Leonardo da Vinci

berpizkunde garaiko florentziar polimata

Leonardo da Vinci[1] (Leonardo di ser Piero da Vinci) (Vinci, Toskana, 1452ko apirilaren 15a – 1519ko maiatzaren 2a) Italiako Pizkunde garaiko polímata florentziarra izan zen.  Aldi berean, margolari, anatomista, arkitekto, paleontologo,[2] artista, botanikari, zientzialari, idazle, eskultore, filosofo, ingeniari, asmatzaile, musikari, poeta eta hirigilea izan zen. Francesco Melziren[3] alboan hil zen, eta hari eman zizkion bere proiektuak, diseinuak eta pinturak. Haurtzaroa bere jaioterrian igaro ondoren, Andrea de Verrocchio florentziar margolariarekin ikasi zuen. Bere lehen lan garrantzitsuak Milanen sortu zituen, Ludovico Sforza dukearen zerbitzura. Ondoren, Erroman, Bolonian eta Venezian lan egin zuen, eta azken urteak Frantzian igaro zituen, Frantzisko I.a erregearen gonbidapenean.[4]

Leonardo da Vinci

enbaxadore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLeonardo di ser Piero da Vinci
JaiotzaAnchiano (en) Itzuli1452ko apirilaren 15a
Herrialdea Florentziako Errepublika
BizilekuaVenezia
Florentzia
Erroma
Florentzia
Milan
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaAmboise1519ko maiatzaren 2a (67 urte)
Hobiratze lekuaAmboiseko jauregia
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaPiero da Vinci
AmaCaterina di Meo Lippi
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Andrea del Verrocchio
John Argyropoulos (en) Itzuli
Paolo dal Pozzo Toscanelli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ingeniaria, astronomoa, filosofoa, anatomista, matematikaria, eskultorea, polimata, arkitektoa, ingeniari zibila, diplomazialaria, asmatzailea, musikagilea, fisikaria, fisiologoa, botanikaria, kimikaria, zoologoa, karikaturagilea, zientzialaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea
Lateralitateaezkerra
Lantokia(k)Amboise
Florentzia
Mantua
Milan
Erroma eta Venezia
Enplegatzailea(k)Cesare Borgia
Ludovico Sforza  (1482 -  1500)
Lan nabarmenak
MugimenduaGoi Pizkundea
pizkundea
Genero artistikoaerretratua
margolaritza erlijiosoa
arte sakroa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm1827914 Musicbrainz: dc0640db-f5db-4fde-a5ca-ab1331f94a43 Discogs: 2132839 Find a Grave: 3673 Edit the value on Wikidata

Errenazimentuko gizakiaren arketipo eta sinbolo gisa deskribatu ohi da, jenio unibertsala, baita filosofo humanista ere, bere jakin-min infinitua bere asmakizun gaitasunarekin soilik parekatu daitekeena.[5] Leonardo da Vinci garai guztietako margolari handienetako bat bezala hartua izan da, eta ziurrenik, inoiz existitu den diziplina anitzeko talentu gehien izan duen pertsona. Ingeniari eta asmatzaile gisa, Leonardok bere garaia baino ideia aurreratuagoak garatu zituen, hala nola helikopteroa, tankea, itsaspekoa eta automobila. Bere proiektuetako gutxi batzuk izan ziren eraikiak (horien artean kable baten muga elastikoa neurtzeko makina), gehienak garai hartan egingarriak ez zirelako. Zientzialari gisa, ezagutza asko aurreratu zituen anatomia, ingeniaritza zibila, astronomia, optika eta hidrodinamika arloetan.

Historikoki, ospetsuena pinturagatik da. Bere obrarik ezagunenetako bi, Gioconda eta Azken afaria, behin baino gehiagotan kopiatu dituzte, eta baita parodiatu ere, Vitruvioren gizona marrazkia bezala, Hala ere, bere lanetako 20 inguru baino ez dira ezagutzen, batez ere teknika berriekin egindako esperimentuengatik (batzuetan negargarriak) eta bere egonkortasun eza kronikoagatik. Sorkuntza kopuru txiki hau, marrazkien koadernoekin batera, eta eskema zientifikoei eta pinturaren izaerari buruzko hausnarketekin, osatzen dute bere ondarea ondorengo artista belaunaldientzako.

Bizitza aldatu

Gaztaroa aldatu

Leonardo di ser Piero da Vinci 1452ko apirilaren 15ean jaio zen, Anciano herrian, Vinci hiritik gertu, Florentziatik mendebaldera. Leonardo, italiar nobleen familia aberats baten ondorengoa, sasiko semea zen: bere aita, Piero Fruosino di Antonio mezularia (notarioa, Florentziako Errepublikako kantzilerra eta enbaxadorea) nekazari familia bateko emakume Caterina umila haurdun utzi zuen.[6][7] Neska, Ekialde Hurbileko esklabo bat izan zitekeela susmatzen da.[8] Martin Kemp, Oxfordeko Unibertsitateko Arte Historiako irakasle emeritua, Toskanako artxiboetan ikertu ondoren, jaiotako data baieztatuko zuten dokumentuak aurkitu zituen, eta Vincitik kilometro batera zegoen bere aitaren landetxean izan zela. Bere ama hamabost urteko Caterina di Meo Lippi tokiko nekazaria zela baieztatu zuen. Piero dagoeneko senargaia zen, eta haurra aitonari entregatu zion, Antonio da Vinciri. Ziurrenik, honek amari dote bat eman zion ezkondu zedin. 1457ko zerga aitorpenetan, Antoniok adierazi zuen biloba berarekin bizi zela, eta Caterina baserritar batekin ezkonduta agertzen dela, Antonio di Piero Buti.[9]

Leonardo, edo Lionardo, bataioaren erregistroaren arabera,[10] bataiatu eta bere lehen bost urteak Vinciko bere aitaren etxean eman zituen, seme legitimo gisa tratatu zutela.[11] Irakurtzen eta idazten ikasi zuen, eta aritmetikako ezagutza jaso zituen. Hala ere, ez zuen ia latinik ikasi, irakaskuntza tradizionalaren oinarria. Ortografia kaotikoa edukitzeak erakusten du bere instrukzioan hutsuneak egon zirela; nolanahi ere, ez zen izan unibertsitateko ikasle batena.[12]

Leonardo da Vincik jaio zen herrixkan bertan eman zituen aurreneko urteak, inguruko larreetan bizi ziren sugandila, kilker, ipurtargi eta bestelako animaliekin jolastuz, haurtzarotik aberatsa zuen irudimena are gehiago landuz. Ez da garai hartako Leonardoren deskribapenik gure garaietaraino iritsi, baina haren lana aztertu zuten aurreneko autoreen ustez, horien artean Giorgio Vasari XVI. mendeko artista eta biografoak, gazte galai gisara aurkezten dute, ingurukoen begirunea bereganatzen zuen hizlari atsegin bezala.[13] Legenda asko sortu dira haren figuraren inguruan, eta horietako bat izan liteke Clark Kennethek bere Leonardo da Vinci lanean kontatzen duen bezala, Leonardo gazteak merkatuan txoriak erosten zituela gero, aurrez kendu zitzaien askatasunera itzultzeko.

Amarekin pasa zituen aurreneko urteak, baina Antonio di Piero Buti del Vacca da Vincirekin ezkondutakoan, aitaren familiaren etxean hartu zuten. Aita, hamasei urteko Albiera degli Amadori, Florentziako familia aberats bateko alabarekin ezkonduta zegoen, eta Leonardo legezko oinordekotzat sekula onartu ez bazen ere, harreman ona izan zuen bere aitaren emazte horrekin, nahiz eta oso gazte hil. Guztira aita lau aldiz ezkondu zen, eta hamar seme eta bi alaba izan zituen, legezko oinordekotzat denak.[14] [15] Leonardok aitaren azken emaztearekin harreman oso ona izan zuen: halaxe erakusten du behintzat hari bidalitako eskutitz batean tratatzen duen erak “ama gozoa eta maitea” idazten dionean.

Aitaldeko amonak, Lucia di Ser Piero di Zoso, zeramikaria zen eta ziurrenik Leonardo artelanetan sartu zuen pertsona izan zen. Pasadizo ezagun batek dioenez, zerutik etorri zen miru batek bere sehaska gainetik hegan egin zuen, buztanarekin aurpegia ukituz.[16] Giorgio Vasari, XVI. mendeko margolari errenazentisten biografoak, Le Vite-n (1568) istorio bat kontatzen du, non bertako nekazari batek Ser Pierori eskatu zion bere seme talentudunak irudi bat margotzeko plaka batan. Orduan, Leonardok suak botatzen zuen herensugearen irudikapena margotu zuen. Hain ondo zegoelako, Ser Pierok arte florentziarreko merkatari bati saldu zion, eta honek berriz Milango dukeari. Salmentari ateratako irabaziekin, Ser Pierok gezi batez zeharkatutako bihotz batez apaindutako plaka bat erosi zuen, eta nekazariari eman zion.[17]

Verrocchioren lantegian aldatu

 
Arno ibarraren ikuspegia (1473), Leonardoren lehen lan ezaguna.

Leonardo gaztea naturaren maitale zen, jakin-min handiz behatzen zuena. Karikaturak marrazten zituen, eta ispilu idazkera landu zuen dialekto toskanieraz. Vasarik anekdota bat kontatzen du artistaren ibilbidean egindako lehen urratsen inguruan: «egun batean, Ser Pierok bere marrazki batzuk hartu eta Andrea del Verrocchio lagunari erakutsi zizkion, eta behin eta berriz galdetu zion ea Leonardok marrazteari dedikatu al ote zen, eta gai horretan ezer lor zezakeen. Andrea oso harrituta geratu zen Leonardoren aparteko dohainak zituela ikusita eta Pierori gomendatu zion lanbide hori aukeratzen uzteko. Horrela, Ser Piero-k erabaki zuen Leonardo Verrocchioren lantegira joango zela. Leonardok berehala onartu zuen, eta lanbideko horretako eginbeharrak betetzeaz gain, marrazteko artearekin zerikusia zuen guztia egin zuen ». Hala, 1469az geroztik, Leonardo aprendiz aritu zen arte tailer ospetsuenetako baten Andrea del Verrocchiorekin. Berari zor dio diziplina anitzetako prestakuntzaren zati bat. Eta Sandro Botticelli, Perugino eta Domenico Ghirlandaio bezalako beste artista batzuetara ere hurbildu.

Verrocchio ospe handiko artista zen, eta oso eklektikoa. Formakuntzaz urregilea eta errementaria zen, baina ere berean margolaria, eskultorea eta urtzailea ere bazen. Batez ere Lorenzo de Médici ahaltsuarentzat lan egin zuen.[18] Leonardok Antonio Pollaiuolorekin ere lan egin zuen, lantegia Verrocchio-netik oso gertu zuen eta.

Urtebetez pintzelak garbitzen eta aprendizentzat ohikoak ziren beste jarduera txiki batzuk egiten igaro ondoren, Verrocchiok Leonardo tailer tradizional baten praktikatzen ziren teknika ugarirekin trebatzen ipini zuen. Testuinguru horretan, Leonardok kimikaren, metalurgiaren, larruaren eta igeltsuen lanak, eta mekanikaren zein zurgintzaren oinarriak ikasteko aukera izan zuen. Eta baita, hainbat teknika artistiko, marrazketa, pintura eta marmolezko eta brontzezko eskultura.[19][20] Era berean, trebakuntza jaso zuen kolore prestaketetan, grabatuan eta freskoen pinturetan. Bere aparteko talentuaz ohartu zenean, Verrocchiok ikasleari bere lan batzuk amaitzea utzi zion.[21]

 
Kristoren bataioa, Verrocchiok egina (1470-1480). Leonardok ere parte hartu zuen, behean ezkerrrean dagoen aingerua margotzen.

Verrochioren tailerreko prestakuntza haratago joan zen, eta beste kultura gune batzuetara hedatu zen. Kalkulu algoritmikoa ikasi zuen, eta Florentziako bi abakista garrantzitsuenak aipatzen zituen, Paolo dal Pozzo Toscanelli eta Leonardo Chernionese. Bestalde, Leonardok Piero Borgiren Nobel opera de arithmética, 1484an Venezian inprimatua, ere ezagutu zuen.

Ez da ezagutzen Leonardok Verrocchiorekin lan egin zuen garaiko artelanik. Vasariren arabera, soilik Kristoren Bataioa (1472-1475) margoan hartu zuen parte. Bestalde, kondairaren arabera, Verrocchiok lana amaitzea alde batera utzi zuen Leonardo gaztearen kalitateaz gaindituta sentitu zenean. Aingeru txiki baten utzi zuen bere maisu-eskua. Halaber, aprendiza modeloa ere izan behar zelaren tradizioari jarraituz, Leonardo da Verrocchioren David brontzezko estatua. Era berean, Verrocchioren Tobias eta aingerua lanean ageri den Rafael goiangerua Leonardoren erretratua dela suposatzen da.[6]

1472an, hogei urte zituela, San Lukasen kofradiako liburu gorrian bere izena ageri zen. Garai horretakoa da ezagutzen den bere lehenetako lan bat: Arno ibarreko paisaia edo Santa Maria della neve paisaia (1473), lumaz eta tintaz egindako marrazkia da.[22] Horrela hasi zuen margolari gisa bere ibilbidea, dagoeneko Deikundea (1472–1475), bezalako margolan aipagarriekin. Eta sfumatoaren teknika hobetu zuen, inoiz lortutako hobetze punturaino.

