Les Noces de Figaro

Opera bufoa, Opera komikoa edo Irri opera (italieraz: Opera buffa) gai komikoa edo arina duen opera da.

HistoriaAldatu

Opera bufoa XVII. mendean, Italian, opera serioen ekitaldien artean jotzen ziren intermezzo eta interludioetatik sortu zen. Bi pertsonaia talde biltzen zituen: bata, bost gizonezkok eta emakumezkok osatzen zuten; eta bestea, maitale bikote batek edo gehiagok. Elkarrizketak kantatzen ziren.

Obra ezagunenakAldatu

Opera bufo ezagunenak dira, besteak beste, Pergolesiren La serva padrona (1733) eta Maestro di capella (1732-1734), generoari hasiera eman ziotenak; geroagokoak dira Mozarten Figaroren ezteiak (1786) eta Così fan tutte (1790); Rossiniren Sevillako bizargina (1816), Donizettiren Maitasunaren elixirra (1832) eta Don Pasquale (1843) eta Maurice Ravelen L'Heure espagnole (1917).

ErreferentziakAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu