Luis Laorga
Luis Laorga Gutiérrez (Madril, 1919ko urtarrilaren 5a - ib., 1990eko azaroaren 5a) bere garaian ospe handia izan zuen arkitektoa izan zen. Euskal Herrian gehien bat ezaguna Sainz de Oizarekin batera Arantzazuko Santutegiko proiektuaren egileetako bat izan zelako.
Luis Laorga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1919ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1990eko azaroaren 5a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
XX. mende erdialdean haren diziplinari berrikuntza-bultzada eman zion arkitekto azpimarragarria da. Ez bakarrik Arantzazuko Santutegiko proiektuan, proiektu askotan Francisco Javier Sáenz de Oiza ospetsuarekin bat egin zuen lan. Horien artean nabarmendu beharrekoak dira Arantzazuko Basilika eta Madrilgo Mesedetako Andre Mariaren Basilika Hispanoamerikarra. Bai Laorga eta baita Sáenz de Oiza ere 50. hamarkadan sormen arkitektonikoko abangoardiaren buru izan zen Madrilgo Arkitektura Eskolako ordezkari nagusiak izan ziren.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Arkitektura» www.arantzazu.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).