Ahmed Orabi edo Ahmed Urabi koronela (arabieraz: أحمد عرابى‎, ˈæħmæd ʕoˈɾˤɑːbi ahoskatua; Harya-Ruzna, Behe Egipto, 1841eko martxoaren 31Kairo, 1911ko irailaren 21a), baita Orabi Pasha, Ahmed Oraebi edo Ahmed Pasha Orabi el-Masri ere, egiptoar militarra izan zen. 1879. urtean koronel-maila zuen. Alderdi nazionala sortu zuen europarren aurka eta parlamentu bat osatzeko eskatu zuen. 1881. urtean Gerrako ministro izendatu zuten. Alexandrian bizi ziren europarren aurkako matxinada bat bultzatu zuen, baina ingeles-frantses gudarosteek hiria hartu zuten. 1882. urteko irailean ingelesek Urabi garaitu zuten Tell al-Kabirren. Preso harturik, Zeilanera deportatu zuten. 1901. urtean Egiptora itzuli zen.

Ahmed Orabi

Defentsa Ministroa

1882ko ekainaren 17a - 1882ko uztailaren 20a
Defentsa Ministroa

1882ko otsailaren 4a - 1882ko maiatzaren 26a
Bizitza
JaiotzaZagazig (en) Itzuli1841eko martxoaren 31
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKairo1911ko irailaren 21a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaAl-Azhar unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Graduabrigadier
Miralay (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakAnglo-Egyptian War (en) Itzuli
Urabi revolt (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahmed Orabi