1476an Verrocchioren laguntzaile gisa agertzen zen aipatua beti, eta aitak bere lantegia izaten lagundu zionean ere, irakaslearekin kolaboratzen jarraitu zuen berarentzako afektu handia zuelako. Garai hartan, enkargu pertsonalak jaso zituen eta bere lehenen koadroa margotu zuen, krabelinaren Ama Birjina (1476). Urte bereko espediente judizial baten datuetan ageri denez, bera eta beste hiru gizonei sodomia kasu bat egotzi zieten. Garai hartan legez kanpoko praktika zen Florentzian, baina guztiak absolbituak izan ziren.[23] Dokumentu horrek, salaketa anonimo batean oinarrituta, ez zuen Leonardo homosexuala zela kategorikoki adierazten.

Laster Leonardo ingeniari gisa ere nabarmendu zen. 1478an, hogeita sei urte zituela, San Joan bataiotegia (Florentzia) altxatzeko eskaini zuen bere burua. Eta urte horretan, irakaslearen babesa utzi zuen, diziplina guztietan gainditu ondoren. Horrela, maisu margolari independente bilakatu zen.

Florentzian aldatu

1481ean San Donato monasterioak Magoen gurtza enkargatu zion, baina Leonardok ez zuen sekula koadro hau amaitu, ziurrenik etsita edo umiliatuta zegoelako, Sixto IV.a Erromako Aita Santuak Vatikanoko Jauregi Apostolikoko Kapera Sixtinoa apaintzeko ez zuelako bera aukeratu. Izan ere, hainbat margolarien artean lehia gogorra zegoen.[24] Neoplatonismoak, garai hartan Florentzian modan zegoenak, Milan bezalako hiri irekiago, akademiko eta pragmatikoago batera joateko erabakian ere paper garrantzitsua izan zuen. Ziur asko, ingurugiro berri hau bere espirituarentzat egokiagoa zen.

Leonardo-k Arroketako Ama Birjina (1483–1486) Sortzez Garbiaren anaidiarako margotu zuen, Milango San Francisco Handiaren elizara joango zena. Han zela, bigarren bertsioa egin zezan eskatu zion anaidiak. Leonardok obra kopiatzeko eskubidea lortu zuen, baina gerora arazo juridiko bat hasi zen, erabaki judizialak eta lagun batzuen esku-hartzea egon arte konpondu ez zena.[24] Azkenean, lanaren bi bertsio egon ziren. Gaur egun Parisko Louvre museoan dagoen bertsioa Florentzian egina dela pentsatzen da, eta gero Milanera eraman zuela, bere abilezia erakusteko.

Sforzatarrekin lanean aldatu

 
Azken Afaria (1494 edo 1495)

Florentzian Leonardoren lanak ez ziren oharkabean pasatu. Lorenzo de Medicik jakin zuen Leonardok zilarrezko lira bat sortu zuela zaldiaren buruaren itxurarekin. Lanaren kalitatearekin harrituta, Leonardo berarekin bidali zuen Milanera mezulari florentziar gisa, eta halaber Milango mezenas eta dukea zen Ludovico Sforzarekin lan egitera. Lorenzoren helburua Milango jaunekin harreman onak mantentzea zen.[25] Halaber, eskutitz bat idatzi zion dukeari, Codex Atlanticusan dagoena, eta bertan Leonardoren ingeniaritza alorreko jakituria aparta deskribatzen zuen, eta bidenabar, margolaria ere bazela jakinarazten zion.[26] Hori horrela, ondorengo Leonardoren lanbide nagusia ingeniaritza izan zen. Sforza ingeniarien zerrendan agertzen zen, eta 1493an Paviara bidali zutenean, «ingéniarius ducalis» izenburupean ageri zen. Sforzak hainbat zeregin egiteko agindu zion, eta margolari handientzat bakarrik gordetako aitorpena zen «Apelles florentino»  titulua ere eman zion.[27] Modu horretan, «jaiak eta ikuskizunak apaingarri aberatsekin» antolatzen eta publikoa txundituta uzten zituzten tramoiak asmatzen aritu zen, hala nola, Ludovico Sforzaren eta Beatriz de Esteren ezkontzan eta baita Ana Sforzaren eta Alfontso I.a Estekoarenean. Milango gorteko hainbat erretratu ere margotu zituen. Milango elite ilustratuekin izandako harremanak, zuen heziketaren hutsuneak antzemateko balio izan zion.[28]

Milango Katedralaren kupularen azterketaz arduratu zen. Eta sasoi berean, Ludovicoren aita Francisco I Sforzaren omenez eginteko asmoa zegoen zaldizko estatua, «Il Cavallo»ren buztinezko moldean lan egin zuen. Hirurogeita hamar tona brontzez egin behar zen, garai hartan benetako balentria teknikoa zena. Estatua hainbat urtez amaitu gabe egon zen.[16] Leonardok moldurarako buztinezko bertsioa amaitu zuenean, eta jadanik planak prest zeudenean galdaketa abian jartzeko, brontzea kanoiak egiteko erabili zen, Frantziako Karlos VIII.aren inbasioaren aurka hiria defendatzeko.

1490. urtean arkitektoen eta ingeniarien kongresu moduko batean parte hartu zuen, Milango katedralaren kupularen akaberaren zenbait alderdi eztabaidatzeko. Bertan, Francesco di Giorgio Martini ospe handiko ingeniaria ezagutu zuen, eta honek Parmara joatea gomendatu zion Giovanni Antonio Amadeo eta Luca Fancelli  kontsultatzera, eraikuntzaren zenbait alderdi argitzeko. Garai horretan, Leonardok proiektu tekniko eta militarrei buruz egin zuen lan.

 
Peter Paul Rubensen Anghiariko bataila Leonardoren jatorrizkoaren lanaren kopia bat da. Margolanaren erdian zegoen «Zutohialaren borroka» islatzen du.

Erlojuak hobetu zituen, ehungailua, garabiak eta beste tresna asko. Hirigintza ere aztertu zuen, eta hiri idealetarako planoak proposatu zituen. Antolamendu hidraulikoaz interesatu zen, eta 1498ko dokumentu batek ibaien eta ubideen ingeniari lanez arduratzen zela dio. 1495ean, hileta batekin lotutako gastuen zerrenda zehatz batek bere ama Caterinaren heriotza iradokitzen du.

1490 inguruan bere izena zeraman akademia bat sortu zuen. Bertan, urte batzuetanz bere ezagutzak irakatsi zituen, eta ikerketa guztiak tratatu txikietan idatzi zituen. Azken Afaria (1494–1498) freskoa margotu zuen Santa Maria delle Grazie dominikar komenturako. 1496an Luca Pacioli Milanera iritsi zen, eta Leonardoren adiskide handia egin zen. Bere La Divina proportione lanean grabatutako taulak Leonardok egin zizkion. Geroago, 1498an, Sforzesco gazteluaren sabaia eraiki zuen.[29]

1499an Frantziako Luis XII.aren tropek Milango dukerria konkistatu ondoren, Ludovico Sforza kargugabetu zuten eta bere iloba Maximiliano I.arekin Alemaniara ihes egin beharrean aurkitu zen. Goiz batean zaldiko estatuaren modeloa suntsituta aurkitu zuen Leonardok, frantziarrek tiroko entrenamendurako erabiltzen zutelako. Halaber,

Luis XII.ak Azken Afaria Frantziara eramateko harresia mozteko aukera planteatu zuen, Napoleon Bonapartek ere mende batzuk geroago pentsatu zuen bezala. Sforzatarrak erori zirenean, Leonardo Ligny kondearen zerbitzura geratu ze[30]n, eta  Luxenburgoko Luisek Toskanako defentsa militarraren egoerari buruzko txostena prestatzeko eskatu zion.[28] Ludovico Sforzaren ustekabeko itzulerak planak aldatu zituen, eta Milanera alde egin zuen Salai laguntzailearekin eta Luca Pacioli matematikariarekin.

Florentziara itzultzea aldatu

 
Belle Ferronnière (1490–1495), Paris, Louvre

1499ko martxoan, Leonardok arkitekto eta ingeniari militar gisa lan egin zuen veneziarrek hirian babesak eraiki nahi zituztelako.[31] Hiria turkiarren balizko itsas eraso batetik defendatzeko sistemak garatu zituen, eta proposamenen artean, urpeko eskafandra bat asmatu zuen. Turkiarrek erasorik egin ez zutenez, asmakizuna erabili gabe geratu zen. Apirilaren amaieran Florentziara itzuli zen eta han, Friuliko uren jarioei buruzko azterketa egin eta gero, esklusa sistema bat proposatu zuen, Isonzo ibaiaren ibilbidea jaso ahal izateko. Ondoren Mantuan egon zen Luca Pacioli fraide matematikoarekin, eta Isabel de Esteren erretratua egin zuen. 1501ko apirilaren 4ko gutun baten, Pierre de Nuvolak Mantuako dukesari erantzuten dio Leonardoren “ikasketa matematikoek pinturarengandik urrundu dute".[32] Hala ere, Santissima Annunziata komentutik oniritzia jaso zuen Ama Birjina, Jesus Haurra, Santa Ana eta San Juan Bataiatzailearekin izango zenaren prestaketa-zirriborro bat egiteko. Margolanak ikaragarrizko mirespena eragin zuen, "gizon eta emakumeak, gazte eta nagusiak” joaten ziren ikustera “Jaialdi handi batean parte hartzen zeudela bezala”. Egonaldi labur bat egin zuen Erroman, Tivoliko Hadrianoren villan, eta Frantziako Luis XII.aren estatu idazkaria zen Florimond Robertetek eskatuta, Husuen Ama Birjina margolanean aritu zen.[33]

1502an, Valentinesiako dukea eta Alexandro VI.a Aita Santuaren semea zen César Borgia printzeak, "kapitain eta ingeniari orokorra" izendatu zuen. Marketan eta Emilia-Romagnan ibili zen, gotorlekuak eta duela gutxi konkistatutako lurraldeak ikuskatzen. Bere koadernoak hainbat behaketa, gutun, lan zirriborro eta bisitatutako hirietako liburutegietan aurkitutako obren zehaztasunak jaso zituen.[34] Han Nikolas Makiavelo ezagutu zuen, Borgiatarren zerbitzura Florentzian zebilen zelataria.

1503an Florentzian arkitekto eta ingeniari hidraulikoko funtzioak bete zituen. San Lukasen gremioan sartu zen berriro, eta bi urte eman zituen (1503–1505) Anghiariko bataila prestatzen eta margotzen. Hamazazpi bider zazpi  metro zituen margolanak, eta bitartean, pareko horman Michelangelok Cascinako bataila margotzen zuen.[35] Bi lanak galdu egin dira. Michelangeloren lana 1542ko Aristotole da Sangalloren kopia baten bidez ezagutzen da, eta Leonardoren margolana, prestaketa zirriborroetatik eta atal nagusiaren zenbait aleetatik.[36] Horien artean, aipagarriena zalantzarik gabe Rubensena da. Badirudi obraren aldaketaren arrazoiak pintura azkarrago lehortzeko edo erabilitako materialaren kalitatea; gero estali zuen, ziurrenik Giorgio Vasari-k egindako fresko batek. Badirudi obra galtzeko arrazoiak pintura azkarrago lehortzeko erabili zen sua izan zela, edo bestela materialaren kalitatea.

Garai horretan sarri kontsultatzen zioten Leonardori aditu bezala, esate baterako, San Miniato al Monteko kanpandorrearen egonkortasuna aztertzeko, edo Michelangeloren Daviden kokapena aukeratzeko unean. Bien iritziak kontrajarriak izan ziren. Bestalde, Florentzia hiriari Arno ibaiaren desbideratze proiektua aurkeztu zion.[37] Hi helburu zeuden tartean, alde batetik Florentzia itsasoarekin konektatzeko gai izango zen ubide bat sortzea, eta bestetik, egoten ziren uholde ikaragarriak kontrolatzea.[38]

Milandik Erromara aldatu

1504an Milanera itzuli zen lanera, garai hartan Maximiliano Sforzaren kontrolpean zegoen Suitzako mertzenarioen laguntzari esker. Ikasle asko eta pinturan interesa zutenak Leonardorekin bildu ziren edo lan egin zuten Milanen, tartean Bernardino Luini, Giovanni Antonio Boltraffio eta Marco d'Oggiono. Bere aita uztailean hil zen, eta Leonardo oinordetzatik bereizia izan zen seme ez-legitimoa zelako. Hala ere, gero osabak bere oinordeko unibertsala izendatuko zuen.[39] Urte berean, Leonardok azterketa anatomiko asko egin zituen, eta bere ohar ugariak sailkatzen saiatu zen. Halaber, Giocondan (1503–1506, eta geroago 1510–1515) lan egiten hasi zen garaia da. Lisa Gherardiniren erretratua dela uste da, ezkondutako izenarekin, Monna Lisa del Giocondo. Hala ere, margolan honen interpretazio ugari daude oraindik eztabaidagai direnak.

