Antonio Fogazzaro (Vicenza, Italia, 1842ko martxoaren 25a - Vicenza, Italia, 1911ko martxoaren 7a) italiar idazlea izan zen.

Antonio Fogazzaro

(1900)
Italiako Erresumako senataria

Bizitza
JaiotzaVicenza1842ko martxoaren 25a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1911ko martxoaren 7a)
HeriotzaVicenza1911ko martxoaren 7a (68 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea eta politikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0283873 IMSLP: Category:Fogazzaro,_Antonio Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Zuzenbidean doktorea zen, baina legeak utzi zituen idazle izateko.

Miranda bertsoz idatzitako eleberrian (1871) emakumearen arima aztertzen du. Malombra (1881), Daniel Cortis (1885) eta Poeta baten Misterioa eleberrietan giza grinak jarri zituen joera mistikoen kontra, eta eztabaida sutsuak piztu zituen. Piccolo mondo antico (1895) Risorgimentoko (1848-1859) politika barruan gizonaren bizitza azaltzen saiatu zen. Aldiz, Piccolo mondo d´oggi obran ateismotik federako pasabidea adierazi zuen. Il Santo liburua (1905) Elizaren ustetan modernistegia zelako Indizean sartua izan zen.

Bere Barne Egunkaria eta Aitortzako koadernoak liburuetan, materialismoaren kontrako jarrera azaldu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Fogazzaro  

Erreferentziak aldatu