Vangelia Pandeva Dimitrova (bulgarieraz: Вангелия Пандева Димитрова; Strumica, Otomandar Inperioa, 1911ko urtarrilaren 31[1] - Sofia, Bulgaria, 1996ko abuztuaren 11), ezagunago Baba Vanga izenarekin (Баба Ванѓа), bulgariar itsu, mistika, medium eta senda-belarretan aditua izan zen. Bere bizitzako tarterik handiena Rupiten eman zuen, Bulgariako Kozhuh mendietako eskualde bat[2][3]. Milioika pertsonek pentsatzen zuten gaitasun paranormalak zituela[4].

Baba Vanga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakВангелия Пандева Сурчева
JaiotzaStrumica (en) Itzuli1911ko urriaren 3a
Herrialdea Bulgaria
 Serbiako Erresuma
 Otomandar Inperioa
 Jugoslaviako Erresuma
BizilekuaPetrich (en) Itzuli
Rupite (en) Itzuli
HeriotzaSofia1996ko abuztuaren 11 (84 urte)
Hobiratze lekuaBulgaria
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AitaPando Surchev
Hezkuntza
Hizkuntzakbulgariera
Jarduerak
Jarduerakpsychic (en) Itzuli
IMDB: nm9204589 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Haurtzaroa

aldatu

Vanga 1911n jaio zen, Pando eta Paraskeva Surchevaren alaa, Strumica hirian, garai hartan Otomandar Inperioaren zati zena, eta 1912an Bulgariari utzia; gaur egun Mazedoniako iparraldean dago. Haurra garaia baino lehen jaio zen eta osasun arazoak izan zituen. Bertako tradizioaren arabera, haurtxoari ez zitzaion izenik eman biziraun zezakeela uste izan zen arte. Haurtxoak lehen aldiz negar egin zuenean, partera bat kalera irten zen eta arrotz bati izen bat eskatu zion. Arrotzak, "Andromaha" (Andromaka) proposatu zuen, baina hau, "Greziarregia" izateagatik arbuiatu zen, Mazedoniako gizartearen barnean heleniarren aurkako sentimendua zegoen garai batean. Beste arrotz baten proposamena izen greziar bat izan zen, baina bulgariarra zenez, eman zitzaion izena Vangelia (Evangelos) izan zen[5].

Haurtzaroan, begi marroiak eta ile horia zituen neskato arrunta zen Vangelia. Bere aita Barne Mazedonia Erakunde Iraultzaileko ekintzailea zen, eta Bulgariako Armadan errekrutatua izan zen Lehen Mundu Gerran. Bere ama, handik gutxira hil zen, Vanga, familiako gertuko lagun eta bizilagunen zaintza eta karitatearen mende utzi zuena bere gaztaroko zati handi batean. Gerra ondoren, Serbiak Strumica bereganatu zuen. Serbiako agintariek aita atxilotu zuten bulgariarren alde egindako lanagatik. Ondasun guztiak konfiskatu zituzten eta familia pobrezian erori zen urte askoan[6]. Vanga adimenduna zen bere adinerako. Bere joerak jolas berrietan pentsatzen zuenean hasi ziren agertzen, horien artean "sendaketa" zegoelarik: bere lagunei belar batzuk errezetatzera jolasten zen, gaixo-itxurak egiten zituztenak. Bere aita, alarguna zena, azkenean berriz ezkondu zen, honela, bere alabari amaorde bat emanez.

Bere testigantzaren arabera, bere bizitzako inflexio puntu bat, ustez tornado batek airean altxatu eta gertuko zelai batera bota zuenean gertatu zen. Bilaketa luze baten ondoren aurkitu zuten. Lekukoek oso beldurti bezala deskribatu zuten, eta begiak hondar eta hautsez estalita zituen, eta, beraz, ezin izan zituen ireki, minaren ondorioz. Zauriak sendatzeko ebakuntza partzial baterako dirua besterik ez zegoen. Horrek ikusmena apurka-apurka galtzea eragin zuen.

1925ean, Vanga, Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumako Zemun hiriko itsuentzako eskola batera eraman zuten, non hiru urte eman zituen, eta braillea irakurtzen, pianoa jotzen, ehuntzen, sukaldatzen eta garbitzen irakatsi zioten. Bere amaordea hil ondoren, etxera itzuli behar izan zuen bere anaia gazteenak zaintzera. Bere familia oso pobrea zen eta egun osoan lan egin behar zuen.

Famaren hasiera

aldatu
 
Vangaren azken etxea.

1939an, Vangak pleuresia hartu zuen, eta, neurri handi batean, geldirik egon zen urte batzuetan. Medikuak uste zuen laster hilko zela, baina berehala sendatu zen.

Bigarren Mundu Gerran, Strumica Bulgariari eman zioten. Une horretan, Vangak fededunak erakarri zituen, sendatzeko eta asmatzeko zuen abileziagatik - Pertsona batzuek bisitatu zuten, senideak bizirik ote zeuden edo non hil ziren jakiteko arrasto bat lortzeko itxaropenarekin. 1942ko apirilaren 8an Boris III.a Bulgariako tsarrak bisitatu zuen[7].