1505ean hegaztien hegaldia aztertzen aritu zen, eta oinarri horrekin hegaztien hegaldiei buruzko Codexa idatzi zuen.[40] Harrez gero, behaketak, bizipenak eta berreraikuntzak bata bestearen atzetik intentsitate handiz gertatu ziren. Urtebete geroago, Florentziako gobernuak Charles d'Amboise Milango gobernadore frantsesarekin elkartzeko baimena eman zion,eta berarekin atxiki zuen Florentziak protestatu arren. Horrela, Leonardo frantziarren eta toscanen arteko auzien erdian geratu zen, eta auzitegiak presionatu egin zuen Arroketako Ama Birjina amai zezan bere ikasle Ambrogio de Predisekin, Anghiariren batailan lanean ari zen bitartean.

1507an Leonardo bere osaba Francescoren oinordeko bakarra izan zen, baina anaiek testamentua aldatzeko prozedura hasi zuten. Leonardo-k Charles d'Amboise-ri eta Florimond Robertet-i bere izenean esku hartzeko eskatu zien. Eta Luis XII Milanera itzuli zenean, Leonardo berriro ere Lonbardiako hiriburuan ospatzen ziren festen antolatzaile izan zen. 1508an Giovanni Francesco Rústica eskultorearekin bizi zen, Piero di Braccio Martelliren etxean, Florentzian,[41] baina gero Milanera joan zen bizitzera,Porta Orientalera, Santa Babila parrokian.[42] Luis XII.a laster itzuli zen Italiara, eta 1509ko maiatzean Milanera ailegatu zen. Bere armada Veneziaren aurka gidatu zuen, eta Leonardok erregeari jarraitu zion ingeniari militar bezala, Agnadelko bataila ikusiz.1511an Charles d'Amboise gobernadorea hil zen, eta 1512an, Ravenako batailaren ondoren, Frantziak Italiako lurraldea utzi zuen. Milanen egon zen bigarren egonaldi honi esker, Leonardok zientzia hutsei buruzko ikerketetan sakondu zuen. 1509an, Giorgio Vallaren De expendentis te fugiendis rebus lanaren agerpenak eragin handia izan zuen berarengan.

1513ko irailean, Leonardo Erromara joan zen, eta han Medicitarren familia aberats eta ospetsukoa zen Leon X Aita Santuarentzat egin zuen lan. Garai hartan, Vatikanoan Rafaelek eta Michelangelok lan asko izan zuten. Sangalloren arrakasta ikusita, Leonardok ez zuen eskaera apalik baino jaso, eta badirudi ez zuela parte hartu erromatarren gotorleku ugarien eraikuntzan, ezta ere. hiriburua edertzen. Bere pinturak ere ez zuen arrakastarik lortu, eta beste espezialitate batean errefuxiatu zen, agian bere gustukoena, hidraulikan. Médicistarren Juliano II. dukearenak ziren Pontinas aintzirak lehortzeko proiektu bat egin zuen. 1514an berriz, Uholdeen seriea egin zuen; eta Michelangelok Kapera Sixtinako bobedan margotu zuen lan bikainaren nolabaiteko erantzun partziala izan zen.

"Medicitarrak sortu naute, Medicitarrak suntsitu naute", idatzi zuen Leonardok, zalantzarik gabe Erroman eginiko egonaldiaren etsipenak azpimarratzeko.[28] Inoiz ez zitzaiola bere gaitasuna erakutsi ahal izango zuen eskaera garrantzitsu bat egingo, pentsatu zuen. Ziurrenik ezagunak ziren bere ezegonkortasuna, adorea galtzeko erraztasuna, eta hasitako lanak amaitzeko zailtasuna.

Azken urteak Frantzian aldatu

 
Leonardoren hilobia, Amboiseko gazteluan.

1515eko irailean, Frantzisko I.a Frantziako errege berriak Milan birkonkistatu zuen Marignango batailan irabazi ondoren. Urte bereko azaroan, Leonardok proiektu berria diseinatu zuen Florentziako Medicitarren auzoarentzako. Abenduaren 19an Bolonian egin zen Francisco Ia eta Leon X. Aita Santuaren arteko bileran egon zen.[16] Frantzisko I.ak Leonardori enkargatu zion lehoi mekaniko bat egitea, irekitzen zitzaion bularrarekin lirio bat erakusteko.[43] Ez da ezagutzen noizko sortu nahi zuen lehoi hori, baina erregea Lyonera iritsi zenerako izan zitekeen, edo erregearen eta aita santuaren arteko bake hitzaldietarako.

1516an Frantziara joan zen bere laguntzailearekin, Francesco Melzi margolaria. Salaik Milaneraino lagundu zien.[44] Frantzisko I.a erregea zen zaindari eta babesle berria, eta Clos-Lucé gazteluan instalatu zituen, Amboiseko gaztelutik gertu, eta haurtzaroan bere bizilekua izan zena. Erregearen "Lehen margolaria, lehen ingeniaria eta lehen arkitektoa" izan zen, eta 10.000 eskutuko pentsioa jaso zuen.[45] Frantziako gortean margolariarekin interes handiagoa zuten ingeniariarekin baino, Italian gertatzen zenaren kontrakoa.[28] Frantzisko I.ak Clos-Lucé gaztelua Leonardori utzi izana, «nahi zuena egiteko» mezu bezala uler daiteke.

 
Agure bat pentsakor. Zenbaitek marrazki hau Leonardoren azken autorretratua dela uste dute. Errege liburutegia, Windsor.

Ez zen ohore hori jaso zuen lehen artista izan, urte batzuk lehenago Andrea Solariok eta Giovanni Giocondok jaso zutelako baita.[41] Leonardok Romorantin errege jauregia diseinatu zuen, Frantzisko I.ak bere ama Luisa de Saboyarentzat eraiki nahi zuena: hiri txiki bata izango litzateke,eta ibai baten desbideratzea aurreikusten zuen, urarekin aberastuko egingo zelako eta inguruko landa ongarrituko zuelako. 1518an izurdearen bataioan hartu zuen parte, eta baita Lorenzo de Médiciren ezkontzan Frantziako erregearen iloba batekin. Urte berean, Salaik berriro Leonardo utzi zuen, eta Milanera itzuli zen. Han, 1524ko urtarrilean, duelu batean hil zen.[46]

Azken urteak osasun arazo gero eta sarriagoek markatu zituzten: zahartzaroan sufritu zuen paralisi mota bat izan zen larriena, pintatzetik aldendu baitzuen. 1519ko apirilean, hainbat hilabetez gaixorik eman ondoren, bere testamentua idatzi zuen Amboiseko notario baten aurrean. Apaiz bat konfesatzeko eta azken igurtzia jasotzeko. 1519ko maiatzaren 2an hil zen Clouxen,[47] 67 urte zituela, Vasariren idatziek diotenez, bere fede gabeziaz damututa. Tradizioak Frantzisko I.aren besoetan hil zela dio, baina, ziurrenik Giorgio Vasari-k idatzitako epigrafe baten interpretazio okerra izango du oinarrian. Inoiz monumentu batean idatzita ikusi ez den epigrafe honek, “sinu regio” hitzak ditu, eta esanahi literalean horrek esan dezake «errege baten bularrean», baina era berean, zentzu metaforikoan, «erregearen estimuan», Leonardoren heriotza erregearen gaztelu baten suertatzearekin izan dezake lotura.[48] Garai hartan, gortea Saint-Germain-en-Laye gazteluan zegoen, non, martxoan Frantziako Claudia erreginak Henry semea izan zuen; eta Frantzisko I.aren egunerokoak ez du erregearen bidaiarik adierazten uztaila arte. Bestalde, Francesco Melzi Leonardoren dizipuluak, bere liburuak eta pintzelak heredatu zituena eta bere testamentuaren gordetzailea izan, gutun bat idatzi zion Leonardoren anaiari, heriotzaren berri emanaz. Bertan, ez du inolako aipamenik egiten erregearen presentziaz.

Bere azken borondatearen arabera, hirurogei eskalek jarraitu zuten hilkutxaren segizioa, eta Saint-Hubert ermitan lurperatu zuten, Amboise gazteluaren barrutian. Leonardo ez zen inoiz ezkondu, eta ez zuen seme-alabarik. Hamar urtetik aurrera bere ikasle gogokoena izan zen Francesco Melziri utzi zizkion lan guztiak argitaratzeko. Batez ere, bere eskuizkribuak, koadernoak, dokumentuak eta tresnak eman zizkion. Frantzian egin zuen egonaldi osoan lagundu ondoren, Leonardorekin egon zen hil arte, eta herentzia administratu zuen hurrengo berrogeita hamar urtetan. Hala ere, ez zuen lanik argitaratu eta ez zuen bere margolanik saldu, esaterako tailerrean jarraitzen zuen La Gioconda. Leonardoren mahastiak Gian Giacomo Caprotti da Oreno, hamabost urterekin bere zerbitzura ikasle bezala sartu zena oso estiman zuena, eta Battista di Vilussis bere zerbitzariaren artean banatu ziren. Lurra Leonardoren anaiei utzi zien, eta bere neskameak beroki beltz bat jaso zuen.[49]

Leonardoren heriotza, toskanieraz idatzitako berrogeita hamar mila diziplina anitzetako dokumentu originalen, berak kodetutakoak, dispertsioaren eta heren baten galeraren hasiera da. Eskutitz, eskuizkribu, orrialde, zirriborro, marrazki, testu eta ohar guztiak artelan gisa hartu ziren. Hamahiru mila dokumentu baino ez dira geratzen, gehienak Vatikano Hiriko Artxiboan gordeta. Leonardo hil eta hogei urtera, Frantzisko I.ak Benvenuto Cellini eskultoreari aitortu zion: «Inoiz ez da munduan jaio beste gizon bat Leonardok bezainbeste ezagutzen zuenik, ez hainbeste pinturan, eskulturan eta arkitekturan, filosofian baizik».

Harremanak eta eraginak aldatu

Leonardo Florentzian: maisuak eta garaikideak aldatu

 
Dama katazuriarekin (1485)

1466an, Leonardo Andrea del Verrocchiorekin ikasten hasi zenean, Verrocchioren irakaslea izan zen Donatello eskultorea hil zen. Paolo Uccello margolaria –perspektibarekin esperimentatu zuena eta paisaien margolanetan  eragina izan zuena–, jada oso zaharra zen. Era berean, hirurogei urtetik bueltan zeuden Piero della Francesca eta Fra Filippo Lippi margolariak, Luca della Robbia eskultorea, eta Leon Battista Alberti arkitektoa eta idazlea.[50] Hurrengo belaunaldiko artista ospetsuenak Andrea del Verrocchio, Antonio Pollaiuolo eta Mino da Fiesole eskultorea izan ziren.[51]

Leonardoren gaztaroa, hormetan aipatutako artisten margolanak zeuden Florentziako etxe baten igaro zen, eta baita Donatelloren garaikideak ziren Masaccio (bere fresko figuratibo eta errealistak emozioz beteta daude) eta Lorenzo Ghiberti (bere Paradisuko Ateak konplexutasun handiz osatua dago, arkitektoaren lana xehetasunen arretaz uztartuz). Piero della Francesca-k perspektibaren azterketa zehatz bat egina zuen, argiaren ikerketa bat egin zuen lehen pintorea izan zen. Lan horiek, eta baita Leone Battista Albertiren tratatuek, artista gazteengan eragin handia izan zuten, eta bereziki Leonardo behatzailearengan eta bere lanetan.[51][52]

Masaccioren biluziaren irudikapena Adan eta Evaren Paradisutik kanporatzean, non Adanen genitalak ez daude mahatsondoko hosto batekin estalita. Gizakien formen irudi adierazgarriak eragina sortzen dute pinturan, bereziki  hiru dimentsiotako efektua egiten duelako argiztapenaren eta itzalaren erabilpen berritzaileak. Eta Leonardok proposamen hori bere lanetan garatu zuen.[53] Errenazimentuaren humanismoa eta bere eragina Donatelloren David margolanaren bitartez, Leonardoren azken urteetako lanetan antzematen da, bereziki San Juan Bataiatzailean.[54]

Garai hartan, Lorenzo de Médicik eta Juliano (1453–1478) bere anaia gazteak, Pazzitarren konspirazioan hilda, gidatzen zuten Florentzia. Ludovico Sforza, 1479tik 1499. urte arte Milan gobernatu zuen, eta bertara bidali zuten Leonardo Médicitarren enbaxadore bezala. Era berean, Médicitarren bitartez izan zituen Leonardok harremanak hainbat filosofo humanistekin, hala nola Marsilio Ficino, Neoplatonismoari atxikia, eta Cristóforo Landino, idazlan klasikoen iruzkin egilea. Giovanni Pico della Mirandola berdin zegoen lotuta Médicitarren gorteari.[55] Beranduago Leonardok ohar marjinal bat idatzi zuen bere egunerokoan: «Médicitarrak sortu naute, Médicitarrak suntsitu naute». Iruzkin horren esanahia oraindik ere eztabaidarako arrazoia da.[26]

