Isabel Morgan

Birologo

Isabel Merrick Morgan (New Bedford (Massachusetts), 1911ko abuztuaren 20a1996ko abuztuaren 18a ) Johns Hopkins Unibertsitateko AEBetako birologo eta bakteriologoa izan zen eta tximinoak poliomielitis gaixotasunetik babesten zituen txerto esperimentu bat sortu zuen. Hori izan zen gizakientzako polio txertoaren aurkikuntzaren aurrekaria. [1][2]

Isabel Morgan

Bizitza
JaiotzaNew Bedford (Massachusetts)1911ko abuztuaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaArlingtongo konderria1996ko abuztuaren 18a (84 urte)
Familia
AitaThomas Hunt Morgan
AmaLilian Vaughan Morgan
Familia
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakbirologoa eta bakteriologoa
Enplegatzailea(k)Johns Hopkins Unibertsitatea
Rockefeller Unibertsitatea
Memorial Sloan Kettering Cancer Center (en) Itzuli

Ibilbidea aldatu

Morgan New Bedford, Massachusettsen, jaio zen. [3] Bere gurasoak genetikariak ziren, Lilian Vaughan Sampson eta Thomas Hunt Morgan, azken hau 1933ko Nobel Saria Fisiologia eta Medikuntzan.[1]

Morgan Stanford Unibertsitatean lizentziatu zen eta bere doktorego tesia idatzi zuen bakteriologian, Pennsylvaniako Unibertsitatean . New Yorkeko Rockefeller Unibertsitatean sartu zen 1938an, bertan Peter Olitsky patologoaren eta mikrobiologoaren laborategian ikertzaile gisa lan egin zuelarik. Honek Morgan froga zientifiko sendoak oinarritzat hartuta ikerketa bide berriak bilatzen ari zen sormen handiko pertsona gisa deskribatu zuen. [4]

Morganek gaixotasun birikoen aurkako immunitatea ikertu zuen, hala nola polio eta entzefalomielitisa nahiz eta ez zuen gizakiekin saiakuntza klinikorik egin kalterik eragingo ez ziela erabat ziurtatu arte.[5] Emakumea izanik, diskriminazioa jaso zuen; bere gizonezko lankide ikertzaileek baino soldata apalagoa izan zuen eta haiek izan ziren beti bekak eta sariak jaso zituztenak.[1] [4] [6]

Polioari buruzko ikerketak aldatu

Poliomielitisa nerbio sistemaren birus inbaditzaile batek eragindako gaixotasun infekziosoa da, ondorio deformagarriak, ezgaitzaileak eta are fatalak dituena. HIESa agertu arte, XX. mendeko gaixotasunik hedatuenetakoa izan zen, mundu osoan zehar epidemiak eraginez. 1944an, Morganek ikerketa taldea osatu zuen Johns Hopkins Unibertsitateko, David Bodian eta Howard A. Howe birologoekin eta frogatu zuen digestio-hodia zela polioaren birusaren infekzio eta sarbide nagusia, ez arnasbidea ordura arte uste zen bezala. Bere taldearekin, gainera, birusaren hiru mota desberdin zeudela aurkitu zuen eta infekzioan biremia fase bat zegoela, hots, birusaren presentzia odolean.[2][7]

Han esperimentuak egiten hasi zen ehun nerbiosoan hildako polio birusarekin eta formaldehidoakin ez-aktibatuta. Txinpantze talde bat immunizatzea lortu zuen. Ez-aktibatutako birusarekin txertatu ondoren, tximinoek poliobirus kontzentrazio altuko injekzioei aurre egin ahal izan zieten. [8] Bere lana 1948an argitaratu zuen eta hau polioaren aurkako txertoa existitzen zenaren lehenengo froga esperimentala bihurtu zen. 1935ean, Maurice Brodie- k birus ez-aktibatuarekin immunitatearen indukzio bera erakutsia zuen. [9]