1942ko maiatzaren 10ean, Vanga Dimitar Guxterovekin ezkondu zen, Krandzhilitsa herrixkako soldadu bulgariar bat, Petritxengandik gertu zegoena, bere anaiaren hiltzaileengatik galdetzera etorria zena, baina honek, mendekurik ez zuela bilatuko promes eginarazi zion. Ezkondu baino lehentxeago, Dimitar eta Vanga Petritxera joan ziren bizitzera, eta laster egin zen ezagun. Dimitar Bulgariako Armadan erreklutatua izan zen, eta denbora bat eman behar izan zuen Grezia Iparraldean, Bulgariak une horretan bereganatu zuena. 1947an beste gaixotasun bat izan zuen, alkoholismoan erori zen eta, azkenik, 1962ko apirilaren 1ean hil zen.

Dignatarioek eta plebeioek bisitatzen jarraitu zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, hainbat errepublika sobietarretako politikari eta buruzagi bulgariarrek, Leonid Brezhnev lehen ministro sobietarra barne, euren aholkua bilatu zuten; 1990eko hamarkadan, Bogdan Tomalevskik eliza bat eraiki zuen Rupiten, bisitariek utzitako diruarekin. Vanga 1996ko abuztuaren 11n hil zen bularreko minbiziak jota[8][9]. Bere hiletak jendetza handia erakarri zuen[10].

Vangaren azken borondate eta testamentua betez, Petricheko bere etxea museo bihurtu zen, bisitarientzako ateak 2008ko maiatzak 5ean ireki zituena[11].

Igarle gisa

aldatu

Vanga erdi analfabetoa zen bulgarieraz; braille pixka bat irakur zezakeen serbieraz, Zemunen ikasitakotik abiatuta. Inoiz ez zuen bere kabuz libururik idatzi, eta berak edo ustez esan zuena bere gertukoek idatzi zuten. Beranduago, Vangaren bizitza eta iragarpenei buruzko liburu esoteriko ugari idatzi ziren.

The Weiser Field Guide to the Paranormal bezalako iturriek, berak, Sobietar Batasunaren desegitea, Txernobylgo hondamendia, Iosif Stalinen heriotza data, Kursk urpekari errusiarraren hondoratzea, irailaren 11ko erasoak, Topalovek munduko xake txapelketan lortutako garaipena eta Ipar Korearekin izandako tentsioak iragarri zituela diote, besteak beste[11][12]. Bestalde, Bulgariako iturriek diotenez, bere gertuko pertsonek diote Vangak ez zuela inoiz Kursk itsaspekoari buruz edo Interneten dabiltzan beste gai batzuei buruz profetizatu, eta Vangari buruzko mito asko, besterik gabe, ez direla egiazkoak, azkenean, bere lana modu zakarrean kaltetu eta desitxuratzen duena[13].

Era berean, Baba Vangak orain egozten zaizkion iragarpen asko egin ez zituelako ebidentziaren bat agertzen da, baizik eta jendeak, sarritan, bere heriotzaz geroztik gezurrezko profezia berriak egozten dizkiola, eta bere profezien idatzizko erregistrorik ez dagoenez, bere buruari egotzitako iragarpen oro ezeztatzea zaila dela[14].

Erreferentziak

aldatu
  1. Joyce, Judith. (2011). The Weiser field guide to the paranormal : abductions, apparitions, ESP, synchronicity, and more unexplained phenomena from other realms. Weiser Books ISBN 978-1-60925-298-4. PMC 759866030. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  2. (Ingelesez) Chary, Frederick B.. (2011). The History of Bulgaria. ABC-CLIO ISBN 978-0-313-38446-2. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  3. Welcome, Robert A.. (2012). In Search Of Destiny : the Universe And Man.. Authorhouse ISBN 978-1-4772-3747-2. PMC 1124534992. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  4. Kostadinova, Zheni; Костадинова, Жени. (1997). Prorochestvata na Vanga / Zheni Kostadinova. Trud ISBN 954-528-074-3. PMC 181118364. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  5. (Bulgarieraz) Ковачев, Николай П.. (1987). Честотно-тълковен речник на личните имена у Българите. Dŭrzh. izd-vo "D-r Petŭr Beron" (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  6. Stoi︠a︡nova, Krasimira. (1991). Vanga i︠a︡snovidi︠a︡shchai︠a︡. "Variant" - "Dva slona" ISBN 5808600316. PMC 609297453. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  7. «Google Books» books.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  8. Chary, Frederick B.. (2011). The history of Bulgaria. Greenwood ISBN 978-0-313-38447-9. PMC 713022980. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  9. Pilgrimage and sacred places in Southeast Europe : history, religious tourism and contemporary trends. 2014 ISBN 978-3-643-90504-8. PMC 892870667. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  10. (Errusieraz) Файл:Vanga's-Grave-Rupite.JPG. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  11. a b (Bulgarieraz) Capital.bg. «Kapital Quarterly #15| Business report» http://www2.capital.bg/ (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  12. Joyce, Judith. (2011). The Weiser field guide to the paranormal : abductions, apparitions, ESP, synchronicity, and more unexplained phenomena from other realms. Weiser Books ISBN 978-1-57863-488-0. PMC 606774230. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  13. «Баба Ванга не е предсказвала края на света» www.24chasa.bg (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  14. (Frantsesez) Yates, Jeff. (2016-01-10). «Non, la «voyante» bulgare Baba Vanga n'a pas prédit une guerre mondiale en 2016» Journal Métro (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).

Kanpo estekak

aldatu