Errenazimentu hiru erraldoiak batera aipatzen diren arren, Leonardo, Miguel Ángel eta Rafael ez ziren belaunaldi berekoak. Leonardo 23 urte zituen Miguel Angel jaio zenean, eta 31 Rafael jaiotakoan. Rafael 1520an hil zen Leonardo baino urtebete geroago. Miguel Ángel zendu zenean, Leonardok bazeramatzan 45 urte hilda.[56]

Laguntzaileak eta ikasleak aldatu

Gian Giacomo Caprotti da Oreno, Salai edo «il Salaino» («deabru txikia») deiturikoa. Vasarik deskribatzen zuenez, “Leonardok maite zuen ile fin eta kizkurreko gazte atsegina eta polita zen”.[57] Salai 1490ean sartu zen Leonardoren zerbitzura, 10 urte zituela. Beraien arteko harremana ez zen erraza izan. Urtebete geroago, Leonardok gaztearen akatsen zerrenda egin zuen, «lapurra», «gezurtia», «burugogorra» eta «tripontzia» zela deituz. "Deabru txikiak" dirua eta balio handiak gauzak lapurtu zizkion gutxienez bost alditan, eta dirutza xahutu zuen arropetan eta hogeita bost bikote zapatetan.[58] Hala ere, Leonardok gaztearekin zuen harremanaren hasierako urteei buruzko oharretan, nerabeari buruzko irudi ugari dituzte. Salai bere zerbitzari eta laguntzaile ofiziala izan zen hurrengo hogeita hamar urtetan.[45]

1506an, Leonardok hamabost urteko Francesco Melzi, Lombardiako aristokrata baten sema, hartu zuen ikasle bezala. Melzi Leonardoern bizitzaren laguna bilakatu zen, eta bere ikasle begikoenentzat hartzen da. Iraunaldia Frantzian iraunaldia egin zuen Leonardo eta Salairekin, eta maisuarekin bere heriotzara arte egon zen.[59] Salaik 1518an Frantzia utzi zuen Milanera itzuliz, eta etxe bat eraiki zuen Leonardoren lur sail bateko mahastian, gero margolariak oinordetzan utziko zuena. 1525. urtean Salai era bortitzean zendu zen, beharbada eraila edo duelu baten eraginez.[26]

Salaik  hainbat margolan egin zituen «Andrea Salai» izenarekin, baina Vasarik esan arren Leonardok «gauza asko irakatsi ziola pinturari buruz»,[60] bere lana Leonardoren beste ikasle batzuena baino gutxiagotua dago, hala nola, Marco d'Oggiono edo Giovanni Antonio Boltraffio. 1515ean, Gioconda bertsio biluzi bat margotu zuen, «Monna Vanna» izenekoa. Bere heriotzan 1525ean, Salairen Gioconda 105 liratan tasatu zen, tamaina txikiko erretratua izateko ohiz kanpoko balioa zena.[61]

Giovanni Antonio Boltraffio eta Marco d'Oggiono ez ezik, beste ikasle batzuk ere Leonardoren tailerrean parte hartu zuten Milanera itzuli zenean, hala nola Ambrogio de Predis, Bernardino dei Conti, Francesco Napoletano edo Andrea Solario, azken hauek ezezagunagoak.[52]

 
Salai izan zen modeloa San Juan Bataiatzilea margotu zuenean, 1513 eta 1516 bitartean

Bizitza pribatua aldatu

Leonardo da Vinci-k, zegozkien arloetan onespena zuten edo bere garaian eragin garrantzitsua izan zuten lagunak zituen. Adibidez Luca Pacioli matematikaria, liburu baten berarekin lankidetzan aritu zena. Cesar Borgiaren zerbitzuan bi urte eman zituen, eta adiskidea zen baita Lorenzo de Medicirekin edo Marcantonio della Torre medikuarkin. Nicolás Machiavellorekin adiskidetasun estua izan zuen, eta Miguel Angel lehiakidea ezagutu zuen. Bere lagunen artean Franchino Gaffurio eta Isabel de Este ere bazeuden. Badirudi Leonardok ez zuela harreman esturik izan emakumeekin, Isabelekin izan ezik. Erretratu bat egin zion berari, Mantuara joan zen bidai baten, eta gaur egun galduta dagoen margolan baten oinarria izan zen.[62] Jacopo Andrea da Ferrara arkitektoaren adiskidea izan zen baita, erail zuten arte.[63]

Adiskidetasunaz haratago, Leonardok bizitza pribatua sekretuan gordetzen zuen. Vasari-k deskribatzen duen moduan, bere bizitzak, asmakizunetarako aparteko gaitasunak, bere «ohiz kanpoko edertasun fisikoa», «grazia infinitua», «indar eta eskuzabaltasun handiak», «bere izpirituaren zabalera berebizikoak», jakin-mina piztu dute beti. Egile ugarik Leonardoren nortasunaren alderdi desberdinei buruz espekulatu dituzte. Bere sexualitatea azterlan eta azterketen gaia izan da. Joera hau XVI mendearen erdialdean hasi zen, eta XIX. eta XX. mendeetan zehar handitu, Sigmund Freud jakintsuen ikerketak nabarmenduz.[64]

Leonardoren harreman intimoenak Salai eta Francesco Melzi ikasleekin izan ziren.[65] Melzik idatzita utzi zuen Leonardoren sentimenduek maitasuna eta pasioa nahasten zituztela.[66] XVI. mendearen ondoren harreman horiek erotikoak direla esan izan dute. Harrez gero asko idatzi da ustezko homosexualitate horren inguruan, eta bere artean izan zuen garrantziari buruz, batez ere Bacon agertzen den inpresio androginoari buruz, eta zehatzago bere marrazki batzuetan.[67]

Leonardo naturaren eta animalien miresle sutsua izan zen, begetarianoa izatera iritsi arte eta hegaztien kaiolak erosi gero aske jartzeko.[68][69] Musikari bikaina ere izan zen.[70] Ezkertiarra zen, eta horrek idazkera espekulatuaren erabilera azalduko zuen.[63]

Lana aldatu

 
Mariaren Deikundea

Pintura aldatu

Leonardok azken urteetan zientzialari eta asmatzaile gisa piztu duen mirespen erlatiboa gorabehera, bere ospea bere margolanen sorkuntzari zor dio. Egiaztatutako edo egotzitako hainbat margolan, munduko ondarearen parte diren maisulan garrantzitsutzat hartuta daude.[71]

Bere margolanak famatuak dira. Alde batetik, ikasleak kopiatu eta imitatu egin dituzte, eta bestetik, espezialisten arteko eztabaida eta liskar gune izan dira. Nabarmentzekoak dira erabili zituen teknika piktoriko berritzaileak, konposizioaren zentzua eta kolorearen desagertzeari buruzko erabilera sotila, gizakien eta animalien anatomiaren zein botanika eta geologiaren ezagutza sakona, argia erabiltzeko modua,[72] fisiomiarekiko interesa, eta pertsonen emozioen eta keinuen adierazpenen erregistroa islatzeko gaitasuna. Batez ere, nahastearen teknika eta itzalen eta argien konbinazioa menperatu zituen. Ezaugarri horiek guztiak Giocondan, Azken Afarian eta Arroketako Ama Birjina bezalako lanetan biltzen dira.[73]

Lehen margolanak aldatu

 
Ama Birjina, Jesus Haurra eta Santa Ana

Ezagutzen den Leonardoren lehen lana, Verrocchio eta bere ikasleek egindako Kristoren Bataioaren zati bat da. Garai hartako itxura duen beste koadro bat Mariaren Deikundea da. Horietako bat txikia da, 59 zentimetro luze eta 14 zentimetro garaia. Konposizio handi baten oinarrian joateko predelea da, kasu honetan Lorenzo di Credi-ren margolanetik bereizi dena. Bestea obra askoz handiagoa da, 217 zentimetro luzekoa. Bi Deikunde horietan, Leonardok Ama Birjinaren irudia eskuinaldean eserita edo belauniko jarri du, eta perfilez aingeru bat berarengana gerturatzen dena ezker aldetik. Aingeruaren arropen eta hegalen mugimenduari buruz egiten du lan handiena. Obra hau Domenico Ghirlandaiok egina uste bazen ere lehenago,  gaur egun ia unibertsalki Leonardori leporatzen zaio.[74] 1478 eta 1482 artean Madona Benois margotu zuen, egile florentziarrari egotzi zaiona baina exekuzio data oso eztabaidatua dago oraindik. Beste erretratu txiki bat ere berari egozten zaio, Ginebra Bencikoa izenekoa, 1474–1476 urteen inguruan datatua. Krabelinaren Ama Birjina, 1478 eta 1480 urteen artean burutu zela datatua, garai honetako beste lan aipagarri bat da.[75]

1480ko hamarkada aldatu

Hamarkada honetan, Leonardok bi enkargu garrantzitsu jaso zituen, eta garrantzi handia zuen beste lan bati ere  ekin zion. Horietako bi ez ziren inoiz amaitu, eta hirugarrenarekin negoziazio prozesu bat eman zen, amaitu eta ordaintzeko. Pintura horietako bat San Jeronimorena zen. Liana Bortolon adituak Leonardoren bizitzaren garai zail batekin lotzen du koadro hau. Malenkoniaren seinaleak irakur daitezke egunerokoan: «Bizitzen ikasten nuela pentsatzen nuen, hiltzen bakarrik ikasi nuen».[16] San Jeronimoren konposizioaren finkapen ausarta eta berritzailea, paisaiaren eta drama pertsonalaren elementuekin, amaitu gabeko beste lan bikain baten ere agertzen da, Magoen Gurtzan hain zuzen, Scopetoko San Donatoko fraideek agindutakoa. Oso margolan konplexua izan zen, eta Leonardok marrazki eta prestaketa zirriborro ugari egin zituen. Horien artean, eszenatokiaren atzeko plano gisa balio duen arkitektura klasikoaren hondamena. 1480an, margolari florentziarrak Dama katazuriarekin egin zuen, baina 1482an, Lorenzo de Médici-k hala eskatuta, Milanera joan zen Ludovico Sforzaren mesedeak irabazteko, eta ondorioz koadro hori bertan behera utzi zuen.[45] Garai honetako hirugarren lan garrantzitsua Arroketako Ama Birjina izan zen (lan honen bi bertsio zeuden, biak Leonardori egotzita)[76], Milango Maria Sortzez Garbiaren kofradiak agindutakoa. Koadroak jada eraikitako erretaula handi bat osatzeko balioko zuen,[77] eta bere elaborazioa ia Magoen Gurtza bezain konplexua izan zuen, lau pertsonaia baino ez izan arren, eta paisaia deskribatu atzealde arkitektonikoaren ordez. Pintura amaitzea lortu zuen, koadroaren bi bertsio egin ziren: kofradiaren kaperan geratu dena, eta urte batzuk geroago egindako bigarren bertsio bat, aureolak eta Juan Bautistaren makila gehituta.

 
Gioconda edo Mona Lisa (1503-1506), Louvreko Museoa, Paris

1490ko hamarkada aldatu

1495 eta 1498 artean Leonardok Azken Afaria margotu zuen, Jesusek bere ikasleekin partekatu zuen azken otordua irudikatzen duena; Milango Santa Maria delle Grazie komentuko horma baten zuzenean burutu zuen. Egunsentitik iluntzera arte lan egiten zuen, jatera gelditu gabe, baina komentuko priorearen ulertezintasunarekin egin zuen topo.[78] Maisulan bat da, bere ikuskeran eta karakterizazioan, eta Rubens zein Rembrandt bezalako artistek miresmena erakutsi diote. Lana etengabe berriztatu beharrean aurkitu da, Leonardok erabilitako teknika dela eta. Bukatu eta denbora batera, lekuko batek «erabat kaltetutako» obra gisa deskribatu zuen.[45] Gehien erreproduzitutako maisulanen artean dago. 1499 eta 1500 urteen artean, Leonardok Santa Ana, Ama Birjina, Jesus Haurra eta San Jose lana marraztu zuen, Burlington Etxeko Kartoia bezala ere ezaguna dena.

1500ko hamarkada aldatu

1503 eta 1506 artean erretratu txiki baten lan egiten du,Gioconda,[79][80][81][82] ziurrenik Mendebaldeko pinturako margolanik ospetsuena.[83] Artelanean Lisa Gherardini ageri da, Francesco del Giocondoren emaztea.[84] Leonardok asko maite zuen koadroa zen, eta berarekin gorde zuen hil arte. Mona Lisa artearen historian zehar literatura gehien sortu duen erretratua da; istorioak, eleberriak, olerkiak eta baita operak ere eman ditu. Sortu zen unetik obra ospetsua izan zen, eta Rafael gazteak bertatik edan zuen. Berarengan krudelkeria ikusi da, eta gizonak esklabo egiten duen emakumearen irribarre lotsagabea dela esaten izan dute. Beste batzuk, berriz, bere xarmagatik, goxotasunagatik liluratu dira. Walter Paterrentzat “izpiritu modernoa bere ezaugarri patogeno guztiekin” sinbolizatzen du.[28] Azalpen prosaikoago bat ere badago, Leonardoren oharpenetan oinarrituta: espresio hori modeloari lautearen soinuarekin atera zion. Vasari aipatuz: “Monalisa oso ederra zen, eta margotzen ari zen bitartean, Leonardo beti saiatu zen norbait kantatzen, instrumentu bat jotzen edo txantxetan jardutea.[78] Horrela, modeloa umore onean mantendu zuen, eta ez zuen itxura triste eta nekaturik bereganatu.

