Mario Fortino Alfonso Moreno Reyes, askoz ere ezagunagoa Cantinflas ezizenaz (1911ko abuztuaren 12a, Mexiko Hiria - 1993ko apirilaren 20a, Mexiko Hiria) antzerki eta zinemako mexikar aktore eta umorista bat izan zen. 1957ko Urrezko Globo Saria irabazi zuen.

Cantinflas
Cantinflas .jpg
Bizitza
Izen osoa Mario Fortino Alfonso Moreno Reyes
Jaiotza Mexiko Hiria1913ko abuztuaren 12a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria1993ko apirilaren 20a (79 urte)
Hobiratze lekua Spanish Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Valentina Ivanova (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Chapingo Autonomous University (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema aktorea, komediantea, gidoilaria, telebista-aktorea, militarra, antzerki aktorea eta musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Cantinflas

IMDB: nm0134594 Allocine: 29637 Allmovie: p84036 TCM: 28230
Find a Grave: 8088473 Edit the value on Wikidata

Cantinflas, Mexikoko auzo behartsuetatik irtendako pertsonaia eroxka eta maltzurkeriarik gabeak, ospe itzela eman zion Mario Morenori. Itxura ere nahastezina zuen: begi biziak, bibote bitxia, galtzak erdi eroriak, mugimendu xelebreak...Askotan Charlot mexikarra deitu izan zaio, eta Charlie Chaplinek berak garaiko komikorik onena zela erran zuen[1].

Zineman oso ibilbide luze eta oparoa izan zuen, bere film garrantzitsuenen artean honako hauek daudelarik: El supersabio (1948, Miguel M. Delgado), Si yo fuera diputado... (1951, Miguel M. Delgado), Around the World in Eighty Days (1956, Michael Anderson), El padrecito (1964, Miguel M. Delgado), Por mis pistolas (1968, Miguel M. Delgado), El patrullero 777 (1977, Miguel M. Delgado), edota El barrendero (1981, Miguel M. Delgado).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cantinflas