hautesleak. Batzordeak kide hautesleen presidenteordea eta diruzaina hautatzen ditu baita ere.

Batzordea OIS arduratsua, gardena eta haren xedeentzako gai dela arduratzen da. Konstituzioa eta estrategia-plana era berean batzordearen zuzendaritzengatik onartzen dira. Batzordea zuzendari exekutiboaren gomendioak hartzen ditu eta ziurtatzen da konfederazioa haren erabakitako helburuen gainean lan egiten ari dela. Erakundearen kideekin ados egon behar da ohorezkoen lehendakaria, lehendakariordea, batzordearen maila eta OIS-ren zuzendari exekutiboa aukeratzen dituztelako.

Nazioarteko Oxfamen hizkuntza ofiziala ingelesa da; ingelesa, frantsesa eta gaztelania lan egiteko erabiltzen diren hizkuntzak dira. 2009an eta 2010ean Oxfamek 77 enplegatu zituen. Langileak erakunde afiliatuen donazioen bidez finantzatuta daude eta 8,7 milioi dolarreko aurrekontua dauka.

Jarduerak aldatu

Oxfamek lau gai nagusi dauzka haren helburuetarako: justizia ekonomikoa, funtsezko zerbitzuak, krisialdiko eskubideak eta genero justizia.

Justizia ekonomikoa nekazari pobreen nekazaritza-lanak egitean eta bidezko merkataritza sustatzean datza.

Funtsezko zerbitzuak lortzeko gobernuei kalitate oneko osasuna, hezkuntza, ura, saneamendua, politika hobeak, finantziazio gehiago eta zorren murriztapena eskatzen diete.

Krisialdiko eskubideak babespen eta asistentzia hobetzean, lekuko erakundeekin lan egitean eta emakumeen eginkizuna sendotzean fokuratzen dira.

Genero justizia emakumeen buruzagitza maila eta haien bizitzen kontrola hobetzen zentratzen da. Emakumeen hezkuntza-maila handitzen eta emakumeen eta gizonen sinesmenak aldatzen genero indarkeria murrizten da.

Oxfamen dendak aldatu

Oxfamek denda asko dauzka mundu osoan zehar, saltoki hauek donatutako bidezko merkataritzako produktuak saltzen dituzte. Haien lehen karitate denda 1948an zabaldu zen. Denda hauen diru-sarrerak beste ongintzako erakundeak laguntzeko edo Oxfamen laguntza esfortzuak sustatzeko erabiltzen dira.

Haien akzioen parte handi bat oraindik donazio publikoetatik etortzen da. Gaur egun haien bidezko komertzioko produktuak Afrikatik, Asiatik eta Hegoamerikatik etortzen dira (eskulanak, liburuak, musikako diskoak eta musika-tresnak, arropa, jostailuak, janaria eta sorkuntza etnikoak, adibidez). Produktu hauek haren ekoizleen eta komunitateen bizi baldintzak hobetzen dituzte.

Elkarteak aldatu

Alemania, AEB, Australia, Belgika, Frantzia (Oxfam-Agir ici), Erresuma Batua, Espainia (Intermón Oxfam), Hong Kong, Irlanda, Herbehereak (Oxfam Novib), Kanada, Quebec eta Zeelanda Berriakoak dira Oxfamek koordinatzen dituen elkarteak munduan zehar.

Hego Euskal Herrian, egoitza dute Bilbon.

Kanpo estekak aldatu