Margoaren gaur egungo egoera engainagarria omen da, ilundutako berniz geruza lodi bat duelako, eta hori kentzea atzeratu egin da behin eta berriz arriskutsua delako. Hala eta guztiz, ezohiko kontserbazio egoeran dagoen lana da, ez baitu konponketa seinale ikusgarririk, ez gain-kapa edo estaldurarik, eta hori oso harrigarria da garai hartako koadroetan.[49]

Beste lan aipagarri bat 1510 inguruan margotutako Ama Birjina, Jesus Haurra eta Santa Ana da, askotan kopiatua izan dena. Lanak batez ere Miguel Angel, Rafael eta Andrea del Sarton izan zuen eragina,[45] eta horien bitartez, Pontormo eta Antonio da Correggion. Konposizioaren estiloa Tintoretto eta Paolo Veronese bezalako margolari veneziarrek jarraitu dute. Leonardoren azken margolanetako bat San Juan Bataiatzailearena izan zen, bertan Salai bere ikaslea hartuz modelotzat.[85]

Margolan nagusiak aldatu

Margolana Izena Data Neurriak Erakustokia
  Ginevra de' Benci vers 1476 38 x 37,6 cm National Gallery of Art (Washington)
  Ama Birjina eta krabelina 1478-1480 62 x 47,5 cm Alte Pinakothek (Munich)
  Madonna Benois 1478-1482 49,5 x 33 cm Hermitage museoa (San Petersburgo)
  Magoen gurtza 1481 246 x 243 cm Galleria degli Uffizi (Florentzia)
  Arroketako Ama Birjina 1483-1486 199 x 122 cm Louvre museoa (Paris)
  Dama katazuriarekin 1485 54 x 39 cm Czartoryski museoa (Krakovia)
  Ferragile ederra 1490-1496 62 x 44 cm Louvre museoa (Paris)
  Azken Afaria 1495 eta 1498 artean 460 x 856 cm Santa Maria delle Grazie (Milan)
  Arroketako Ama Birjina (bigarren bertsioa) 1495-1508 189,5 x 120 cm National Gallery (Londres)
  Gioconda edo Mona Lisa 1503-1506 77 x 53 cm Louvre museoa (Paris)
  Ama Birjina, Jesus Haurra eta Santa Ana 1508 / 1510 168 x 130 cm Louvre museoa (Paris)
  Bako 1510 - 1515 177 x 115 cm Louvre museoa (Paris)
  San Joan Bataiatzailea 1513 eta 1516 artean 42,9 x 43,7 cm Louvre museoa (Paris)

Marrazkigintza aldatu

 
Arroketako Ama Birjina. 1483-1486

Leonardo ez zen margolari oparoa izan, baina bai ordea oso marrazkilari emankorra. Bere egunerokoak zirriborro txikiz eta marrazki oso xehez bete zituen, arreta erakarri zion guztia jasota uzteko. Eta oharrez gain, margolanen azterketa ugari daude. Horietako batzuk prestaketaren zirriborroak dira, besteak beste Magoen gurtza, Arroketako Ama Birjina, eta Azken Afaria. Data jarri zion lehen marrazkia 1473ko Arno ibarraren paisaia izan zen, eta bertan ikus daitezke ibaia, mendiak, Montelupo gaztelua eta, haratago, zehaztasunez egindako baserriak.[16]

Marrazkirik ospetsuenen artean Vitruvioko Gizona dago, giza gorputzaren proportzioen azterketa dena, eta ezagunak dira baita Aingeruaren Nagusia, Arroketako Ama Birjina, Ama Birjina Jesus Haurra eta Santa Ana, eta San Juan Bataiatzailea. Azken hau marrazki handia zen (160x100 cm) igeltsu zuri-beltzean koloretako paper gainean; eta bertan esfumatura teknika erabiltzen du. Santa Anaren gai hau, Familia Santuarenarekin batera, 1500etik 1517ra Leonardoren obran nagusituko zen. Ez dirudi Leonardok marrazki honetatik margolanik egin zuenik, baina nahiko margolan hurbila da Ama Birjina Jesus Haurra eta Santa Ana.[45]

Beste marrazki interesgarri batzuk «karikatura» azterketa ugariak daude, eta gehiegikeriak izan arren, badirudi bizi ereduen behaketan oinarrituta zeudela. Vasariren esanetan, Leonardok aurpegi interesgarria  zuen pertsona bat ikusten zuenean, egunen osoan jarraitzen zion behatu ahal izateko, ondoren arretaz marrazteko.[86] Edertasun handiko gazteei buruzko ikerketa ugari ere egin zituen, ezohiko aurpegia zutenak, “profil grekoa” deiturikoak, greziar estatua askoren profil bereizgarria zena. Bere ikaslea zen Salairekin lotu izan dira gehienak. Halaber, Leonardok sarri margotu zuen Salai jantzi eta mozorro desberdinak zituela. Kontuan izan behar da Leonardo ospetsua zela prozesio tradizionaletarako apaingarriak eta jantziak sortu zituelako. Beste marrazki batzuk, sarritan zehatzak oso, arropen azterketak erakusten dituzte.[87] Leonardoren jakin-minaren beste adibide bat Bernardo di Bandinoren marrazki bat da, Pazziren konspirazioan Juliano de Médiciren hiltzaileetako bat izan zena. Florentziako Palazzo del Capitano di Giustiziako leihoetako baten zintzilikatu zuten, 1479ko abenduaren 29an.[88]

Eskultura aldatu

Bere eskulturetatik bat ere ez da kontserbatzen. Leonardoren eskultura proiektu ospetsuena Francisco Sforza,[89] Ludovico Moroaren aita, irudikatzen duen zaldizko estatua da. Tamainaz Errenazimentuan zeuden zaldizko  brontzezko beste bi estatua gainditzen zituen: Donatelloren Gattamelata, Paduan kokatua, eta Venezian eraikitako Verrocchioren Bartolomeo Colleoni. Leonardo buztinezko modeloa egin zuen, «Zaldi Handia» bezala ezagutzen zena. Zortzi metroko garaierako brontze estatua izango zela aurreikusten zen, Milanen altxatzeko. Horretarako, 70 tona metal prestatu ziren. Monumentua hainbat urtez amaitu gabe geratu zen, Leonardoren jardueran nahiko ohikoa zena. Eta azkenean, 1495ean brontzea Milango dukeari kanoiak egiteko erabili zen, Frantziako Karlos VIII.aren tropei aurre egiteko. Bostehun urte beranduago, ekimen pribatuaren bidez, bere planoei jarraituz 1999an estatua bat eraiki zen New Yorken, eta Milango hiriari eman zitzaion, bertan altxatzeko.

Leonardo behatzaile, zientzialari eta asmatzaile gisa aldatu

Ohar-liburuak aldatu

Errenazimenduko humanismoak ez ditu zientziaren eta arteen arteko polaritateak elkar baztertzen. Leonardoren azterketak ingeniaritzan eta zientziatan bere lan artistikoa bezain ikusgarriak eta berritzaileak izan ziren. Bere egunkari eta koadernoetan, 13.000 orrialde daude testuz eta marrazkiz osaturik, artea eta filosofia naturala elkartuz (zientzia modernoaren aurrekaria).[90] Ohar horiek eguneratu egiten zituen Leonardok, bizitzan eta bidaietan zehar. Etengabe saiatzen da inguruko munduaren behaketak egiten,[62] [91]kontziente eta harro “eskolagabea” izateaz, bera definitzen zen moduan, autodidakta eta fenomeno naturalen behatzaile dotorea, maiz eskolan ikasten zenarengandik urrun.[92]

 
Uraren turbulentzien azterketa, oztopo bat igarotzerakoan eta erortzerakoan,

Ohar-liburu hauek gehienetan ispilu-idazkera erabiliz idatzitakoak dira, «ispilu» ere deiturikoa dena. Agian arrazoi praktikoengatik izan zitezkeen gehiago, idazteko metodo hau azkarragoa baita, zifratze arrazoiengatik baino, hainbeste aldiz proposatu den bezala.[93] Leonardok ezkerrarekin idazten zuenez, erosoagoa egiten zitzaion eskuinetik ezkerrera idaztea.

Bere oharrek eta marrazkiek, 1475koak datarik zaharrenak,[94] interes eta kezka ugari erakusten dituzte. Horien artean daude, baita, erosketa zerrendak edo maileguan hartutako dirua ere. Halaber aurki daitezke irudien konposizioak, tapizen xehetasun eta azterketak, aurpegiko adierazpenei buruzko azterketak,[95] animaliak, disekzioak, haurtxoak, botanika eta geologiako ikerketak, gerrako makinak, hegan egiteko makinak, eta arkitektura lanak.

Ohar-liburu hauek (hasiera batean, tamaina eta mota desberdinetako hosto hegalariak, bere lagunek heriotzako orduan oparitutakoak) bilduma garrantzitsuetan gorde dira, hala nola Windsor Gazteluan, Louvre Museoan, Espainiako Liburutegi Nazionalean, Milango Liburutegi Anbrosiarrean, Victoria eta Albert museoan, eta Londresko Britainiar Liburutegian. Britainiar Liburutegiak aukeraketa bat interneten jarri du (BL Arundel MS 263). Codex Leicester edo Codex Hammer da esku pribatuetan dagoen izaera horretako lan bikain bakarra.[96]

Badirudi Leonardoren egunerokoak argitaratzeko asmoz idatziak zeudela, orri askok edizioa errazten duten inprimakia eta ordena baitituzte. Kasu askotan gai bakarra, adibidez giza bihotza edo fetua, xehetasunez agertzen da bai testuan zein marrazkietan, orri bakar baten.[97] Antolaketa modu honek orrialde horien galerak ere gutxitzen ditu, gero banatuak izaten badira. Leonardoren bizitzan argitaratu ez zirenaren arrazoia oraindik ez da ezagutzen, nahiz eta pentsa daiteke bere garaiko gizartea, eta bereziki Eliza Katolikoa, ez zeudela prest ikasketa anatomikoak jasotzeko.

Ikasketa zientifikoak aldatu

Leonardoren metodo zientifikoa bereziki behaketan oinarritu zen, «zientzia kapitaina zen, praktika soldadua».[98] Bere ikerketa zientifikoek soilik praktikarekin batera joan izan direnak aipatzen ditu. Leonardo saiatu zen fenomenoak ulertzen xehetasunez deskribatuz eta ilustratuz, azalpen teorikoetan gehiegi sakondu gabe. Hegaztien hegaldiei buruz edo uraren mugimenduari buruzko ikerketak oso aipagarriak dira, zalantzarik gabe. Latinez eta matematiketan oinarrizko prestakuntza falta zuenez, garaikideko ikertzaileek Leonardo jakintsua baztertu zuten. Hala ere, auto-didaktismo harrigarriak bere kabuz latina ikastera eraman zuen.

1490.eko hamarkadan, Luca Pacioli-rekin matematika ikasi zuen, eta solido erregularren marrazki sorta bat egin zuen eskeleto moduan, Divina Proportione (1509) liburuaren osagai izateko.[99] Absolutuaren eta unibertsalaren ideiaz liluratuta zegoen. Hala ere, bere kultura matematikoa funtsez praktikoa zen, bere garaiko abakoen mugekin. Ezagutza zuen baita geometria euklideanoarena, perspektibarena eta mekanikarena, bere garaiko teorikoek zekitenarekin ildoan. Hala eta guztiz, Leonardok Alhazen arazoari konponbide mekanikoa ahalbidetzeko sistema artikulatua duen instrumentu bat asmatu zuen, funtsean gai teknikoa zena, eta horrek konikaren propietateen ezagutza sakona egiaztatzen du.

Fisikako bere maila nahiko mugatua zen, ez zen sekula artilleroa izan, eta ez zuen inoiz teoriarik formulatu balistikari dagokionez. Baina bere diagrama batzuk frogatzen duten moduan, Leonardok sumatu zezakeen, ur-hustubide baten ikus zitekeen bezala, artilleria-jaurtigai baten ibilbidean ez zegoela zati zuzenik, garai hartan uste zenaren aurka. Ez zuen sakondu Tartaglia eta Benedetti-k garatu zuten bidean, eta amaieran Galileok osatu zuena. Era berean, argiari eta optikari lotutako gaiak aztertu zituen; eta hidrologian, formulatu zuen lege bakarra uraren jarioaren buruzkoa izan zen. Kimikaren arloari dagokionez, alanbike bat martxan jarri zuen, eta Erroman alkimiaren inguruko ikerketa batzuk garatu zituen.[100] Arkitekturan berriz, Alberti edo Francesco di Giorgio habeen indarrez arduratu baziren, Ez zuten Leonardo bezala formulazio matematikoetatik egin. Bera okertzearen arazoarekin interesatu zen, eta oraindik inperfektuak ziren "legeak" definitzea lortu zuen, adibidez, lerro elastikoari dagokionez atal desberdinetako habeen kasuan. Horrela, Jordanus Nemorariusek aipatzen zuen modulu elastikoa eta indar unea desagerrarazi zituen.[101]

 
Vitrubioren gizona, 1490. inguruan margotua

Anatomia eta fisiologia aldatu

Giza anatomian Leonardoren hasierako prestakuntza Andrea del Verrocchio-rekin ikasten hasi zenean lortu zuen, ikasle guztiak anatomiaren ezagutza izan zezaten saiatzen zelako. Artista gisa, laster bihurtu zen anatomia topografikoaren maisu, muskuluei, tendoiei eta ikusgai dauden beste ezaugarri anatomiko batzuei azterketa ugari eginaz.[102]

Kriminalen gorpuak disekzionatu zituen bere azterketa anatomikoen baitan. Lan baldintzak bereziki zailak izaten ziren, higiene faltagatik eta gorputzen kontserbazioen arazoengatik.[103] Artista aitortuta bilakatu zenean, pertsonen gorpuak disekzionatzeko baimena jaso zuen Florentziako Santa Maria Nuova ospitalean, eta geroago, Milan eta Erromako ospitaletan. 1510etik 1511ra, Marcantonio della Torre sendagilearekin lankidetzan aritu zen, eta elkarrekin, anatomiari buruzko ikerketa multzo bat bildu zuten Leonardok egindako berrehun marrazki baino gehiagorekin.[104] 1680an, Pinturaren Tratatua izen engainagarriarekin argitaratu ziren.

Giza anatomiaren marrazki ugari egin zituen, hezurrenak, gihar eta tendoienak, bihotzaren eta sistema baskularrarenak, ugalketa-sistemarenak eta barneko beste organoen gainean, eta begiaren funtzioei buruzko grafikoak. Behaketa horiek zenbaitetan zehaztasun ezak izaten dituzte,[105] garai hartako ezagutza dela eta, adibidez, berak egin zuen odol-fluxuaren azterketa. Umetokiko fetuaren lehen marrazki bat berak egin zuen,[106] eta lehenengo egiaztapen zientifiko ezaguna egin zuen, arterien zurruntasuna bihotzekoak izateko erantzun gisa. Artista legez, Leonardok adinaren eta gizakiaren emozioak fisiologian dituen ondorioak behatu zituen, bereziki amorruaren eraginak aztertzen. Era berean, eredu ugari marraztu zituen, horietako batzuk aurpegiko deformazio garrantzitsuak edo gaixotasun zantzu nabarmenak zituztenak. Animalia ugariren anatomia ere aztertu zuen. Behiak, hegaztiak, tximinoak, hartzak eta igelak disekzionatu zituen, animalia horien egitura anatomikoa gizakiarenarekin alderatzeko helburu bakarrarekin. Zaldiei buruzko azterketak ere egin zituen.

 
Helikopteroaren eta altxatzeko hegalaren planoak, 1488.

Ingeniaritza eta asmakizunak aldatu

Errenazimenduko korronte teknikoaren bat egiten zuen Leonardo da Vincik ,eta horrela, bere garaiko edo aurreko kideak izan zituen. Hauen artean aipa ditzakegu Konrad Kyeser, Taccola, Roberto Valturio, Filippo Brunelleschi, Jacomo Fontana edo Leon Battista Alberti, eta azken honi ziurrenik asko zor zion.[107]

Horietako batzuk nortasun indartsuagoak ziren, Leonardorena baino izpiritu osoagoa eta jakin-min zabalagoa zutenak. Horrela gertatu zen, adibidez, Francesco di Giorgio Martini-rekin, Milango Duomo eraikitzerakoan bere buru izan zena, eta berarengandik Leonardok gauza asko hartu zituena. Seguru asko, Martini baino lan gutxiago zuelako eskaera zerrenda txikiago izanik, Leonardo aldi berean adoretsuagoa eta batez ere metodo aldaketa bat egiteko gai izan zen.

Alexandriako Heron-ekin batera, Leonardo makina moderno batzuen aitzindari garrantzitsutzat jotzen da. Hala ere, egilearen ustezko irudimenaren harriduraz haratago, azkar ikus daiteke makinen benetako funtzionamendua ez zela izan berak zuen kezka nagusia. Malmesburyko Eilmer monjeak bezala, XI. mendean hegazkin makinari isatsa ipintzea ahaztu zitzaion bezala, Leonardoren asmakizunak zailtasun ugari dituzte: helikopteroak zibotak bezala jiratuko zuen bere baitan, urpekaria asfixiatu egingo zen,  eta paladun itsaontziak inoiz ezingo luke aurrera egin.[108]  Hala ere, esan izan da Leonardok nahita sartu zituela bere diseinuan akats zehatzak, beste batzuk bere artefaktuen eraikuntza bideragarria egin ez zezaten.[109]

Ludovico Sforza-ri bidalitako eskutitz baten, mota guztietako makinak eraikitzeko gai dela aldarrikatu zuen, bai hiriak babesteko zein haien setioetarako. 1499an Veneziara ihes egin ondoren, ingeniari moduan enplegua aurkitu zuen, eta hiria lurreko erasoetatik babesteko oztopo mugikorren sistema bat garatu zuen. Arno ibaiaren desbideratzea ere diseinatu zuen Toscanako zelaiak ureztatzeko,[59] eta garraioa errazteko eta Pisaren aurkaria zen Florenziari itsasoz sartzeko zailtasunak jarri zizkion.[110]

Bere koadernoek «asmakizun» ugari erakusten dituzte, praktikoak eta errealistak. Azpimarratzekoak dira ponpa hidraulikoak, biradera mekanismoak, torlojuak mekanizatzeko makina, hegatsak morterozko obusentzat, lurrunezko kanoi bat, itsaspeko bat, hainbat automata, gerrarako tankea, automobila, «ur gainean ibiltzeko» flotagailuak, eguzki-energiaren kontzentrazioa, kalkulagailua, urpekaritzarako eskafandra, itsasontzientzat kasko bikoitza, eta bola errodamenduak. Bizikletari dagokionez, bere aitatasuna ez dago argi.[111]

 
Ispiluak leuntzeko makina

Zirriborroen azterketa zehatzak adierazten du, hala ere, teknologia horietako batzuk aurrekoengandik hartuta zeudela maileguan (adibidez Francesco di Giorgi Martiniren turbina hidraulikoa eta Taccolaren disko kate artikulatua) edo tradizioaren zaharrago baten ondarea – mailu hidraulikoa XIII. mendean ezaguna zen, sifoiak eta akueduktuak jada ikusgai zeuden Frontino erromatarraren lanetan, eta jolaserako automatak jadanik deskribatuak izan ziren aro helenistikoan.

Baina Leonardo berritzailea ere izan zen. [112] Ziur asko, bere garaiko lehen ingeniarietako bat izan zen metalen eta bereziki urrearen lan mekanikoan interesa izan zuena, xaflakorrena zelako. Bere originaltasuna agerian dago hegan egiteko makinan eta ehungintzako makina batzuetan, bere behaketaren zentzua mugimenduen erregulartasunean aplikatzeko aukera izan zuelako. Ehungailu mekanikoa, kardatzeko makina eta «bizarra egiteko maindireak» makinak, seguruenik bihurtuko du ekoizpen industriala mekanizatzen saiatu zen lehena. Ispiluak leuntzeko makina, gainazal erregularrak, lauak edo konkaboak lortzeko hainbat arazo konpontzen zituena, Erroman egon zen garaian pentsatu zuen, irudien produkzioa aztertzen ari zen bitartean. Paradoxikoki, Leonardo gutxi interesatu zen gaur egun garrantzi handikotzat jotako bere garaiko asmakizunekin, hala nola inprenta, nahiz eta prentsa baten irudikapen grafiko goiztiarrenetako baten egilea izan.[113]

Gerraren premia bati erantzuna emanez, Leonardok armak ere aztertu zituen, baina bere erabilera urrun ikusten zuen. Bestalde, 1502ean 240 metroko zubia diseinatu zuen Beyazid II Sultan otomanoarentzat, ingeniaritza zibilaren proiektu baterako. Urrezko Adarra izenarekin ezagutzen den itsasadarra zeharkatzeko balio behar zuen zubiak. Beyazidek proiektua bertan behera utzi zuen, eraikuntza ezinezkoa zela iritzita. Leonardoren ikuspegia 2001ean berpiztu zen Norvegian, bere kontzeptuaren araberako zubi txiki bat eraiki zenean. 2006ko maiatzaren 17an, Turkiako gobernuak Leonardoren zubia eraikitzea erabaki zuen Urrezko Adarraren gainean.[114]

Bere bizitzako denbora gehiena, hegan egiteaz liluratuta zegoen. Hegaztien hegaldiaren inguruko ikerketa ugari egin zituen, baita hegazkinetarako hainbat plano ere, esaterako, «aireko torlojua» deituriko helikoptero bat, paraxuta bat, eta banbuz egindako delta hegal bat. Gehienentzat azken honen bideragarritasuna ezinezkoa izan, delta hegala egin da, egonkortzaileak gehitu ondoren, eta arrakastaz egin du hegan. Hala ere, Leonardoren ustez saguzarrak bezalako hegaldi sistemek potentzial handiena zuten. Bestalde, esperimentuetarako haize tunel aerodinamiko bat ere asmatu zuen.

Amboiseko Clos Lucé museoak (Frantzia), Il Castello museoak Guidi kondeen Vinciko (Italia) gazteluan, eta Milango Leonardo da Vinci Zientzia eta Teknologia museoak hainbat maketa dituzte, tamaina errealean eginak, zirriborroetan eta koadernoetan oinarritutakoak, eta baita Leonardoren lanen azalpenak.

Arkitektura ere ikasi zuen. Filippo Brunelleschiren lanaren eragina izan zuen, eta Florentziako San Juango[115] bataiotegia altxatzea aurreikusi zuen, eta baita Milango katedralerako linterna dorre bat sortzea. Askotan forma oktogonala erabiltzen zuen eraikin erlijiosoetarako, eta zirkularra militarretarako. 1484 eta 1485 urteetan Milanek jasandako izurrite epidemiaren ondoren, hiri perfektu teorikoa diseinatu zuen, zirkulazio-ardatz optimizatuekin eta kalitateko bizi baldintzekin, ikuspegi funtzionalak kontutan hartuta eta ez bereizketa sozialak, giza gorputzaren organoen antzera. Lorategiak diseinatzen ere aritu zen. Zoritxarrez, bere arkitektura lan asko galdu egin dira.[116]

Ospea eta izena aldatu

Leonardoren ospea bizi zen bitartean han handia izan zen, Frantziako erregeak garaikur bezala eraman zuela eta zahartzaroan babestu. Harrez gero,bere lanarekiko interesa ez da inoiz gutxitu. Belaunaldiak bere artelan ezagunenak ikusteko ilarak egiten jarraitzen dute, gazteen kamisetek bere marrazkirik ospetsuenak daramate, eta idazleek jeniotzat jarraitzen hartzen, bere bizitza pribatuari buruz espekulatzen duten bitartean, eta baita bere inteligentziari buruz ere.[62]

Leonardo etengabeko miresmena sortzen du margolari, kritikari eta historialarien artean, eta horrela  omentzen dute idatzietan. Baldassare Castiglione, Il Cortegiano-ren (The Courtier) idazleak, 1528an idatzi zuen: «Mundu honetako margolaririk handienetako batek begiratzen du parekorik ez duen arte honetan ...» eta «Anonimo Gaddiano» ezagutzen zen biografoak honakoa idatzi zuen 1540an: «Bere talentua hain zen arraroa eta unibertsala, esan daitekeela naturak mirari bat egin zuela bere izenean ...».

 
Salvator Mundi

Giorgio Vasarik, Artisten bizitzak (1568) edizio luzatuan,[17] Leonardoren kapitulua ondorengo hitzekin aurkeztu zuen: “Normalean gizon eta emakume batzuk talentu nabarmenarekin jaiotzen dira, baina noizean behin, natura transzenditzen duen modu baten, pertsona bakar bati zeruak hainbeste edertasun, grazia eta talentu ematen dizkio, beste gizonak oso atzean uzten dituela. Eta bere ekintza guztiak hain inspiratuak dirudite, egiten duen guztia Jainkoarengandik datorrela dirudiela,  gizakiaren trebetasunetik baino. Guztiek aitortu zuten hori egia zela Leonardo da Vincirekin. Edertasun fisiko aparteko artista izateaz gain, egin zuen guztian grazia infinitua erakusten zuen, eta bere talentua hain bikain landu zuen, ezen aztertu zituen arazo guztiak erraztasun osoz konpondu zituela.

