Bolonia
Bolonia[1] (italieraz eta ofizialki Bologna; emiliano-romagnoloz Bulåggna; latinez: Bononia) Italiako hiria da, Emilia-Romagna eskualdeko eta Boloniako metropoli-hiriko hiriburua. Po ibaiaren ertzean dago. 140,73 km²ko eremua du eta 2015ean 386.386 biztanle zituen[2].
Boloniako Unibertsitatea Mendebaldeko Europako zaharrena da, 1088an sortu baitzuten. Hirigune historikoa Europako bigarren handiena da (handiena Veneziakoa da) eta hobekien kontserbatu direnetako bat.
HistoriaAldatu
Antzinako etruriar hiri hau (Felsina), erromatarren kolonia izan zen (Bononia). Hiri librea zen XII. mendean; zuzenbidean espezialduriko unibertsitatea sortu zuten bertan. XV. mendea arte Bentivogliotarren esku geratu zen. Julio II.ak Bolonia Aita Santuaren estatu egin zuen (1513). XIX. mendean zehar izandako askatasun higikundeak austriarrek zapaldu zituzten. 1860. urtean Bolonia Italiako erresumaren esku geratu zen. Bigarren Mundu Gerran amerikarrek askatu zuten (1945). 1980an Boloniako sarraskia gertatu zen.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Bologna) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5 | 8 | 13 | 18 | 23 | 27 | 30 | 29 | 25 | 19 | 11 | 6 | 18 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2 | 1 | 4 | 8 | 12 | 16 | 18 | 18 | 15 | 10 | 4 | -0 | 9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 43 | 46 | 61 | 66 | 66 | 53 | 43 | 58 | 61 | 71 | 81 | 61 | 711 |
Iturria: Intellicast[3] |
EkonomiaAldatu
Italiako hiririk aberatsenetakoa eta ederrenetakoa da. Garrantzi handiko industria (metalurgia, kimika industria, janari industria, doikuntza mekanika, zapatagintza).
OndareaAldatu
Eliza ospetsuak, Errenazimentuko jauregia, XII. mendeko Asinelli dorrea eta liburutegi zoragarria daude. Boloniako Unibertsitatea Europako zaharrena da, 1088an sortua.
KirolakAldatu
- Bologna FC, futbol taldea.
- Virtus Pallacanestro Bologna, saskibaloikoa.
Hiri senidetuakAldatu
Boloniar ospetsuakAldatu
- Guglielmo Marconi (1874-1937), asmatzailea.
- Pier Paolo Pasolini (1922-1975), idazle eta zinemagilea.
- Roberto Regazzi (1956), luthier.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/01/09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia: 157. araua: Europako hiriak
- ↑ Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori). Comune: Bologna demo.istat.it . Noiz kontsultatua: 2016-01-09.
- ↑ Boloogna historic weather averages Intellicast . Noiz kontsultatua: 23 September 2009.
- ↑ Leipzig - Nazioarteko harremanak © 2009 Leipzigeko Udala, Europar eta Nazioarteko Arloetarako Bulegoa . Noiz kontsultatua: 2010-06-09.
- ↑ Intercity and International Cooperation of the City of Zagreb © 2006-2009 Zagreb Hiria . Noiz kontsultatua: 2010-06-09.
Kanpo estekakAldatu
- (Italieraz) Bolonia hiriaren webgune ofiziala
- (Italieraz) Boloniako Unibertsitatearen webgunea
- (Italieraz) Bologna FC futbol taldearen webgunea