Mieczysław Weinberg, baita Moisey edo Moishe Vainberg ere, errusieraz Моисей Самуилович Вайнберг, polonieraz Mieczysław Wajnberg (Varsovia, Polonia, 1919ko abenduaren 8a - Mosku, Errusia, 1996ko otsailaren 26a) poloniar jatorriko errusiar musikagilea izan zen.

Mieczysław Weinberg

Bizitza
JaiotzaVarsovia1919ko abenduaren 8a
HerrialdeaPoloniako Bigarren Errepublika
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaMosku1996ko otsailaren 2a (76 urte)
Hobiratze lekuaDomodedovo Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaSamuil Weinberg
Hezkuntza
HeziketaChopin University of Music (en) Itzuli 1939)
Belarusian State Academy of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
poloniera
Irakaslea(k)Józef Turczyński (en) Itzuli
Vasily Zolotarev (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakDmitri Xostakovitx
Genero artistikoaopera
sinfonia
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

IMDB: nm0883260 Spotify: 6roPI9Y9n0FmCWxI3GxjaH Musicbrainz: 554fbabf-54f4-4640-8eb6-88693b6085c7 Songkick: 6830 Discogs: 1016871 Allmusic: mn0001792514 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aita musikagilea eta biolin-jotzailea zuen. Hamabi urte zituela, Józef Turczyńskiren piano-eskoletan onartu zuten Varsoviako Kontserbatorioan. Ikasketen diploma 1939an lortu zuen.

Alemaniarren inbasioaren ondorioz, Errusiara ihes egin behar izan zuen, eta Minsken ezkutatu zen. Han Vassili Andreievitx Zolotareven konposizio eskolak hartu zituen bi urtez. Weinbergen familia Varsovian gelditu zen, eta naziek akabatu egin zituzten. Alemaniarren SESBen kontrako erasoaren ondorioz, ekialderantz ihes egin behar izan zuen berriro, eta Uzbekistanera iritsi zen, Tashkentera, hain zuzen.

1942an hemeretzi sinfonietatik lehena idatzi zuen, eta Xostakovitxi bidali zion kopia bat; hark Moskura joateko eskatu zion, berarekin lan egiteko. Maisua eta ikaslea adiskide bihurtu ziren, eta noizean behin, elkarrekin jotzen zuten pianoa. Adiskidetasun hori lagungarri izan zitzaion Weinbergi sobietar buruzagien erasoen aurrean.

SESBeko judu antzezle handienaren (Solomon Mikhoels, Vovsi deitua) alabarekin ezkondu zen. Aitaginarreba hil egin zuten Stalinen aginduz 1948an, eta ondoren, emaztea hil zuten, Miron Vovsi, blusa zurien konplotean parte hartu zuen medikuaren iloba zelako. Weinberg espetxera eraman zuten, eta Xostakovitxen laguntzari esker, 1953an askatu zuten. Hainbat adiskidek eskakizun ofizialak egin zizkioten, eta Moskuko musikako inguruetan sartzen lagundu zioten.

Weinbergek hainbat partitura idatzi zituen tresnetarako, bakarlarientzako eta musikagileentzako. 1980an haren lanen zerrenda bat argitaratu zen, baina argitalpen horretan hainbat hutsune daude. Hemeretzi sinfonia idatzi zituen, koherentzia eta batasun handikoak. Ganberako musika ere aipagarria du, batez ere, harizko tresnetarako laukoteak. 1965etik 1970era bitartean, garai hartako vedetteentzako kontzertuak idatzi zituen, eta baita biolontxelo, biolin, txirula, tronpeta eta klarineterako obrak ere.

Erreferentziak aldatu