Morganek bere lana egin arte, uste zen birus biziek soilik ahal zutela polioaren aurkako immunitatea transmititu. Beraz, Morganen lana funtsezkoa izan zen hildako birusekin polioaren aurkako txertoa lortzeko. Jonas Salk ikerlari estatubatuarraren txertoa onartu zen 1955ean erabilera orokorrerako. 1962an Albert Bruce Sabin poloniar birologoak birus bizi eta moteldua erabiliz sorturiko txertoa onartu zen. [2][7]

1950ean John Hopkins Unibertsitatea utzi zuen eta bertan behera utzi zituen polioari buruzko ikerketak, 1949an Joseph Muntain koronel ohiarekin ezkondu ondoren. Inork ez zuen polioaren inguruko ikerketekin jarraitu nahiz eta Morganek gaixotasunaren inguruko artikuluak argitaratzen jarraitu zuen. [1][3]

Morgan senarrarekin batera Westchester konderrietara joan zen bizitzera, eta harekin batera hasi zen konderriko Laborategi Ikerketa Sailean, aurreko ikerketa-zentroa baino askoz ere apalagoa zena. Peter Olitsky-k, bere irakasle ohiak, Morganenan baino maila baxuagoko laborategi horretako zuzendariari gomendatu zion bere lanean oinarritzeko. Gainera, Morgan larri ezindua zegoen senarraren semeordea zaintzen hasi zen.[5]

1960an, bere semeordea, Jimmy Mountain, hegazkin istripu batean hil zen, eta ondoren Morganek bere lana utzi zuen County Countyn. Urtebete geroago, Columbiako Unibertsitatean bioestatistika masterra egin zuen eta aholkulari zientifikoa izan zen Manhattango Memorial Sloan Kettering Cancer Center zentroan.[1][3]

Morgan 1980an erretiratu eta 1996an zendu zen, 85 urte bete baino bi egun lehenago.[5]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

 
Poliomielitisaren aurkako borrokaren liderrak, 1958ko urtarrilak 2an omenduak izan ziren Polioaren Ospearen Aretoaren inaugurazioan. Ezkerretik eskuinera: Thomas M. Rivers, Charles Armstrong, John R. Paul, Thomas Francis Jr., Albert Sabin, Joseph L. Melnick, Isabel Morgan, Howard A. Howe, David Bodian, Jonas Salk, Eleanor Roosevelt eta Basil o 'Conno

1958ko urtarrilean, bere bustoa zizelkatu zen, gainontzeko polioari buruzko ikerketataldearekin, emakume bakarra izanik Roosevelt Warm Polioren Ospearen Aretoan (Warm Springs, Georgia) [1] [4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Isabel Morgan (1911-1996): La viróloga que precedió el descubrimiento de la vacuna de la polio | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2019-09-12 (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  2. a b c (Gaztelaniaz) López-Góñi, Ignacio. (2020-07-07). «Isabel Morgan, la investigadora que hizo posible la vacuna contra la polio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  3. a b c Isabel Morgan Mountain Collection. Medical Archives of The Jhons Hopkins Medical Institutions
  4. a b c (Gaztelaniaz) Isabel Morgan, la investigadora que hizo posible la vacuna contra la polio | Tribuna Feminista. 2020-07-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  5. a b c Añón, Rosa Ballester. (2007). «Isabel Morgan y el grupo de investigación sobre vacunas de la Universidad Johns Hopkins (1940-1960): un modelo de análisis de la trayectoria de una mujer en el mundo de la ciencia» Feminismo/s (10): 133–144. ISSN 1696-8166. (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  6. The Journal of Experimental Medicine (JEM), Vol 76 (1942), pp. 357–369
  7. a b (Gaztelaniaz) «Isabel Morgan, viróloga | Efemérides» Mujeres con ciencia 2017-08-20 (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  8. MORGAN IM. Immunization of monkeys with formalin-inactivated poliomyelitis viruses. Am J Hyg. 1948 Nov;48(3):394-406. PubMed PubMed
  9. (Ingelesez) Brodie, Maurice. (1935-01-01). «Active Immunization in Monkeys Against Poliomyelitis with Germicidally Inactivated Virus» The Journal of Immunology 28 (1): 1–18. ISSN 0022-1767. (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).

Kanpo estekak aldatu