Jose Antonio Arkotxa
euskal idazlea
Jose Antonio Arkotxa Martija (Mutriku, Gipuzkoa, 1911ko martxoaren 29a - Donostia, Gipuzkoa, 1996ko martxoaren 17a) euskal idazle eta antzerkigilea izan zen.[1]
Jose Antonio Arkotxa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Antonio Arcocha Martija |
Jaiotza | Mutriku, 1911ko martxoaren 29a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 1996ko martxoaren 17a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Atxukale |
![]() |
Biografia
aldatuHemeretzi urte bete ondoren, El Día, Argia eta Euzkadi aldizkarietara bidaltzen hasi zen bere lantxoak, eta geroago Zeruko Argia, Egan, eta Agur aldizkarietan batez ere idazten jarraitu zuen. Kontabilitateburu hasi zen lanean Ondarroan 1943an, bere kasa ikasi zuen ofizioan. [2]
Bere lan garrantzitsuenak: Nork nori ziria sartu, Antzerki ikasketa berezia, Arantzazu´ko Anai Patxi, Gabon gontzeta, Leniz-ko alaba, Arrain saltzaileak (irratirako gidoia) eta Brokel jauna.[3] Euskaltzain urgazlea, 1968an Arantzazuko Batzarrean parte hartu zuen.
Lanak
aldatuAntzerkia
aldatu- Nork nori ziria sartu? (1949, Egan)
- Tan tarran... tapatatan (1971)
- Joxe-maritarrak (1980, Euskaltzaindia - BBK) Toribio Altzaga Saria
- Kresal txipristiñak (1982)
- Patxikilo eta Pantxika (1985)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Jose Antonio Arkotxa Martija. .
- ↑ Aulestia, Gorka. «Jose Antonio Arkotxa Martija Atxukale 1911-1996» Bidegileak.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.