Võ Nguyên Giáp

Võ Nguyên Giáp (Lộc Thủy, Vietnam, 1911ko abuztuaren 25a - Hanoi, Vietnam, 2013ko urriaren 4a) militar komunista bat izan zen, Ho Chi Minhekin batera Indotxinako Gerrako (1946–1954) eta Vietnamgo Gerrako (1955–1975) heroia, bere herrialdea askatzeko borrokan. Bi gerra antikolonialista horietatik lehenengoan, Frantziaren aurka borrokatu zen; bigarrenean, Ameriketako Estatu Batuen aurka. XX. mendeko estratega hoberenetakotzat joa,[1] ezaguna da Nguyenen esaera hau: «Estrategian bat hamarren aurka, taktikan hamar baten kontra» (hau da, baliteke txikiak handiari irabaztea epe luzean, egunez egunekoan etsaia baino boteretsuagoa baldin bada).

Võ Nguyên Giáp
Mr. Vo Nguyen Giap.jpg
Q11336982 Itzuli

1946 - 1975
Vietnamgo Biltzar Nazionaleko kidea


General of the People's Army of Vietnam (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVõ Giáp
JaiotzaLộc Thủy (en) Itzuli1911ko abuztuaren 25a
Herrialdea Vietnam
HeriotzaHanoi2013ko urriaren 4a (102 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Nguyễn Thị Quang Thái (en) Itzuli  (1939 -  1944)
Đặng Bích Hà (en) Itzuli  (1946 -  2020)
Hezkuntza
HeziketaVietnam National University (en) Itzuli
Lycée Albert Sarraut (en) Itzuli
HizkuntzakVietnamera
frantsesa
Jarduerak
Jardueraksoldadua, politikaria, kazetaria, idazlea eta four-star rank (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Office of Strategic Services (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraViet Minh
People's Army of Vietnam (en) Itzuli
Graduajeneral
Armadako jeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Dien Bien Phuko gudua
Tet erasoaldia
Easter Offensive (en) Itzuli
Indotxinako Gerra
Vietnamgo Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerlijiorik eza
Alderdi politikoaTân Việt Revolutionary Party (en) Itzuli
Vietnamgo Alderdi Komunista

IMDB: nm0900721 Musicbrainz: 0fb0bd98-e926-4516-909c-4d29960f2c5c Edit the value on Wikidata
General Giáp signature.svg

BizitzaAldatu

Komunista 1930eko hamarkadan bilakatu zen. Vietnamgo Alderdi Komunista debekatu zutelarik, 1939ko irailean Txinara joan zen Giap, non Ho Chi Minh ezagutu zuen. 1941ean Vietnamgo mendietara joan zen, gerrillarien lehen taldeak sortzera.

1946an, Frantziak Haiphon bonbardatu ostean Indotxinako Gerra hasi zelarik, Txinara itzuli zen. Hortik aurrera, Vietnamen eta Laosen gerrillaren ekintzak ugaldu ziren. Azkenean, Dien Bien Phuko guduan, borroka erabakigarria izan zen, eta hainbat asteren ondoren, 1954ko maiatzaren 7an, vietnamdarrak garaile atera ziren.

Genevako biltzarraren ostean, Indotxinako kolonien independentzia aitortuta, Giap Ipar Vietnamgo defentsa ministro izendatu zuten. Aldi berean, hegoaldean estatubatuarren eta aliatuen armaden kontrako borroka zuzentzen zuen. 1968an, Teteko erasoarekin, porrot militarra jaso arren, arrakasta politikoa lortu zuen, estatubatuarrei ikusarazi baitzien ez zutela gerra irabazterik izango.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «General Vo Nguyen Giap: Soldier who fought US and France in Vietnam» The Independent 2013-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Võ Nguyên Giáp