XIX. mendeak Leonardoren talentuarekiko mirespen berezia ekarri zuen. Leonardoren koadernoen garrantzia ezaguna zen, baita margolanak ere. Hippolyte Taine-k 1866an idatzi zuen: «Agian ez dago munduan hain unibertsala den beste jenio baten adibiderik, hainbeste gai betetzeko, hain grinatsua infinituarekin, hain naturaltasunez bikaindua, bere mendearen eta hurrengo mendeen baino askoz aurreratuagoa».[117] Bernard Berenson artearen historialariak 1896an honakoa idatzi zuen: «Leonardo da artista bakarra literalki eta hitzez hitz esan daitekeena: ukitu zuen guztia betiereko edertasunerako gauza bihurtu zen. Berdin da burezurraren zeharkako ebaketa izan, belar baten egitura, edo giharren azterketa bat, berak, lerroa eta argia eta gerizpearentzako zuen sentimenduarekin, bizitza transmititzen zuen balioetan betirako transmititu zuen».[118]

Leonardoren jenioarekiko interesak etengabe jarraitu du; adituek haren idazkiak aztertu eta itzultzen dituzte, teknika zientifikoak erabiliz haren pinturak aztertzen dituzte, eztabaidatu egiten dute idatzietan dauden baina inoiz aurkitu ez diren lanei buruz.[119] Liana Bortolonek, 1967an idatziz, zera esan zuen: «Ezagutza-arlo guztietan aurrera egitera bultzatu zituen interesen aniztasuna dela eta, pentsa daiteke Leonardo, zalantza barik, jenio unibertsal nagusia izan zela, termino horrek esan nahi duen guztiarekin. Gizakia gaur egun ere deseroso dago, jenio baten aurrean, XVI. mendean zegoen bezalaxe. Bost mende igaro diren arren, oraindik ere Leonardo harriduraz ikusten dugu».[16]

XXI. mendeko Walter Isaacson idazleak, Leonardoren[13] biografiaren zati handi bat koadernoko milaka sarreretan oinarritu zuen. Ohar pertsonalak aztertuz, zirriborroak, aurrekontuen oharpenak, eta berritzaile handienetzat jotzen zuen gogoetak. Isaacson harrituta geratu zen Leonardoren jakin-mina eta sormen jenioaz gain, bere alderdi "dibertigarria eta alaia" deskubritzerakoan.[120]

Leonardoren heriotzaren 500. urteurrenean, Parisko Louvre-k 2019ko azaroa eta 2020ko otsaila bitartean bere lanaren inoizko erakusketa handiena antolatu zuen, Leonardo izenarekin. Erakusketan ehun ikusgai baino gehiago zeuden: marrazkiak, koadernoak eta hamaika margolan. Horietatik bost Louvreren jabetzakoak ziren, baina Mona Lisa ez zen sartu, Louvreko bisitari orokorren artean hain eskari handia delako. Vitrubioren gizona, ordea, Veneziako Gallerie dell'Accademia bere jabearekin burututako auzi legal baten ondoren ikusgai zegoen. Salvator Mundi ere ez zen sartu erakusketan, Saudi Arabiako jabea ez zelako ados obra uzteko.[121][122]

Arte merkatua aldatu

Salvator Mundi, Leonardoren margolanak Kristo esfera bat eusten irudikatzen du, 450,3 milioi dolarretan saldu saldu zen 2017ko azaroaren 15ean New Yorkeko Christie’s-eko enkante baten, munduko errekorraren salmentan.[123] Aurretik artelanen salmenta-prezio ezagunena 300 milioi dolarrekoa zen, Willem de Kooning-en Interchange-rentzat, 2015eko irailean era pribatuan saldu zena. Enkantean saldutako margolanen artean prezio altuena Pablo Picassoren Les Femmes d'Alger-entzat izan zen, 2015ean Christie's-en, 179,4 milioi dolar.[124]

Eponimia aldatu

  • Ilargian krater batek Da Vinci izena darama bere oroimenean.
  • Marten ere krater batek Da Vinci oroitzen du.
  • Era berean, 3000 Leonardo asteroidea izendatzean, artista italiarrari egiten dio erreferentzia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
  2. (Ingelesez) Gould, Stephen Jay.. (1998). Leonardo's Mountain of Clams and the Diet of Worms.. N.Y.: Harmony Books. ISBN 978-84-7423-991-1..
  3. (Gaztelaniaz) Levi Orban, Silvana. (1980). El fin del mundo. Verona, Italia: Edizioni Futuro., pp. 70-72. or. ISBN 84-226-1462-6...
  4. (Italieraz) Mazzocchi Doglio, Mariangela. (1983). Leonardo e gli spettacoli del suo tempo. Electa, pp. 14-20 or. ISBN 88-435-0956-X...
  5. (Ingelesez) Gardner, Helen. (1970). Art through the Ages. Harcourt, Brace and World.
  6. a b (Ingelesez) Ottino della Chiesa, Angela. (1967). The Complete Paintings of Leonardo da Vinci. Penguin ISBN 10: 0140086498 / 13: 9780140086492..
  7. (Ingelesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). Leonardo da Vinci: Renaissance Man. Gallimard ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  8. (Ingelesez) Falconi, Marta. (December 2006). Experts Reconstruct Leonardo Fingerprint. Associated Press.
  9. (Gaztelaniaz) El nacimiento documentado de Leonardo y la sífilis de 'Mona Lisa'». El Mundo.
  10. (Ingelesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítulo 1: "Il était une fois à Vinci" or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  11. (Frantsesez) Les grandes découvertes, série connaissances et vie,. éditions Christophe Colomb.
  12. (Frantsesez) Bertrand, Gille. (1954). Les ingénieurs de la Renaissance. Hermann ISBN ASIN: B00A3BT0OI..
  13. a b (Ingelesez) Isaacson, Walter. (2017). Leonardo da Vinci. New York: Simon & Schuster ISBN 978-1-5011-3915-4..
  14. (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítulo 1: "Il était une fois à Vinci" or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  15. Txantiloi:Er Freud, Sigmund. Leonardo da Vinciren gaztetako amets bat. .
  16. a b c d e f (Ingelesez) Bortolon, Liana. (1967). The Life and Times of Leonardo. Paul Hamlyn, London ISBN 10: 060003142X / 13: 9780600031420..
  17. a b (Ingelesez) Vasari, Giorgio. (2015). Leonardo da Vinci. Penguin Books Ltd, United Kingdom 4 ISBN 10: 0141397764 / 13: 9780141397764..
  18. (Ingelesez) Hale, J. R.. (1971). Renaissance Europe, 1480-1520. Fontana.
  19. (Ingelesez) Martindale, Andrew. (1972). The Rise of the Artist. Thames and Hudson.
  20. (Ingelesez) Cennino, Cennini. (1933). Il Libro dell' Arte. D. V. Thompson Jr., New Haven: Yale University Press.
  21. (Italieraz) Conti, Tiziana, Sensini, Tommaso. (2011). Leonardo e l'aretino negli studi di Carlo Starnazzi. CB Edizioni ISBN 978-88-97644-04-0..
  22. (Frantsesez) Popham, A. E.. (1947). Les dessins de Léonard de Vinci. Éditions de la Connaissance, Bruxelles.
  23. (Ingelesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). A Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítulo 2: «Dans la Florence des Médicis» or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  24. a b (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). Leonardo de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítulo 3: «À Milan au temps des Sforza» or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  25. (Frantsesez) Rossi, Paolo. (2001). The Birth of Modern Science. Blackwell Publishing, p. 33 or..
  26. a b c (Italieraz) Arasse, Daniel. (2002). Leonardo da Vinci. Dumont Buchverlag Gmbh ISBN 10: 3832171509 / 13: 9783832171506..
  27. (Ingelesez) Davinci, Leonardo. (2011). The Notebooks of Leonardo Da Vinci. Lulu ISBN 978-1-105-31016-4..
  28. a b c d e (Frantsesez) Gille, Bertrand. (1964). Les ingénieurs de la Renaissance. Hermann ISBN ASIN: B00A3BT0OI..
  29. (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1966). Leonardo de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítulo 3: «À Milan au temps des Sforza» or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  30. (Ingelesez) Goldscheider, Ludwig. (1953). Michelangelo. Phaidon.
  31. (Ingelesez) Ottino della Chiesa, Angela. (1967). The Complete Paintings of Leonardo da Vinci. Penguin ISBN 0: 0140086498 / 13: 9780140086492..
  32. (Ingelesez) Wells, John. (2008). Longman Dictionary. Pearson Longman ISBN 978-1-4058-8118-0..
  33. (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítol 4: «L'art et la guerre» or. ISBN » 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  34. (Ingelesez) Chilvers, Ian. (2003). The Concise Oxford Dictionary of Art and Artists. Oxford University Press ISBN 9780199532940..
  35. (Ingelesez) Goldscheider, Ludwig. (1967). Michelangelo: paintings, sculptures, architecture. Phaidon Press ISBN 978-0-7148-1314-1..
  36. (Ingelesez) Brown, David Alan. (1998). Leonardo Da Vinci: Origins of a Genius. Yale University Press, p. 7 or. ISBN [[Special:BookSources/ISBN 0-300-07246-5|ISBN 0-300-07246-5]]..
  37. (Ingelesez) Ohlig, Christoph. (2005). Integrated Land and Water Resources Management in History. P. J., ed ISBN 9783833424632..
  38. (Ingelesez) Clark, Martin, Kenneth, Kemp. (2015). Leonardo da Vinci. United Kingdom: Penguin ISBN 9780141982373..
  39. (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítol 4: «L'art et la guerre» or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  40. (Ingelesez) Pedretti, Carlo. (1962). A Chronology of Leonardo Da Vinci's Architectural Studies after 1500. Geneva: E. Droz, p. 37 or..
  41. a b (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). Leonardo de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítol 5: «Milan, Rome, Amboise» or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  42. (Ingelesez) Ottino della Chiesa, Angela. (1967). The Complete Paintings of Leonardo da Vinci. Penguin.
  43. (Ingelesez) Vasari, Giorgio. (2015). Leonardo da Vinci. Penguin Books Ltd, United Kingdom 4. ISBN 10: 0141397764 / 13: 9780141397764..
  44. Levi Orban, Silvana. (1980). «Un dorado, último exilio». Vinicio de lorentiis, ed. Verona, Italia: Edizioni Futuro, p. 69 or. ISBN 84-226-1462-6..
  45. a b c d e f (Ingelesez) Ottino della Chiesa, Angela. (1986). The Complete Paintings of Leonardo da Vinci. Penguin Books ISBN 10: 0140086498 / 13: 9780140086492..
  46. (Frantsesez) Bertrand, Gille. (1964). Les ingénieurs de la Renaissance. Hermann ISBN ASIN: B00A3BT0OI..
  47. (Ingelesez) Ottino della Chiesa,, Angela. (1967). The Complete Paintings of Leonardo da Vinci. Penguin ISBN 10: 0140086498 / 13: 9780140086492..
  48. Levi Orban,, Silvana. (1980). El fin del mundo. Verona, Italia: Edizioni Futuro, pp. 70-72. or. ISBN 84-226-1462-6..
  49. a b (Ingelesez) Vasari, Giorgio. (2015). Leonardo da Vinci. Penguin Books Ltd, United Kingdom ISBN 10: 0141397764 / 13: 9780141397764..
  50. (Ingelesez) Gene A., Brucker. (1969). Renaissance Florence. Wiley and Sons.
  51. a b (Ingelesez) Hartt, Frederich. (1970). A History of Italian Renaissance Art. Thames and Hudson.
  52. a b (Ingelesez) Brucker, Gene A.. (2007). Renaissance Florence. Worldofbooks ISBN 10: 0471113700 / 13: 9780471113706..
  53. (Ingelesez) Jones, Roger. (2012). "Leonardo da Vinci: anatomist". British Journal of General Practice ISBN ISSN 0960-1643. PMC 3361109. PMID 22687222..
  54. (Ingelesez) Rachum, Ilan. The Renaissance, an Illustrated Encyclopedia. Octopus.
  55. (Ingelesez) Williamson, Hugh Ross. (1974). Lorenzo the Magnificent. Michael Joseph.
  56. (Ingelesez) Brucker, Gene A. (2007). Renaissance Florence. Worldofbooks ISBN 10: 0471113700 / 13: 9780471113706..
  57. (Italieraz) Vasari, Giorgio. (2015). Le Vite, 1568. Penguin Books Ltd, United Kingdom 4 ISBN 10: 0141397764 / 13: 9780141397764..
  58. (Frantsesez) Léonard. Codex C. 15v, Institut de France. Richter-en itzulpena.
  59. a b (Ingelesez) Masters, Roger. (1998). Fortune is a River: Leonardo Da Vinci and Niccolò Machiavelli's Magnificent Dream to Change the Course of Florentine History. Simon & Schuster ISBN 978-0-452-28090-8..
  60. (Italieraz) Vasari, Giorgio. (2015). Le Vite. Penguin Books Ltd, United Kingdom 4 ISBN 10: 0141397764 / 13: 9780141397764..
  61. (Ingelesez) Rossiter, Nick. (2003). «Could this be the secret of her smile?». The Telegraph.
  62. a b c (Ingelesez) Arasse, Daniel. (2002). Leonardo da Vinci. Dumont Buchverlag Gmbh ISBN 10: 3832171509 / 13: 9783832171506..
  63. a b (Ingelesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). A Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítol 4: «L'art et la guerre» or. ISBN » 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  64. (Frantsesez) Freud, Sigmund. (1910). Leonardo da Vinciren gaztaroko oroitzapen bat. Dimitri Merejkovski, París.
  65. (Italieraz) Smiraglia Scognamiglio, Nino. (1900). Ricerche e documenti sulla giovinezza di Leonardo da Vinci. Frammenti Vinciani, Padova, p.49 or..
  66. (Ingelesez) Rennison, Nick. (2001). Freud and psychoanalysis: almost everything you need to know in one essential guide. Harpenden, Pocket Essentials, p. 19 or. ISBN 1-903047-54-4..
  67. (Ingelesez) Rocke, Michael.. (1997). Forbidden Friendships épigraphe. , p. 148 & p. 298 or..
  68. (Ingelesez) Richter, Jean-Paul. (1883). The Literary Works of Leonardo da Vinci. .
  69. (Ingelesez) MacCurdy, Edward. (1928). The Mind of Leonardo da Vinci. .
  70. (Ingelesez) Winternitz, Emanuel. (1982). Leonardo da Vinci as a Musician. Londra ISBN 978-0-300-02631-3..
  71. (Italieraz) Fregolent, Alessandra. (2001). Giorgione e Leonardo. Electa, Milano, p. 52 or. ISBN 88-8310-184-7..
  72. (Italieraz) Fossi, Gloria. (2004). Uffizi. Giunti, Firenze, 176 or. ISBN 88-09-03675-1..
  73. (Ingelesez) Hartt, Frederic.. A History of Italian Renaissance Art. , pp. 387-411 or..
  74. (Ingelesez) Berti, Luciano. (1971). The Uffizi. , pp. 59-62 or..
  75. (Italieraz) De Vecchi, Cerchiari, Pierluigi, Elda. (1999). I tempi dell'arte. Bompiani, Milano, Volume 2 or. ISBN 88-451-7212-0..
  76. (Ingelesez) Vasari, Giorgio. (1965). Lives of the Artists, 1568. Penguin Classics, trans. George Bull ISBN 0-14-044164-6..
  77. (Ingelesez) Wasserman, Jack. (1975). Leonardo da Vinci. Abrams.
  78. a b (Ingelesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítol 4: «L'art et la guerre» or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  79. (Italieraz) Antoccia, Luca. (2000). Leonardo. Arte e scienza. Roma: Ed. Giunti ISBN [[Special:BookSources/ISBN 88-09-01510-X|ISBN 88-09-01510-X]]..
  80. Brion, Marcel. (2002). Leonard de Vinci. México D.F.: Ed. B ISBN [[Special:BookSources/ISBN 84-666-0970-9|ISBN 84-666-0970-9]]..
  81. Caparrós, Martín. (2004). Valfierno. Buenos Aires: Ed. LSF ISBN 987-43-8624-X..
  82. Muntz, Eugenio . Leonard da Vinci. Madrid: Ed. Círculo Latino, 2005. ISBN 84-96129-62-4. (2005). Leonard da Vinci. Madrid: Ed. Círculo Latino ISBN 84-96129-62-4..
  83. Magariños, M. Laura. (2007). La Gioconda de Leonardo da Vinci. Minuto Uno. Buenos Aires.
  84. (Ingelesez) Kemp, Pallanti, Martin, Giuseppe. (2017). Mona Lisa: The People and the Painting. Oxford University Press ISBN 9780198749905..
  85. Romano, Eileen. (2005). Leonardo. Los grandes genios del arte, n.º 17, Unidad Editorial, S.A. ISBN 84-89780-69-2..
  86. (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). A Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Capítol 4: «L'art et la guerre» or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  87. (Italieraz) Fossi, Gloria. (2004). Uffizi. Giunti, Firenze, p. 176 or. ISBN 88-09-03675-1..
  88. (Italieraz) Daverio, Philippe. (2013). Guardar lontano veder vicino. Rizzoli, p. 158 or..
  89. (Italieraz) Palazzo, Tasso, Michela. (1965). Leonardo da Vinci: la Sala delle asse del Castello sforzesco. Sforza Castle ISBN 978-88-366-3677-8..
  90. (Ingelesez) Wallace, Robert. (1972). The World of Leonardo: 1452–1519. New York: Time-Life Books.
  91. (Ingelesez) Van den Broek, Marc. (2019). Leonardo da Vinci Spirits of Invention. A Search for Traces. Hamburg: A.TE.M. ISBN [[Special:BookSources/ISBN 978-3-00-063700-1|ISBN 978-3-00-063700-1]]..
  92. (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro .. (1996). En Leonardo de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Cap. 3 - À Milan au temps des Sforza or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  93. (Ingelesez) Keele, Kenneth D. (1964). Leonardo da Vinci's Influence on Renaissance Anatomy. Med Hist., 8 (4): 360–70 or. ISBN PMC 1033412. PMID 14230140...
  94. (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Chapitre 2: «Dans la Florence des Médicis» or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  95. (Ingelesez) Bean, Stampfle, Jacob, Felice. (1965). Drawings from New York Collections I: The Italian Renaissance.. Greenwich, CT: Metropolitan Museum of Art., pp. 81–82. or..
  96. (Ingelesez) Polidoro, Massimo. (2019). The Mind of Leonardo da Vinci, Part 1. Skeptical Inquirer. Center for Inquiry. 43, pp 30–31. or..
  97. (Ingelesez) Royal Library. Windsor Castle, RL 19073v-19074v eta RL 19102 or..
  98. (Frantsesez) Gille,, Bertrand. (1998). Les ingénieurs de la Renaissance.. Hermann ISBN ASIN: B00A3BT0OI..
  99. (Ingelesez) O'Malley, Saunders. (1982). Leonardo on the Human Body. New York: Dover Publications.
  100. (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1996). A Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Cap 4: «L'art et la guerre» or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  101. (Ingelesez) Capra, Fritjof. (2007). The Science of Leonardo; Inside the Mind of the Genius of the Renaissance. New York: Doubleday.
  102. (Italieraz) Leonardo da Vinci, Trattato della pittura n.27. Edizione dell'U.C.E. di Roma, p. 20 or..
  103. (Italieraz) Bottazzi, Flavio. (1907). Leonardo da Vinci anatomico,. Archivio di Anatomia e Embriologia, Firenze, vol. 6, pp. 499-547 or..
  104. (Ingelesez) Davinci, Leonardo. (2011). The Notebooks of Leonardo Da Vinci. Lulu, p. 736 or. ISBN 978-1-105-31016-4..
  105. (Frantsesez) Les grandes découvertes, série connaissances et vie. éditions Christophe Colomb.
  106. (Ingelesez) Royal Library, castell de Windsor, RL 19102 or..
  107. (Italieraz) Pedretti, Carlo. (1999). Leonardo - Le Macchine. Firenze, Giunti ISBN 88-09-01468-5...
  108. (Frantsesez) Gras, Alain.. (2003). Fragilité de la puissance - Se libérer de l'emprise technologique. Fayard ISBN 2-213-61535-7..
  109. (Gaztelaniaz) Dokumentalen seriea asmakizunei buruz: Da Vinci praktikan.. Discovery Channel.
  110. (Ingelesez) Guarnieri, Michael. (2019). Reconsidering Leonardo. IEEE Industrial Electronics Magazine, 13 (3): 35–38 or. ISBN 10.1109/MIE.2019.2929366...
  111. (Ingelesez) Van den Broek, Marc. (2019). Leonardo da Vinci Spirits of Invention. A Search for Traces. Hamburg: A.TE.M. ISBN 978-3-00-063700-1..
  112. (Italieraz) Rossi, Piero. (1997). La nascita della scienza moderna in Europa. Laterza, Roma-Bari, p. 43 or..
  113. (Ingelesez) Baucon, Arthur. (2010). Leonardo da Vinci, the founding father of ichnology.. Palaios 25. http://www.tracemaker.com.
  114. (Ingelesez) Levy, Daniel S.. (4.10.1999). Dream of the Master. Time.
  115. (Frantsesez) Vezzosi, Alessandro. (1996.). Dans la Florence des Médicis. Léonard de Vinci: art et science de l'univers. Gallimard, Chapitre 2 or. ISBN 10: 2070533530 / 13: 9782070533534..
  116. (Italieraz) Giordano, Luca. (2009). La polita stalla: Leonardo, i trattatisti e le scuderie rinascimentali. Viglevanum.
  117. (Frantsesez) Taine, Hippolyte. (1886). Voyage en Italie. .
  118. (Ingelesez) Berenson, Bernard. (1896). The Italian Painters of the Renaissance. .
  119. (Ingelesez) Henneberger, ., Melinda. (2006). "ArtNews article about current studies into Leonardo's life and works. Art News Online.
  120. (Ingelesez) Italie, Hillel. (2018). NonFiction: Biography honors 'fun, joyous' sides of genius da Vinc. Richmond Times-Dispatch. Associated Press..
  121. (Ingelesez) Leonardo da Vinci's Unexamined Life as a Painter. The Atlantic.
  122. (Ingelesez) Louvre exhibit has most da Vinci paintings ever assembled. Aleteia.
  123. (Ingelesez) Crow, Kelly. (2017). Leonardo da Vinci Painting 'Salvator Mundi' Sells for $450.3 Million. Wall Street Journal ISBN ISSN 0099-9660..
  124. (Ingelesez) Leonardo da Vinci painting 'Salvator Mundi' sold for record $450.3 million. Fox News.

