Julia Conesa Conesa (Oviedo, Asturias, 1919ko maiatzaren 25aMadril, 1939ko abuztuarean 5a) Erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan modista zen eta 20 urte zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]

Julia Conesa Conesa

Bizitza
JaiotzaOviedo1919ko maiatzaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLa Almudenaren hilerria1939ko abuztuaren 5a (20 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjostuna
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak

Biografia

aldatu

Julia Conesa Oviedo, Asturiasen jaio zen eta José eta Dolores zituen gurasoak; ondoren Madrilera lekualdatu zen ama eta ahizpekin.

1937an JSUra afiliatu zen, bere kirol instalazioetan lagunduz eta kirol jardueretan monitore gisa arituz. Hala ere, lan hau utzi behar izan zuen, familiaren ekonomia kaskarrari laguntzeko, eta hala, gerra bitartean tranbien tiketak kobratuz lan egin zuen.

Beste hainbat militante bezala, 1939ko maiatzean atxilotu zuten bere etxean josten zegoela, antza bere mutil lagunaren lagun batek salatu zuelako. Egotzitako delituen artean Isaac Gabaldón Guardia Zibilaren kontrako atentatua eta Garaipenaren desfilearen aurretik kaleetan propaganda jartzea zeuden (propagandan "Menos Viva Franco eta más pan blanco" jartzen zuen).

Atxiloketa ostean Las Ventas emakumeen kartzelan sartu zuten, eta bertan hainbat presokidek berari buruz zera zioten:

« Se las llevaron en plena noche y cuando bajaban las escaleras Julia comenzó a cantar el himno de la "joven guardia", todas las demás la siguieron y sus voces se fueron perdiendo poco a poco, minutos después y sobre la sangre de los muchachos, fueron asesinadas".[5] »

Era berean, antza Juliak familiari helarazitako azken gutunak historiako esaldi esanguratsuenetako bat biltzen zuen: "Nire izena ez dadila historiatik ezabatu". Gutunak honela dio:

« Madre, hermanos, con todo el cariño y entusiasmo os pido que no me lloréis nadie. Salgo sin llorar. Me matan inocente, pero muero como debe morir una inocente. Madre, madrecita, me voy a reunir con mi hermana y papá al otro mundo, pero ten presente que muero por persona honrada. Adiós, madre querida, adiós para siempre. Tu hija, que ya jamás te podrá besar ni abrazar. Que mi nombre no se borre en la historia”.[6] »


1939ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan.[7]

 
Madrilgo herriak eta Trece Rosas fundazioak LAS TRECES ROSASen memorian

Memoria

aldatu

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei homenaldia egiten zaie[8]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak.

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historigileari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela.[9]

Erreferentziak

aldatu
  1. Madrilgo frankismoaren biktimen zerrenda. Memoria y Libertad-en
  2. NÚÑEZ DÍAZ-BALART, Mirta eta ROJAS FRIEND, Antonio (1997): Consejo de Guerra. Los fusilamientos en el Madrid de la posguerra (1939-1945). Compañía Literaria, Madrid. ISBN 9788482130590. (Dialnet)
  3. Fusilados por el franquismo en el Cementerio del Este de Madrid
  4. «Taller de historia del PCE "Marusia" [Tetuán, Madrid: Memorial Madrid. Represión franquista y lucha por la libertad»] Taller de historia del PCE "Marusia" [Tetuán, Madrid] . Noiz kontsultatua: 2020-05-29.
  5. (Gaztelaniaz) Puebla, Cristina. (2011-08-05). «"Que mi nombre no se borre de la Historia"» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  6. Revista sociocultural desde Valencia. Comprometidos con la cultura 19/11/2009. (Ikusia 2020/06&01) https://web.archive.org/web/20200212033420/http://losojosdehipatia.com.es/cultura/historia/julia-conesa-que-mi-nombre-no-se-borre-de-la-historia/.
  7. «En Zona Feminista: LAS TRECE ROSAS» En Zona Feminista (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  8. Madrid homenajea a las Trece Rosas en el 74 aniversario de su ejecución.
  9. Listado de personas ejecutadas durante la posguerra (1939-1944) en la ciudad de Madrid(Internet Archiven artxibatua)