Charles Bruck
Charles Bruck (Timisoara, Austria-Hungariako Inperioa —egungo Errumania—, 1911ko maiatzaren 2a - Hancock, Maine, AEB, 1995eko uztailaren 16a) musikagile frantsesa izan zen, Errumanian jaioa.
Charles Bruck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Timișoara, 1911ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Errumania Frantzia |
Heriotza | Hancock (en) , 1995eko uztailaren 16a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Alfred Cortot |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | University of Hartford (en) |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Biografia
aldatuMusika-ikasketak Vienan hasi zituen, eta ondoren Parisa joan zen zuzenbidea ikastera. 1931n pianoa landu zuen Vlado Perlemuterrekin batera eta konposizioa Nadia Boulangerrekin musika-eskolan. 1934. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Pierre Monteuxekin batera. 1936an Parisko orkestra filarmonikoak antolatzen zuen orkestra-zuzendarien lehiaketa irabazi zuen; urte horretan bertan egin zuen lehenengo bira Estatu Batuetan.
1939an Frantziako herritartasuna hartu zuen. Gerra bitartean ezkutaturik ibili zen lehenbizi eta Erresistentzian lanean ondoren. 1945-1948 bitartean Industria-produkzioaren ministerioko musika-industrien zuzendari izan zen. Ondoren Cannes eta Deauvilleko kasinoetako orkestra-zuzendari izan zen (1949-1950), eta Amsterdamgo Herbehereetako Operako musika-zuzendari (1950-1954). Frantziara itzuli zenean Prokofieven L´Ange de feur (Suzko aingerua) opera zuzendu zuen (1954). Estrasburgoko Orkestra sinfonikoko zuzendari (1955-1965) eta ORTFko Orkestra filarmonikoko zuzendari izan zen (1965-1970).
Zuzendu ditu, besteak beste: Prokofieven Jokalaria (1956), Janáceken Meza glagolitikoa (1957), Kodály Hary János (1959), Lutoslawskin Orkestrarako kontzertua (1963) eta Joko veneziarrak (1965), Ligetiren Atmosferak (1964) eta Requiem (1966), Pendereckiren Pasioa San Lukasen arabera (1967) eta Dies Irae (1968).
Hainbat musikagile ezagutarazi ditu, hala nola Boris Blacher, Hans Werner Henze, Goffredo Petrassi, Bernd Alois Zimmermann.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.