Bibliografia aldatu

Italianoz

  • Anonyme Gaddiano, Codex Magliabecchiano XVII, 17, 1540ko bertsioa
  • Giorgio Vasari, Le Vite, 1.ª edición en 1550, 2.ª edizioa 1568an
  • Giuseppe Bossi, Del Cenacolo di Leonardo, Libri Quattro, Milán, 1810
  • Paolo Giovo, Leonardi Vincii vita, versión proveniente de 1540

Espainolez

  • Capra, Fritjof. La Ciencia de Leonardo, Anagrama, 2008, {{ISBN|978-84-339-6278-2}}
  • Clark, Kenneth. Leonardo de Vinci, International Book Creation (1968) ISBN 978-84-7113-007-5
  • FrClark, Kenneth. Leonardo de Vinci, International Book Creation (1968) eud, Sigmund, Un recuerdo de infancia de Leonardo de Vinci, 1910

Frantsesez

  • Alessandro Vezzosi, Léonard de Vinci: art et science de l'univers, Gallimard, 1996 ({{ISBN|978-2-07-053353-4}})
  • Bertrand Gille (dir.), Histoire des techniques, Gallimard, col. «La Pléiade», 1978. ({{ISBN|978-2-07-010881-7}})
  • Bertrand Gille, Les Ingénieurs de la Renaissance, TD, París, 1960; reed. Seuil, col. « Points Sciences», 1978. ({{ISBN|2-02-004913-9}})
  • Brigitte Labbé, Michel Puech eta Jean-Pierre Joblin, Léonard de Vinci, Toulouse, Milan jeunesse, col. « De vie en vie» no 18, 58 pp., 2005. ({{ISBN|2-7459-1631-9}})
  • Charles Nicholl, Léonard de Vinci, Biographie, 704 pp., Arlés, Actes Sud, 2006. ({{ISBN|2-7427-6237-X}})
  • Christian Combaz, Lion ardent ou la confession de Léonard de Vinci, Fayard, 2003 (Le Livre de Poche, 2004)
  • Daniel Arasse, Léonard de Vinci. Le rythme du monde, Hazan, 1997. ({{ISBN|2-85025-542-4}})
  • Dimitri Merejkovski, Le roman de Léonard de Vinci, París, 1930. Source d'inspiration pour Un souvenir d'enfance de Léonard de Vinci de Sigmund Freud
  • Marcel Brion, Léonard de Vinci, Albin Michel, París, 1995
  • Les Guides Millenium Art Factorie, Léonard de Vinci (Volumen 1 France y volumen 2 Toscane)
  • Paul Valéry, Introduction à la méthode de Léonard de Vinci, Gallimard, París, 1894
  • Serge Bramly, Léonard de Vinci, Jean-Claude Lattès, París, 1988
  • Silvia Alberti de Mazzeri, Léonard de Vinci, Payot, París, 1984
  • Sophie Chauveau, Léonard de Vinci, Biographie, 279 pp., Gallimard, col. Folio Biographie ({{ISBN|978-2-07-034159-7}})

Ingelesez

  • Popham, A. E. The Drawings of Leonardo da Vinci, Jonathan Cape, 1946. ({{ISBN|0-224-60462-7}})
  • Angela Ottino della Chiesa, The Complete Paintings of Leonardo da Vinci, Penguin, 1967 ({{ISBN|0-14-008649-8}})
  • Nicholl, Charles. Leonardo da Vinci, The Flights of the mind, Penguin, 2005. ({{ISBN|0-14-029681-6}})
  • Frank Zollner & Johannes Nathan, Leonardo da Vinci: The Complete Paintings and Drawings, Taschen, 2003. ({{ISBN|3-8228-1734-1}})
  • Wasserman, Jack. Leonardo da Vinci, Abrams, 1975. ({{ISBN|0-8109-0262-1}})
  • Bortolon, Liana. The Life and Times of Leonardo, Paul Hamlyn, Londres, 1967
  • O'Malley & Saunders, Leonardo on the Human Body, Dover Publications, Nueva York, 1982
  • Cremante, Simona. Leonardo da Vinci: Artist, Scientist, Inventor, Giunti, 2005. ({{ISBN|88-09-03891-6}})

Documentalak

Kanpo estekak aldatu