Ireki menu nagusia

Herta Oberheuser (Kolonia, 1911ko maiatzaren 15Linz am Rhein, 1978ko urtarrilaren 24) naziekin bat egin zuen mediku alemaniarra izan zen. Haren espezialitatea dermatologia zen eta emakumeentzako antolatutako Ravensbrück kontzentrazio-esparruan aritu zen.[1] Nurenbergeko epaiketetan kondenatua izan zen.[2]

Herta Oberheuser
Herta Oberheuser.jpg
Bizitza
Jaiotza Kolonia1911ko maiatzaren 15a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Linz am Rhein Itzuli1978ko urtarrilaren 24a (66 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bonngo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak mediku militarra, medikua, concentration camp guard Itzuli, politikaria eta dermatologist Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

EsperimentuakAldatu

Oberheuser presoekin esperimentatu zuen. Haren espezialitatea dermatologia izanik, presoei zauriak eragiten zien, ondoren infektatzeko, frontean soldaduek pairatzen zituzten zauriak imitatzeko. Horretarako, ezpalak, iltze herdoilduak, kristalak, zikinkeria, zerrautsa erabiltzen zuen. Bereziki krudelak haurrekin egin zituen esperimentuak izan ziren. Esaterako evipan izeneko barbiturikoa eta olioa xiringatzen zien ondoren soin atalak eta organoak kentzeko. Indizioa jasotzetik hil arte hiru minutu inguru igarotzen ziren eta denbora horretan haurrak ezagueradunak ziren.[3]

Nurembergeko epaiketaAldatu

1946an mediku nazien aurkako Nurembergeko epaiketa hasi zen. Errudunak deklaratuak izan ziren hamabost medikuetatik emakume bakarra Herta zen. Gerra-kriminala bezala, hogei urteko sententzia jaso zuen baina, portaera ona zela medio, 1952ko apirilean kalean zegoen. Medikuntza mundura itzuli zen, orduan familiako medikua bezala Stockseen (Alemania). 1956an, Ravensbrück esparrutik bizirik ateratako emakume batek ezagutu eta salatu zuen. Ondorioz, 1958an, lan egiteko lizentzia galdu zuen. 1978ko urtarrilean hil zen.[4]

 
Herta Oberheuser Nurenbergen.

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo loturakAldatu