Maureen Paula O’Sullivan (1911ko maiatzaren 17a, Mainistir na Búille-Boyle, Ros Comáin-Roscommon1998ko ekainaren 23a, Scottsdale, Arizona) , aktore irlandarra izan zen. Ikasketak eskola erlijiosoetan egin zituen Dublin, Londres eta Frantzian; Londresekoan Vivien Leigh gelakide izan zuen. Etxera itzulita, txiroak jagoten hasi zen lanean. Frank Borzage zuzendaria 1930ean Irlandan Song o' My Heart filma egiten ari zela, Maureen gazteaz ohartu eta proba txiki bat egiteko eskatu zion. Emaitzarekin gustura, pelikulan parte hartzea eskaini zion. Lana Hollywooden amaitzekoa zen. Horrela egin zuen Ameriketarako jauzia. Fox etxearekin sei filma egin zituen jarraian, eta beste hiru zenbait estudiotan. 1932an Metro-Goldwyn-Mayerrekin sinatu zuen eta bertan lanean hasi. Handik gutxira Irving Thalberg ekoizleak Tarzan the Ape Man filmean Jane Parker pertsonaiarena egiteko aukeratu zuen Johnny Weissmullerekin batera. Eta 1932 eta 1942 bitartean sei alditan jokatu zuen pertsonaia hura.

Maureen O'Sullivan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaureen Paula O'Sullivan
JaiotzaBoyle1911ko maiatzaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaScottsdale (Arizona)1998ko ekainaren 23a (87 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaCharles O'Sullivan
AmaMary Frazer
Ezkontidea(k)John Farrow  (1936 -  1963)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWoldingham School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

farrow-osullivan.com
IMDB: nm0001577 Allocine: 12946 Allmovie: p53671 TCM: 143796 IBDB: 54979
Musicbrainz: 358adb40-ffc2-430d-b412-6838dc6024b2 Find a Grave: 3128 Edit the value on Wikidata

William Powell eta Myrna Loyrekin aritu zen The Thin Man 1934ko ekoizpenean, eta Greta Garbo eta Basil Rathbonerekin Anna Karenina filmean (1935). 1938koa da A Yank at Oxford, eta 1940koa Pride and Prejudice Jane Austenen eleberrian oinarritutakoa, Laurence Olivier eta Greer Garson aktoreekin batera.

Maureen O'Sullivan Pride and Prejudice (1940) filmean

1942an Tarzan's New York Adventure egindakoan, Metrokoei kontratoa etetea eskatu zien, familia kontuek bultzatuta (John Farrow zinema zuzendaria izan zen bere senarra gaixo etorri berria zen Bigarren Mundu Gerran arituta). Maureen eta Johnen alaba Mia Farrow da. 1948an senarrak zuzendutako The Big Clock filmean aritu zen, baina ordutik aurrera bere agerraldiak bakanak izango ziren. Alaba Mia Woody Allen zinema zuzendariarekin zebilela, Maureen Hannah and Her Sisters filmean aritu zen; urte berean, 1986an , Francis Ford Coppolak Peggy Sue Got Married lanean aritzeko deitu zuen.

Maureen O'Sullivan 87 urte zituela hil egin zen, bihotzekoak jota.

Filmografia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maureen O'Sullivan