José Antonio Girón de Velasco

politikari espainiarra

José Antonio Girón de Velasco (Herrera de Pisuerga, 1911 abuztuaren 28a - Fuengirola, 1995eko abuztuaren 22a) espainiar politikaria izan zen. Valladolideko eta Salamancako unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta 1932. urtean eskuratu zuen zuzenbideko titulua. Urtebete lehenago hasi zen politikan lanean, Juntas Castellanas de Actuación Hispánica taldeko kide gisa.

José Antonio Girón de Velasco


Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko ekainaren 30a
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1964ko uztailaren 3a - 1967ko azaroaren 15a
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1961eko maiatzaren 31 - 1964ko ekainaren 6a
Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1957ko uztailaren 15a - 1958ko apirilaren 14a - Fermín Sanz-Orrio
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1952ko maiatzaren 14a - 1955eko apirilaren 13a - Tomás García Rebull (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1949ko maiatzaren 13a - 1952ko apirilaren 5a
Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1946ko maiatzaren 12a - 1949ko apirilaren 6a
Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a
Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia

Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa

1941eko maiatzaren 20a - 1957ko otsailaren 25a
Joaquín Benjumea - Fermín Sanz-Orrio
Bizitza
JaiotzaHerrera de Pisuerga1911ko abuztuaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaFuengirola1995eko abuztuaren 22a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sindikalista eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaConfederación Nacional de Excombatientes (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaOfentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak

1932an Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista (JONS) taldearen sorreran parte hartu zuen, eta behin JONSek Falange Españolarekin bat egin zuelarik, talde berriaren sorreran ere nabarmendu zen. Espainiako Gerra Zibilean Valladolideko milizia falangisten buru izan zen, eta beste zenbait karguz gainera, Lan-ministroa izan zen Francoren agintaldian, 1941etik 1957ra. Ministro izan zen garaian politika populista egin zuen, eta garrantzi handiko legeak jarri zituen indarrean, adibidez Eritasun-aseguruarena (1942); Familia betebeharren gehigarriarena (1946); Laneko Medikuntza, Higiene eta Segurtasunaren Institutuaren sorrera bideratu zuena (1944); Ezintasunagatiko laguntza (1947); lanbide-unibertsitateen sorreran ere parte hartu zuen. Gogor kritikatu zituen Espainian demokrazia politikoa ezartzeko egin ziren urratsak eta zalantzan jarri zuen 1978ko erreferendum konstituzionalaren zilegitasuna. Eskuin muturreko kideen buruzagi espirituala izan zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu