Daniel Irujo

Nafar abokatu abertzalea

Daniel Irujo Urra[1] (Lizarra, 1864ko apirilaren 10a - ib., 1911ko otsailaren 11a) nafar abokatu abertzalea izan zen. Manuel Irujo Ollo politikari jeltzalearen aita ere bazen.

Daniel Irujo

Bizitza
JaiotzaLizarra1864ko apirilaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLizarra1911ko otsailaren 11 (46 urte)
Familia
AitaManuel Irujo Apeztegi
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Sabin Aranarekin batera ikasi zuen Urduñako jesuiten ikastetxean eta Zuzenbide-ikasketak Deustuko unibertsitatean egin zituen. Sabin Aranaren jarraitzailea izan zen eta, Gamazadaren garaian, Bizkaiko politikariak Nafarroan barrena egin zuen bidaia antolatu zuen. Sabin Aranaren abokatua izan zen 1895 eta 1902. urteetako auzietan. Deustuko unibertsitateko irakaslea izan zen eta Notable defensa del fundador del Partido Nacionalista Vasco, don Sabino de Arana Goiri liburuxka (Buenos Airesen argitaratua, 1913an) eta Historia de la legislación vasca (Bilbon argitaratua, 1932an) liburua idatzi zituen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Irujo abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Iruxo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Bibliografia

aldatu
  • García-Sanz Marcotegui, Ángel (1995): Daniel Irujo Urra (1862-1911): el carlo-nacionalismo imposible del defensor de Sabino Arana, Pamiela.


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.