Ireki menu nagusia

Antonio Elortza Muxika (Legazpi, Gipuzkoa, 1911 - Donostia, Gipuzkoa, 1976) kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea izan zen, eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea. Elortzak sustatu zuen 1965ean Donostiako belodromoa eraikitzea, eta urte hartan bertan Munduko Txirrindularitza Txapelketa Donostian jokatzea lortu izanaren arduradun nagusietako bat izan zen. Lan horren guztiaren omenez jarri zioten Antonio Elortza belodromoa izena Donostiako belodromoari.[1]

Antonio Elortza Muxika
Bizitza
Jaiotza Legazpi1911
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1976 (64/65 urte)
Jarduerak
Jarduerak Kirol kudeatzailea
Lantokia(k) Donostia

BizitzaAldatu

Kirola sustatzen egindako lanak ezagutza ugari ekarri zizkion eremu geografiko guztietan: dela Donostian, dela Gipuzkoan, dela Espainian, dela nazioartean. Hona hemen aipagarrienak:[1]

  • 1965eko urriaren 29an, Donostiako Hiriaren zilarrezko domina eman zioten.
  • 1964an, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak urrezko domina eman zion.
  • Espainiako Kirol Merituaren zilarrezko bi domina jaso zituen, 1964an bata eta 1965ean bestea.
  • Nazioarteko Txirrindularitza Amateurraren Federazioak (FIAC) urrezko dominaren saria eman zion.

Sari horiek guztiak kirol jarduera zabaltzeko eta sustatzeko izan zuen ardurarengatik jaso zituen. Baina, nagusiki, txirrindularitzan nabarmentze da Elortzaren eragina, eta arlo horretan izandako kargu garrantzitsuetan azaltzen da haren lanaren maila aipagarria:[1]

ErreferentziakAldatu