Juan Manuel Fangio

Juan Manuel Fangio (Balcarce, Buenos Airesko probintzia, 1911ko ekainaren 24a - Buenos Aires, 1995eko uztailaren 17a) 1 Formulako argentinar gidaria izan zen, 1950eko hamarkadako onena eta historiako onenetakoa. Bost munduko txapelketa irabazi zituen, 46 urte geroago Michael Schumacherrek hautsi zuen errekorra ezarriz. Munduko txapelketa lau talde ezberdinekin (Alfa Romeo, Maserati, Mercedes eta Ferrari) irabazi duen bakarra da.

Juan Manuel Fangio
Fangio.png
Bizitza
Jaiotza Balcarce (en) Itzuli1911ko ekainaren 24a
Herrialdea  Argentina
Heriotza Buenos Aires1995eko uztailaren 17a (84 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea, Formula One driver (en) Itzuli eta automobil-pilotua
IMDb nm0266775

BiografiaAldatu

Gurasoen nahiaren kontra hasi zen auto lasterketetan parte hartzen. 1939an lehen automobila erosi ahal izan zuen herriko bizilagunen laguntzari esker. Argentinako lasterketetan hasi zen lehenengo, eta ondoren, nazioartean. 1951n 1 Formulako munduko lasterketa irabazi zuen lehen aldiz. Gerora, beste lau aldiz izan zen munduko onena, 1954tik 1957ra. 60 titulu baino gehiago lortu ondoren, 1958an utzi zituen lasterketak, 47 urte zituela.

Argentinan heroitzat izan dute. Hil zenean, Argentinako lehendakari Carlos Saúl Menemek haren gorpua Casa Rosadan beilatuko zela erabaki zuen.

 
Fangio lasterketa batean.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Manuel Fangio