Victoriana Aizpuru

Erraketista

Victoria Aizpuru Agirretxe (Errezil, Gipuzkoa,1919ko azaroaren 16a) erraketista profesionala izan zen. Victoria, Vichori eta Pitxirri" izengoitiez jokatu zuen, aurrelari postuan, Logroñoko, Valentziako eta Santa Cruz Tenerifeko frontoietan.[1]

Victoriana Aizpuru

Bizitza
JaiotzaErrezil1919ko azaroaren 16a (104 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Victoria, Vichori eta Pitxirri

Biografia aldatu

Victoria, bere herrikide Margara Urdalleta Uzkudun "Margara" bezala, erraketista profesionala izan zen. Logroñoko Beti-Jai frontoian, Valentziako Chiquin eta Santa Cruz Tenerifeko Tenerife frontoietan jokatu zuen.[2][3][4][5]

Aitzindariak aldatu

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Victoriana Aizpuru Aguirreche Victoria» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  2. «Victoriana Aizpuru F. Tenerife-ko karteleran | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  3. «Victoriana Aizpuru Tenerifen | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  4. «F. Tenerifeko kuadroa 4 | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  5. «F. Tenerifeko kuadroa 3 | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  6. «Raquetistas, esas grandes olvidadas de los frontones» El Diario Vasco 2019-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).

Kanpo estekak aldatu