Ireki menu nagusia

Adionilla Negrini Pizzi (Sant'Agata Bolognese, 1919ko apirilaren 16a - Milan, 2011ko martxoaren 12a), Nilla Pizzi bezala ezagunagoa, italiar abeslaria izan zen.

Nilla Pizzi
Nilla.jpg
Bizitza
Izen osoa Adionilla Pizzi
Jaiotza Sant'Agata Bolognese1919ko apirilaren 16a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1919ko apirilaren 16a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2011ko martxoaren 12a)
Heriotza Segrate2011ko martxoaren 12a (91 urte)
Heriotza modua : eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, aktorea eta recording artist Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea RCA Victor
IMDb nm0686217
www.nillapizzi.it/

BiografiaAldatu

Sant'Agata Bolognese herrian jaio zen, Italiako Boloniako probintzian, eta bereziki ospetsua izan zen bere herrialdean 1950 eta 1960ko hamarkadetan. 1951ko Sanremoko kantu jaialdia irabazi zuen "Grazie dei Fiori" kantuarekin, eta beste horrenbeste egin zuen 1952ko edizioan "Vola Colomba" kantuarekin. Urte honetan, berak interpretatutako beste bi kantu bigarren eta hirugarren postuetan geratu ziren.

Italiar musikaren kantari historikotzat hartua da, eta "San Remoko erregina" deitua kantu jaialdi honetan lortutako arrakasten ondorioz. Bere azken agerpena Sanremoko eszenategian 2010ean izan zen, jaialdiaren 60. edizioa ospatzeko.

Bere kanturik arrakastatsuena 1952ko Sanremoko jaialdiko "Papaveri e papere" izan zen.